Hisingen
Hisingen Suediako uharte bat da, herrialdeko laugarren handiena. Göteborg udalerriaren barnean dago, Västra Götalandeko konderrian.
Hisingen | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Västra Götalandeko konderria |
Azalera | 198.84 |
Politika | |
Herrialdea | Suedia |
Hiri populatuena | Göteborg |
Gizartea | |
Biztanleria | 130000 |
Etimologia
His aurrizkiak "ebaki" esan nahi du, beraz "kontinentetik ebakitako lurra" izango litzateke itzulpen posible bat.
Geografia
Göta ibaia itsasoratzean bitan banatzen da eta iparraldeko eta hegoaldeko ibaiadarren artean gelditzen den uhartea da Hisingen. Basorik handiena Hisingsparken da baina txikiago bat ere badu hegoaldean, Rya skog, Natura Erreserba ere badena. Muinorik altuena Ramberget (87 m) da.
Historia
Harkaitzetan aurkituriko margo batzuek erakusten dute duela 9.000 urte populatu zela uhartea. 1603an Göteborg izeneko herri bat sortu zuen bertan Karlos IX.a Suediakoak, batez ere Herbehereetako merkatariz bete zena. 1611 urtean ordea daniarrek suntsitu egin zuten. 1658ko Roskildeko Itunak Suediarren eskutan utzi zuen uhartea.
Mendeetan zehar nekazal eremua izan zen baina XIX mendean industrializazioa hasi zen, ontziolak batez ere.
Iruditegia
- Eriksberg.
- Lindholmen.
- Ramberget muinoa.
- Hisingsparken.
- Ontziolak.