Hiroshima
Hiroshima[1] (japonieraz: 広島市 Hiroshima-shi) Hiroshimako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. 2014ko erroldaren arabera 1.184.208 biztanle ditu, Japoniako 11. hiri handiena da. Metropoli eremuak berriz 2.064.536 biztanle ditu, Japoniako 7. metropoli eremu handiena da beraz.
Hiroshima 広島市 | |||
---|---|---|---|
izendaturiko hiria | |||
![]() Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Hiroshimako gaztelua; beisbol partida, beisboleko Udal Estadioan; Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome); kale baten gaueko ikuspegia; Haurren Bake Monumentua. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūgoku (Sanyō) Hiroshima | ||
Alkatea | Kazumi Matsui (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | 広島市 (Hiroshima-shi) | ||
Jatorrizko izena | 広島市 | ||
Posta kodea | 730-8586 | ||
Herriburua | Naka-ku (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°23′07″N 132°27′19″E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 905,01 km² | ||
Mugakideak | Kure (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.198.021 (2021eko otsailaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 1.323,77 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a eta 1589 | ||
Telefono aurrizkia | 82 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Chongqing, Montreal, Volgograd, Hannover, Daegu, Nagasaki, Ypres, Honolulu konderria, Aki (en) ![]() | ||
http://www.city.hiroshima.lg.jp/www/genre/0000000000000/1001000000056/index.html www.city.hiroshima.lg.jp |
Hiroshimak historiako lehen bonbardaketa atomikoa nozitu zuen 1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadak egina. Gertaera honen omenez egindako Hiroshimako Bakearen Memoriala Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1996 urtean.
Historia
Sorrera
Mōri Terumotok Hiroshima 1589an sortu zuen, Setoko Barne Itsasoaren ertzeko Ōta ibaiaren deltan, eta 1593an Hiroshimako gaztelua eraiki. Terumotok, ordea, Sekigahara borroka galdu egin zuen eta hiria Tokugawa Ieyasuren esku geratu zen. Horrek Masanori Fukushima daimyoa jarri zuen agintari.
Garrantzia militarra
Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Hiroshima prefeturako hiriburu izendatu zen eta asko garatu zen, 1894an trena iritsi zenean eta 1880ko hamarkadan Ujina itsasp ortua eraikitzean. Berehala japoniar armadaren garrantzi handiko base militarra bihurtu zen Txinaren aurkako gerran (1894-1895). Urte hauetan Meiji enperadorea Hiroshimako gazteluan bizi izan zen, honek argi erakusten du hiriaren garrantzia. Industria ere finkatu zen, batez ere kotoigintzari loturikoa. 1904 urtean, Errusiaren aurkako gerran sartu zen Japonia eta Hiroshiman baliabide militarrak ekoizten zituen industria berria garatu zen. Lehen Mundu Gerran ere garrantzia handia izan zuen eta Japoniak Aliatuekin bat egin zuenez, 500 gerra-preso alemaniar izan ziren Hiroshimako badiako Ninoshima uhartean.
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerran ere industria militarraren indarra mantendu zuen eta Japoniako armadaren hainbat atalen egoitza nagusia izan zen, batez ere Tokion bonbaketak izan zirenean, Hiroshima ez baitzen erasotua izan.
1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay izeneko Ameriketako Estatu Batuetako B-29 bonbaketariak lehen bonba atomikoa bota zuen hiriaren gainean. Ondorioak latzak izan ziren: hiriaren % 69 erabat suntsitu zuen eta 80.000 pertsona inguru hil. Urtebeteren buruan, hildakoak 140.000 ziren, hiriaren aurreko biztanleriaren % 40 gutxi gorabehera.
Urte bereko irailaren 17an, Makurazaki tifoiak jo zuen Hiroshima eta 3.000 hildako eragiteaz gain, hiriko zubien eria eta errepide eta trenbideak suntsitu zituen.
Gerra ostea
Gerraren ondoren, Tange Kenzoren zuzendaritzapean eraiki zen berriro, eredu berrien arabera. Hala ere erdialdea bonba atomikoa lehertu ondoren geratu zen bezala gorde da, hondamenaren oroigarri. Horretarako, 1949an Hiroshimako Bakearen Memoriala egiteko diseinuak jaso ziren eta 1955ean inauguratu zuten.
