Hiru Damatxo
Hiru Damatxo ekoiztetxea ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzen dituen kooperatiba bat da, Donostian kokatua (Gipuzkoa, Euskal Herria). 2015ean hasi zuten beren ibilbidea orotariko komunikazio zerbitzuak eskainiz, baina pixkanaka sareko logikan ekoitzitako ikus-entzunezkoetan eta diseinuan espezializatu dira. [1]
Hiru Damatxo | |
---|---|
Hiru Damatxoko kideak 2019an. | |
Eslogana | Ideia da bide motzena. |
Mota | Kooperatiba |
Sektorea | Komunikazioa |
Sorrera | 2015 |
Egoitza | Amara Kalea 22, behea. Donostia, Gipuzkoa EH |
Langileak | Bost |
Webgunea | www.hirudamatxo.eus |
Entretenimenduzko istorioak eraikitzen dituzte euskaraz, eta horretarako teknologia berriek dakartzaten lengoaia berriekin esperimentatzen dute, kontsumo azkarreko pilulak sortuz: memeak, jingleak, abestiak eta esketxak, ohiko spot, erreportaje eta dokumentalez gain.
Kooperatibako kideak
- Kepa Matxain
- Lander Arretxea
- Unai Gaztelumendi
- Peru Isasi
Argia Saria
2016. urtean ikus-entzunezkoen Argia saria[2] Gure Bazka elkarrizketa sortarekin.[3]
Lan nagusiak
Sareko ikus-entzunezkoak
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2016 | SuperTxope[4] | Youtuberra. |
2018 | Wikikantak [5] | Euskarazko Wikipediaren hilabeteroko lehiaketa aurkezteko bideoak. |
2019-2020 | Atzean Zuloa[6][7] | Umorezko pilulak. |
2020 | Bertan Goxo [8] | Animazio pilulak. |
Fikzioak
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2016 | Txoministak [9][10] | Websaila. |
2019 | Kartzela [11][12] | Arnasa Gara kanpainaren baitan sorturiko misteriozko websaila. |
Dokumentalak eta erreportajeak
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2015 | Gure bazka[3] | Elkarrizketa sorta. |
2016 | Willis Drummond Jaiotza berri baten kronika[13][14] | Bideo-elkarrizketa. |
2016 | Disonantziak [15] | Erreportajea. |
2018 | Tokiz Kanpo[16][17] | Sei bikote tokiz kanpo. |
2019 | 100 urteko soka dantza[18][19] | Argiaren mendeurrenaren harira egindako dokumentala. |
Diseinuak
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2017 | Francoren bilobari gutuna[20][21] | Kartela. |
2018 | Ereindajan[22] | Irudi berria osatu. |
2018 | Irutxuloko Hitza[23] | Irudi berria osatu. |
2018-2020 | Iragarki Laburrak[24] | Logoa eta euskarri grafikoak. |
2018 | Euskaraldia - Donostia[25] | Euskarri grafikoak. |
2019 | Arrazoia[26] | Arrazoia emateko gida. |
2019 | Hegats | 57. alearen diseinua eta maketazioa. |
2019 | Hitzakide[27] | Irudi berria osatu. |
Erreferentziak
- «Podcast audio:Barruan gaude#03.Lander Arretxea. youtuberra alderdi 1en enkarguz?EITBpodkast |Barruan gaude» EITB 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
- «2016ko Argia Sariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Gure bazka» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Super Txope» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Wikikantak» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Atzean zuloa» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «"Grabatzerakoan ondo pasatzen badugu, bideoan nabaritzen da"» Irutxuloko Hitza 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Bertan Goxo» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Txoministak | Webseriea» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- Urkizu, Urtzi. «'Txoministak' web telesaila estreinatuko dute hilaren 4an» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Kartzela» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- Urkizu, Urtzi. «Arnasguneak sustatzeko, 'Kartzela' websaila» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «WILLIS DRUMMOND | Jaiotza berri baten kronika» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Jaiotza berri baten kronika» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Disonantziak» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Tokiz kanpo» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- Lartzanguren, Edu. «Pirotekniarik gabeko telebista» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «100 urteko soka-dantza» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «“100 urteko soka-dantza” dokumentala: Soka askatzeko asmorik gabe | ARGIAren barrenak» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Francoren bilobari gutuna» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Francoren Bilobari Gutuna_Berriak» franco.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Ereindajan» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Irutxuloko Hitza» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Hemen eta Online» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Euskaraldia Donostia» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «#EmanARRAZOIA» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- «Hitzakide» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
Kanpo estekak
- Hiru Damatxo webgune ofiziala: «Lanak» Hiru Damatxo (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.