Hiru Enrikeen Gerra
Hiru Enrikeen Gerra 977an Oton II.a enperadorearen aurka Enrike izeneko hiru germaniar liderrek egin zuten matxinada labur bat izan zen.
Azpijokoa Bavarian gertatu zen, Oton Boleslao II.a Bohemiakoaren aurka kanpatuta zegoen bitartean. Konspiratzaileek, Enrike I.a Augsburgoko gotzaina, Enrike II.a Bavariako dukea, berriki bere titulua kendu zitzaiona, eta Enrike III.a Karintiako dukea, elizaren laguntza ere bazuten. Oton, Oton I.a Suabia eta Bavariako dukearekin aliatuta, lehenik Passauren aurka joan zen, errebeldeen esku zegoena. Hiria irailean errenditu zen enperadorearen setio estrategiei esker, horien artean txalupek ibai gainean osatutako zubi bat zegoelarik.
978ko Bazkoan, hiru matxinoak Magdeburgon zigortuak izan ziren. Dukeak erbesteratuak izan ziren, Eta Enrike Karintiakoak bere dukerria Lorenako dukea zen Konrado Gorriaren seme zen Oton I.a Karintiakoaren alde galdu zuen. Gotzaina urte horretako uztaileraino kartzelatua izan zen.
Gatazkaren emaitza nagusia Bavarian erabateko menpekotasuna izan zen: une honetatik aurrera jada ez zen izan tribu dukerririk handiena.