Hiru Sareta
Hiru Sareta Ipar Euskal Herriko plataforma edo bilgune bat da, euskarazko irakaskuntzak frantses administraziotik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko 2004an sortua.
Kideak
Plataforma sortu zuten elkarteak hiru dira, izenak adierazten duen bezala:
- Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa.
- Biga Bai hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarteetako bat.
- Euskal Haziak eskola giristino edo kristauetako adar elebidunak biltzen dituena.
Helburuak
Bost eskaera nagusik bildu zituzten elkarte hauek: euskara hizkuntza ofiziala izatea, hiru sareen bidez euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintza sistematikoa lortzea, hiru sareetako baliabideak ezagutzea, ikastetxeetan euskararen presentzia balioestea eta ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzea. Horiek guztiak frantses estatuko Hezkuntza Ministerioari zuzendutakoak dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.