Hiru Haundiak
Hiru Haundiak (sic)[1], Gorbeia (1.482m), Anboto (1.331m) eta Aizkorri (1.528m) batera hartzen dituen mendi lasterketa da. 1987an abiatu zen eta Manuel Iradier Elkarteak antolatzen du.
Hiru Haundiak | |
---|---|
Antolatzailea | Manuel Iradier T.E. |
Sorrera | 1987 |
Tokia | EAE |
Modalitatea | ultra-trail |
Distantzia | 100 km |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Joxe Luis Albizuri (4) Emakumezkoak: O. Azkorbebeitia (2) Maite Maiora (2) |
Errekorrak | Gizonezkoak: 10:23:08 Iker Karrera (2012) Emakumezkoak: 12:09:39 Maite Maiora (2021) |
Txapeldunak | Gizonezkoak (2023): Julen Mtz. Estibariz Emakumezkoak (2023): Ane Zabala |
Webgunea | www.manueliradier.com |
Historia
1987an jokatu zen aurreneko edizioa.[2] Hasierako ekitaldiak urtero jokatu ziren eta Muruatik abiatzen ziren. 1991n probaren norabidea aldatu zen eta hurrengo ekitaldietan norabide biak txandakatu ziren. 1996tik aurrera bi urtetan behin jokatzea erabaki zen.
2010ean Ondategi - Araia ibilbidea finkatu zen. 2020an ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez, eta 2021an itzuli zen proba.
Ibilbidea
Ibilbide desberdinak izan ditu. 100 kilometro inguruko distantzia egiten dute parte hartzaileek, 5000 metrotako igoera desnibelarekin eta beste hainbesteko jeitsiera desnibelarekin.
- 1987: Murua - San Adrian
- 1988: Murua - Mikeleteen aterpea
- 1989: Murua - Otzaurteko atea
- 1990: Murua - Araia
- 1991-92: Zalduondo - Gopegi
- 1993-95: Sarria - Zalduondo
- 1996: Zalduondo - Otxandio - Gopegi
- 1998: Sarria - Zalduondo
- 2000-08: Zalduondo - Otxandio
- 2010-18: Ondategi - Araia
- 2021- : Murgia - Araia
Palmaresa
Urtea | Gizonezkoa | Denbora | Emakumezkoa | Denbora |
---|---|---|---|---|
1987 | ? | ? | ||
1988 | ? | ? | ||
1989 | ? | ? | ||
1990 | ? | ? | ||
1991 | ? | ? | ||
1992 | ? | ? | ||
1993 | ? | ? | ||
1994 | ? | ? | ||
1995 | ? | ? | ||
1996 | ? | ? | ||
1998 | ? | ? | ||
2000 | Marcelino Serrano Santos | 11:30:54 | ? | |
2002 | Joxe Luis Albizuri Beristain | 10:48:21 | - | |
2004 | Joxe Luis Albizuri Beristain | 10:20:42 | - | |
2006 | Joxe Luis Albizuri Beristain | 12:00:02 | Jaione Sasieta Barrenetxea | 16:15:10 |
2008[3] | Joxe Luis Albizuri Beristain | 11:57:11 | Jone Pelaez Fernandez | 17:05:38 |
2010[4] | Pedro Etxeberria Urbieta | 11:58:10 | Oihana Azkorbebeitia Urizar | 14:47:28 |
2012[5] | Iker Karrera Aranburu | 10:23:08 | Oihana Azkorbebeitia Urizar | 13:37:35 |
2014[6] | Javier Dominguez-Ledo | 11:00.18 | Silvia Trigueros Garrote | 12:48:25 |
2016[7] | Jokin Garai Arejolaleiba | 11:18:25 | Leire Martinez Herrera | 13:31:38 |
2018[8] | Javier Dominguez-Ledo | 11:14:08 | Maite Maiora | 12:48:37 |
2021[9] | Julen Martinez de Estibariz | 11:13:30 | Maite Maiora | 12:09:39 |
2023[10] | Julen Martinez de Estibariz | 10:44:48 | Ane Zabala | 14:30:02 |
Erreferentziak
- «Hiru Haundiak - webgunea» Hiru Haundiak (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- «Probaren Historia - Hiru Haundiak 2023» Hiru Haundiak (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- «�Hiru handiak�, gran ba�o ultrafondista - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
- (Gaztelaniaz) «Hiru Haundiak mendi lasterketa irabazi du Pedro Etxeberriak» El Diario Vasco 2010-07-03 (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
- XVIII Hiru Haundiak 2012. (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
- XIX Hiru Haundiak 2014. (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
- XX Hiru Haundiak 2016 (clasificaciones-estadisticas). (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
- barren.eus. «barren.eus - Maite Maiora eta Javi Dominguez gailendu dira Hiru Haundiak mendi-lasterketan» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
- «Julen Martinez de Estibariz eta Maite Maiora nagusi, 'Hiru Haundiak' lasterketan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- «Ane Zabala arrasatearrak irabazi du Hiru Haundiak lasterketa - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala.
- hiruhaundiak.com.