Historic Scotland
Historic Scotland (Eskoziako gaeleraz Alba Aosmhor, euskaraz Eskozia Historikoa) Eskoziako Gobernuaren agentzia exekutiboa da, Eskoziako ondare eta monumentu historikoen jagolea eta arduraduna.
1991an sortua izan zen, Edinburgh hiriko Longmore House eraikinean egoitza duelarik. Ingalaterrako English Heritage, Galesko Cadw eta Ipar Irlandako Environment and Heritage Service erakundeen parekidea da.
Kanpo estekak
- Historic Scotland erakundearen webgunea (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.