Suitzako Hiztegi Historikoa
Suitzako Hiztegi Historikoa (alemanez: Historisches Lexikon der Schweiz) (frantsesez: Dictionnaire historique de la Suisse) (italieraz: Dizionario storico della Svizzera) (erretorromanieraz: Lexicon Istoric Retic) Suitzako historiaren entziklopedia bat da; ikerketa modernoen emaitzak publiko zabalari helaraztea du helburu.
Suitzako Hiztegi Historikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1988 |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Historische Lexikon der Schweiz, Dictionnaire historique de la Suisse eta Dizionario storico della Svizzera |
Ekoizpen lekua | Berna |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Erreferentzia-lana |
Hizkuntza | alemana, frantsesa eta italiera |
Kokapena | |
Lekua | Building (en) |
hls-dhs-dss.ch |
Entziklopedia fundazio batek argitaratzen du, Suitzako Humanitate eta Gizarte Zientzien Akademiaren (SAGW/ASSH) eta Suitzako Gizarte Historikoaren (SGG-SHH) babespean. Ikerketako beka nazionalek finantzatzen dute. Bulego nagusian 30 langile izateaz gain, egileen artean 300 kontseilari akademiko, 2.500 historialari eta 100 itzultzaile daude.
Paperezko edizioa
Entziklopedia aldi berean argitaratzen ari da Suitzako hiru hizkuntza ofizialetan: alemana (Historisches Lexikon der Schweiz - HLS), frantsesa (Dictionnaire Historique de la Suisse - DHS) eta italiera (Dizionario Storico della Svizzera - DSS). Lehenengo 12 liburukiak 2002an argitaratu ziren. Urtero liburuki berri bat editatzeko asmoa dago. Liburuki sinple bat ere argitaratu da, erromantxezko artikuluen aukeraketa batekin (Lexicon Istoric Retic - LIR).
Edukia
40.000 sarrerak ditu dagoeneko, honela multzokatuta:
- Biografiak
- Familiei buruzko artikuluak
- Tokiei buruzko artikuluak (udalerriak, kantoiak, beste herrialde batzuk, gotorlekuak, interes arkeologikoko kokalekuak)
- Artikulu subjektiboak (fenomeno eta termino historikoak, erakundeak, gertaerak)
Sarean
Online edizioa 1998tik dago eskuragarri. Inprimatutako edizioko artikulu guztiak doan eskura daitezke webgunean, baina ez ilustrazioak.
Bibliografia
- Historisches Lexikon der Schweiz (HLS), Schwabe AG, Basel, ISBN 3-7965-1900-8 (2002-)
- Dictionnaire historique de la Suisse (DHS), Editions Gilles Attinger, Hauterive, ISBN 2-88256-133-4 (2002-)
- Dizionario storico della Svizzera (DSS), Armando Dadò editore, Locarno, ISBN 88-8281-100-X (2002-)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Alemanez)(Frantsesez)(Italieraz):DHS/HLS/DSS Web bidezko edizioa hiru hizkuntzetan.
- Lexicon Istoric Retic (LIR) Erromantxez edizioa.