Hirigune elkargo

Hirigune elkargoa[1] (frantsesez Communauté d'agglomération) frantses estatuko berezko fiskalitatea duen EPCI[2] motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik ertaina da, hirialde elkargoaren azpitik eta herri elkargoaren gainetik.

Oro har hiri continuum batekin bat egiten dute; aldiz, bere osaera, mugak eta sarritan ipintzen zaizkion izen artifizialengatik[3] ez dute beti errealitate natural, sozial, kulturalak... errespetatzen eta hori eztabaida iturria izan ohi da.

Ipar Euskal Herri herri guztiek Euskal hirigune elkargoa osatzen dute, 2017ko urtarrilean sortua.

Ezaugarriak

1999ko uztailaren 12ko 99-586 legeak[4] araututa, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan hiri garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du.

Dagozkion udalerriek eta departamenduko prefetak horrelako elkargo bat sortzea erabaki dezakete hiru baldintza betez gero:

  • Gutxieneko biztanleria 50000koa izatea.
  • Gutxienez 15000 biztanleko udalerri bat bere baitan izatea; bestela departamenduko hiriburua edo udalerri nagusia egon behar.
  • Geografikoki lur-eremu batu eta barrendegirik gabea izatea.

Kasu guztietan ez dira hiru baldintza betetzen eta beste aldetik esan behar da gaur egun hiri elkargo diren zenbaitek biztanleria aldetik hirigune elkargoak izan behar zutela baina 1999ko legea onartu baino lehenagokoak direnez estatus horrekin segitzen dute. Beste aldetik, hiri elkargoekin ez bezala, elkargo mota honetan parte hartzea edo bere barrutik ateratzea neurri handiago batean udalerri bakoitzaren esku dago.

Hirigune elkargoak, bigarren mailako elkargoa izaki, hiri elkargoek dituzten botereak; hala ere eragin arlo nagusiak ez dira inportantzia txikikoak: garapen ekonomikoa, espazioaren kudeaketa, etxebizitzaren bidezko oreka soziala lortzea. Beste batzuetan (bide publikoak, saneamendua, ura, ingurumena, ekintza soziala, kirol eta kultura arloko ekipamenduak) aukeran du konpetentzia izatea ala ez baina aholkua da aipatu seietatik gutxienez hirutan elkargoak konpetentziak eskuratzea.

Zenbat diren

2009ko urtarrilaren 1ean frantses estatuan (Europatik kanpoko koloniak kontatu gabe) mota honetako elkargoak 174 ziren eta La Roche-sur-Yon 2010ean bihurtu berri da; 22 bat miloi biztanle biltzen dituzte. Kasu batzuetan ez dute departamendu edo eskualdeetako mugekin bat egiten eta bat baino gehiagoko udalerriak biltzen dituzte.

Hirigune elkargo izateko baldintzak betetzen dituzten oso hiri gutxi geratzen dira estatus hori lortu gabe, dela elkargo baten barruan daudelako (Auxerre, Saint-Lô, Liborna), dela inongo elkargo motatan ez daudelako (Canas) edota Parisen ingurukoak (bereziki Sena-Saint-Denisen) direlako.

Euskal Herrian

Ipar Euskal Herri herri guztiek Euskal hirigune elkargoa osatzen dute, 2017ko urtarrilean sortua.

2017 baino lehen, bi hirigune elkargo zeuden:

Hurbilen dauden beste hirugune elkargoak hauek dira:

  • Akize Handiko hirugune elkargoa
  • Marsan hirugune elkargoa Lo Mont aldean.
  • Hegoaldeko Laca d'Arcaishon hirugune elkargoa.
  • Paue-Pirinioak hirugune elkargoa.
  • Aturbe Handiko hirugune elkargoa.

Erreferentziak

  1. Ikus Hego Lapurdiko Hirigunearen webgunean.
  2. Établissement public de coopération intercommunale, "udalerrien arteko kooperaziorako elkarte publikoa".
  3. Muturreko adibide batzuk: Europ'Essonne, Agglopolys, Sicoval.
  4. "Chevènement legea" izenez ezaguna, orduan Barne Ministroa zenarengatik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.