Hititen inperioa
Hititen inperioa edo Hatti, hititek Brontze Aroan sortutako inperioa da, Anatolian, Mesopotamia iparraldean eta Siria iparraldean zabaldu zena. Beste herri batzuen eragin sakona izan zuen, batez ere hurritena eta luwitena, azken hori indoeuroparra, bai eta hititak Anatoliara iritsi baino lehenago bertan zeuden herriena (Hatti herri ez indoeuroparrarena, adibidez), eta Mesopotamiako zibilizazio zaharragoena.
Hititen inperioa | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Hattusas 40°1′11″N 34°36′55″E |
Kontinentea | Asia |
Administrazioa | |
Gobernu-sistema | monarkia eta Teokrazia |
Demografia | |
Hizkuntza ofizialak | ikusi
|
Erabilitako hizkuntzak | |
Erlijioa | Hititar mitologia |
Historia | |
Sorrera data: K.a. XVII. mendea | |
Bestelako informazioa |
Inperioa K.a. 1600 eta K.a. 1200 bitartean egon zen bere gailurrean. Tamaina eta indarrari dagokienez, garai hartako egiptoar eta babiloniar inperioen parean egon ziren, eta beraz, Mediterraneoko Brontze Aroko estatu garrantzitsuenetakoa izan zen.
Historia
Jatorria
Hititak, indoeuroparrak, Europa eta Asia artean dagoen Itsaso Beltzaz haratago dauden lurraldetik etorri zirela uste da. Lehendabizi, Erdialdeko Anatolian kokatu ziren. Hiriburua Hattusa zen, gaur egungo Turkiako erdialde-iparraldeko Bogazköy hiria.
Lehen erregeak
Hititen Erresuma zaharreko lehen erregeak, Hattusilis I.a esaterako (erregealdia: circa 1650 - circa 1620), Hititen kontrola sendotu eta zabaldu zuen Anatolia eta Siriako iparraldean. Hattusilis I.aren biloba, Mursilis I.a, Eufrates ibaian beherantz abiatu zen Babiloniaraino, eta han amorriteen dinastiari amaiera eman zion (c. K.a. 1590 ). Mursilisen heriotzaren ondoren, botere dinastikoko borroka bat lehertu zen, Telipinuk azkenean kontrola irabazi zuen artea, K.a. 1530 inguruan. "Telipinuren ediktua" esaten zaion dokumentuarekin, anarkiari amaiera eman eta segida erreen ondorengotza arautzen saiatu zen. Arrakastatsua izan zen, ondorengo belaunaldiek luzaroan jarraitu baitzioten arau horri.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Hittite | Definition, History, Achievements, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
Kanpo estekak
- Uşaklı Höyük. Progetto Archeologico a Uşaklı Höyük
- Gippert. Jost (2001): Hethitisches Textbeispiel / Hittite Sample Text: Der Anitta-Text. Titus. Frankfurt.