Hirietako Ferien Kopa
Hirietako Ferien Kopa (ingelesez Inter-Cities Fairs Cup, gazteleraz Copa de Ciudades en Feria) 1955 eta 1971 artean jokatu zen Europako futbol taldeen arteko txapelketa bat izan zen. UEFA Koparen aurrekari gisa hartzen bada ere, UEFAk ez du bere txapelketatan hartzen, ez baitzuen berak antolatu, FIFAk ordea taldeen palmaresetan sartzen ditu garaipenak.
Sorrera | 1955 |
---|---|
Eremua | Europa |
Parte hartzaileak | 12 sailkatuak (64 guztira) |
Garaipen gehien | FC Barcelona (3) |
Historia
1955ean abiarazi zen Europako Koparekin batera. Asmoa Europako Koparen antzeko txapelketa bat antolatzea izan zen Nazioarteko Erakustazokak egiten zituzten hirien artean. Horretarako Bartzelona, Basilea, Birmingham, Kopenhage, Frankfurt, Lausana, Leipzig, Londres, Milan eta Zagrebeko ordezkariak bildu ziren. Hasieran futbol taldeak hirietako jokalarien selekzioak izatea erabaki zen eta beraz hirien izenean jokatzea, baina lehenengo txapelduna izan zen Bartzelonak FC Barcelona talde bezala jokatu zuen, nahiz eta udalaren armarria zeukan kamiseta zuria eraman. Txapelketak hiru urte iraun zituen eta finala 8-2ko emaitzaz irabzi zuen Londresko selekzioaren aurka (Arsenal, Tottenham, Chelsea, West Ham, Fulham eta Queen's Park Rangers-eko jokalarien selekzioa zen).
Bigarren ekitaldirako aldaketak egin ziren. Txapelketa laburragoa izatea erabaki zen eta jadanik futbol klubek hartu zuten parte. Hala ere taldeek Erakustazokadun hirietakoak behar zuten izan. 1968tik aurrera Estatu bakoitzeko ligetako taldeek lortuko zuten Ferietako Koparako sailkapena, aurrez aipaturiko hirietakoak izan ala ez.
Final guztiak bi partidutara jokatu ziren, 1964 eta 1965ean ezik. Hasierako urteetan Espainiar Estatuko taldeak izan ziren nagusi baina azken ekitaldiak talde ingelesek eskuratu zituzten.
Podiuma
|
|
|
Palmaresa
Urteak | Irabazlea | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
1955-58 | Bartzelona XI | 8-2 (2-2, 6-0) | Londres XI |
1958-60 | FC Barcelona | 4-1 (0-0, 4-1) | Birmingham City FC |
1960-61 | AS Roma | 4-2 (2-2, 2-0) | Birmingham City FC |
1961-62 | Valencia CF | 7-3 (6-2, 1-1) | FC Barcelona |
1962-63 | Valencia CF | 4-1 (2-1, 2-0) | Dinamo Zagreb |
1963-64 | Real Zaragoza | 2-1 | Valencia CF |
1964-65 | Ferencvárosi TC | 1-0 | Juventus FC |
1965-66 | FC Barcelona | 5-2 (1-0, 4-2) | Real Zaragoza |
1966-67 | Dinamo Zagreb | 2-0 (2-0, 0-0) | Leeds United FC |
1967-68 | Leeds United FC | 1-0 (1-0, 0-0) | Ferencvárosi TC |
1968-69 | Newcastle United FC | 6-2 (3-0, 3-2) | Újpest FC |
1969-70 | Arsenal FC | 4-3 (1-3, 3-0) | RSC Anderlecht |
1970-71 | Leeds United FC | 3-3 (2-2, 1-1) | Juventus FC |
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 3 | 1955-58, 1958-60, 1965-66 |
Valencia CF | 2 | 1961-62, 1962-63 |
Leeds United FC | 2 | 1967-68, 1970-71 |
AS Roma | 1 | 1960-61 |
Real Zaragoza | 1 | 1963-64 |
Ferencvárosi TC | 1 | 1964-65 |
Dinamo Zagreb | 1 | 1966-67 |
Newcastle United FC | 1 | 1968-69 |
Arsenal FC | 1 | 1969-70 |
Estatuka
Estatua | Garaipenak |
---|---|
Espainia | 6 |
Ingalaterra | 4 |
Italia | 1 |
Hungaria | 1 |
Jugoslavia | 1 |