Hiriberri (Longida)
Hiriberri[1][lower-alpha 1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Hiriberri Longida—[lower-alpha 2] Longida ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
- Artikulu hau Longidako lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».
Hiriberri | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia udan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Longida |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Villanueva de Lónguida/Hiriberri-Longida |
Posta kodea | 31481 |
Herritarra | hiriberritar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′21″N 1°21′38″W |
Garaiera | 504 metro |
Distantzia | 29,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 22 (2020: 0) |
2020 urtean 22 biztanle zituen.
Bertako biztanleak hiriberritarrak dira.
Izena
Hiriberri toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Villanoua (1058)
- Iriberri (1085)
- Villanoua (1104)
- Iriverri (1104)
- Iriberri (1174)
- Yriuerri (1268)
- Iriueri (1322)
- Villanueua (1330)
- Iriuerri (1366)
- Villanueva (1534)
- Villanueva (1707)
- Villanueva (1802)
- Iriberri (1847)
- Hiriberri (1909)
- Hiriberri (1990)
Geografia
Hiriberri Longida ibarrean dago.
Inguru naturala eta kokapena
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zuten.
Klima
Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu larizio birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak
Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1835-1845eko erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidore batek gobernatzen zuten lekua. Horien ondoren, Hiriberri zuzenbide komunaren mende geratu zen. XIX. mendearen erdialdera, Agoizko Girior etxeak zuen parrokoaren aurkezpen-eskubidea; egoera ertaineko tokiko bideak baino ez zeuden, eta irin-errota batek funtzionatzen zuen bertan. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 22 biztanle zituen Hiriberrik.[4]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
5 | 3 | 5 | 14 | 17 | 18 | 15 | 15 | 22 | 24 | 20 | 22 | 23 | 22 | 24 | 24 | 26 | 26 | 21 | 22 | 22 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longidako hizkuntza hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian sailkatu zuen, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[5]
Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zuen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrotz aldekoko mintzaira zaharrak hiztun gaberik darrai.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza, Erdi Aroko kristau eliza.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Hiriberri - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Hiriberri» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.