Hiroshige
Utagawa Hiroshige, jaiotza-izenaz Andō Tokutarō (Edo, gaur egun Tokio, Japonia, 1797 – 1858ko urriaren 12a), japoniar margolaria eta grabatzailea izan zen.
Hiroshige | |||
---|---|---|---|
Hiroshigeren omenezko erretratua (Kunisadarena). Irudi gehiago | |||
1809 - 1832 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | 安藤 徳太郎 | ||
Jaiotza | Edo, 1797 | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Talde etnikoa | japoniarra | ||
Heriotza | Edo, 1858ko urriaren 12a (60/61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tōgaku-ji (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: kolera | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | japoniera | ||
Irakaslea(k) | Utagawa Toyohiro (en) Ōoka Unpō (en) | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, ukiyo-e artista eta xylographer (en) | ||
Lantokia(k) | Edo eta Kyoto | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Katsushika Hokusai | ||
Mugimendua | Utagawa school (en) Kasei culture (en) | ||
Izengoitia(k) | 安藤 重右衛門, 安藤 鉄蔵, 安藤 徳兵衛 eta 歌川 広重 | ||
Genero artistikoa | paisaia margolaritza ukiyo-ea | ||
XIX. mendeko ikuspegi-margolaririk ezagunena.
Biografia
Zurezko xaflen gainekoak, Ukiyo-e estilokoak, ditu bere lanik nagusiak (8.000 lamina inguru). Marrazkiaren eta koloreen zehaztasuna dira haren ezaugarri nabarienak.
1870 inguruan Europan ere zabaltzen hasi zen Hiroshigeren obra, eta inpresionistek izan zuten haren eraginik.
Hauek dira Hiroshigek zurean egindako grabatu ezagunetarikoak: Tōkaidō Gojūsantsugi (1830-1834, Berrogeita hamahiru geraldi Tōkaidōko bidean), Meisho Edo hyakkei (1856-1859, Edoko ehun ikuspegi), Biwa aintzirako zortzi ikuspegi (1836 inguruan), Fuji Sanjū-Rokkei (1858, Fuji-Yama mendiko hogeita hamasei ikuspegi).
Japoniako grabatzaileen artean ere hoberenetarikotzat jotzen da. Beste hainbat sail ere baditu, animalia, hegazti eta arrainen irudiz moldatuak.
Irudi galeria
- Edoko ehun ikuspegi serieko Ukejiko Akiba santutegian.
- Hakoneko aintzira.
- Saruwakachoko gaueko ikuspegia.
- Ryōgokuko su artifizialak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.