Hirohito

Hirohito (japonieraz: 裕仁) (çi'ɺ̠oçito ahoskatua), Showa enperadorea (japonieraz: 昭和天皇 Shōwa-tennō) , (1901eko apirilaren 29a - 1989ko urtarrilaren 7a), Japoniako errege izan zen 1926tik 1989ra. Mendebaldean bere goitizenaz ezagutu zen (Hirohito), ez baitzuen abizenik. Japoniako 124. enperadorea izan zen, bere erregealdia luzeena izanik.

Hirohito


124. Japoniako enperadorea

1926ko abenduaren 25a - 1989ko urtarrilaren 7a
Taishō enperadorea - Akihito

Filipinetako Gobernadore Nagusia


Dai-gensui (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAoyama (en) Itzuli, 1901eko apirilaren 29a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaFukiage Gyoen (en) Itzuli, 1989ko urtarrilaren 7a (87 urte)
Hobiratze lekuaMusashi Imperial Graveyard (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: duodenum cancer (en) Itzuli
Familia
AitaTaishō enperadorea
AmaEmpress Teimei
Ezkontidea(k)Kōjun enperatriza
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJaponiako Leinu Inperiala
Hezkuntza
HeziketaGakushūin (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, diplomazialaria, itsas-biologoa, zoologoa, monarka eta aristokrata
Altuera1,65 metro
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Graduafield marshal (en) Itzuli
generalissimo (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasintoismoa

IMDB: nm0386375 Find a Grave: 6136916 Edit the value on Wikidata

Aginpidea

Enperadoreorde izan zen 1921etik, eta enperadore 1926tik aurrera, Taishō bere aita hil ondoren. Hirohito enperadorearen aginpidearen hasierari Showa (armonia distiratsuaren aroa) izena jarri zioten. Japoniak politika inperialista eta hedatze aldekoa erabili zuen: Mantxukuo izeneko mendeko estatua sortzea (1932ko martxoa); Txinaren aurkako erasoa (Shanghaiko gudua, 1932ko otsaila); Ingalaterra eta Herbehereen aurkako gerra hastea (1941); Pearl Harbor-eko Estatu Batuen armadaren aurkako erasoa (1941eko abendua). Potsdameko kapitulazioa sinatu behar izan zuen, Estatu Batuek atomo bonben bidez Hiroshima eta Nagasaki suntsitu ondoren (1945). Enperadoretzaren jainkozko ezaugarriei uko egitera behartu zuten, eta monarkia konstituzionala ezarri zen Japonian. Hirohito hil ondoren, Akihito bere semea jarraitu zaio karguan.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Biografia
    Japonia
    Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.