Shinzo Hamai (1905–1968) alkateak 1949an Bakearen Hiria izendatu zuen Hiroshima eta poliki-poliki nazioartearen estimua jasotzen hasi zen. Gaur egun, Hiroshimako gobernuak munduko arma nuklear guztiak deusezta daitezen lanean dihardu.
Gaur egun, berriro arrantza portu eta industriagune nagusia da.
Auzoak
Hiroshimak zortzi auzo (ku) ditu:
Auzo | Biztanleria | Azalera (km²) | Dentsitatea | Mapa |
---|---|---|---|---|
Aki-ku | 78,176 | 94.01 | 832 | ![]() |
Asakita-ku | 156,368 | 353.35 | 443 | |
Asaminami-ku | 220,351 | 117.19 | 1,880 | |
Higashi-ku | 122,045 | 39.38 | 3,099 | |
Minami-ku | 138,138 | 26.09 | 5,295 | |
Naka-ku (erdigunea) |
125,208 | 15.34 | 8,162 | |
Nishi-ku | 184,881 | 35.67 | 5,183 | |
Saeki-ku | 135,789 | 223.98 | 606 | |
2006ko datuak |
Geografia
Setoko Barne Itsasoaren ertzean kokaturik dago Ōta ibaiaren deltan. Ibaiaren sei kanalek Hiroshima hainbat uhartetan banatzen dute. Ōta ibaia Hiroshimako Badian itsasoratzen da.
Klima
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.6 | 10.2 | 13.8 | 19.5 | 23.8 | 26.9 | 30.8 | 32.1 | 28.3 | 23.0 | 17.2 | 12.3 | 20.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 5.7 | 9.0 | 14.6 | 18.9 | 22.8 | 26.9 | 27.9 | 23.9 | 18.0 | 12.3 | 7.5 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.7 | 1.8 | 4.5 | 9.8 | 14.3 | 19.2 | 23.7 | 24.3 | 20.2 | 13.8 | 8.2 | 3.5 | 12.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46.9 | 66.9 | 120.5 | 156.0 | 156.8 | 258.1 | 236.3 | 126.0 | 180.3 | 95.4 | 67.8 | 34.8 | 1540.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 7.8 | 7.6 | 2.4 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 4.3 | 22.4 |
Eguzki orduak | 137.5 | 131.1 | 166.3 | 189.1 | 205.7 | 158.8 | 182.9 | 201.5 | 154.9 | 180.2 | 149.3 | 147.8 | 2004.9 |
Hezetasuna (%) | 67 | 67 | 65 | 64 | 66 | 73 | 75 | 71 | 71 | 69 | 68 | 69 | 69 |
Iturria: Japan Meteorological Agency[2] |
Kirolak
Hainbat kirol praktikatzen dira Hiroshiman. Sanfrecce Hiroshima futbol taldeak Japoniako azken ligak irabazi ditu. Beisbol talde arrakastatsua ere badu, Hiroshima Toyo Carp, hiru aldiz izan da Japoniako txapelduna eta 6 aldiz irabazi du Erdialdeko Liga.
Ondasun nabarmenak
- Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome)
- Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea
- Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa
- Hiroshimako gaztelua
- Hiroshima Gokoku santutegia
- Mitaki-dera tenplua
- Shukkei-en lorategiak
Iruditegia
- Hiroshima, bonba atomikoak jo eta gero.
- Genbaku Dome, hiriaren ikurra.
- Bakearen Memorialaren parkeko iturria.
- Mitaki-dera tenplua.
- Shukkei-en lorategiak.
- Hondōri kale komertziala.
- Hiroshimako kale bat.
Hiritar ezagunak
- Sadako Sasaki (1943-1955), Hiroshimako bonba atomikoaren ondorioz hil zen neskatoa.
Herri eta hiri senidetuak
Hiroshimak itsasoz haraindiko sei hiri senidetu ditu:[3]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- Japan Meteorological Agency. 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値). .
- City.hiroshima.jp. Introduction to our Sister and Friendship Cities. .
- Volgadmin.ru. (1994-12-01). Friendly relationship at Official website of Volgograd. .
- © 2007-2009 Hanover.de - Offizielles Portal der Landeshauptstadt und der Region Hannover in Zusammenarbeit mit hier.de. Hanover - Twin Towns. .