Hiriberri (Leotz)

Hiriberri[1][lower-alpha 1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Hiriberri Leotz[lower-alpha 2] Orbaibarrako Leotz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Artikulu hau Orbaibarreko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».
Hiriberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko etxe bateko hondakinak
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaLeotz
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaIriberri
Posta kodea31395
Herritarrahiriberritar
Geografia
Koordenatuak42°38′24″N 1°32′05″W
Garaiera706 metro
Distantzia35,8 km (Iruñetik)
Demografia

Bertako biztanleak hiriberritarrak ziren.

Izena

Hiriberri beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Iriberri (1085)
  • Iriverri (1104)
  • Yriverri (1268)
  • Iriueri (1322)
  • Iriuerri (1366)
  • Villanueva (1534)
  • Vliborri (1587)
  • Yriberri (1591)
  • Iriberri cabe Leoz (1802)
  • Iriberri (1956)
  • Iriberri (1991)
  • Hiriberri (2005)

Historia

Bertako bizilagunek, Iratxeta eta Uzkitakoekin batera, Aldaiturri mendiaz gozatzeko eskubidea aitortu zioten 1254an. 1268an Leotz-Iriberri izena hartu zuen, eta kahiz eta erdi gari eman zioten. Orbaibarrakoa zen, eta administrazio berezia izan zuen XIX. mendearen lehen erdira arte, jaurerria baitzen. Jaunak parrokiako abadea ere izendatzen zuen. 1847an patronatu hori eta Armagintza Kaporalgo jauregia Tolosako Baitan jaunarenak ziren. 1802 eta 1847an irin-errota bat ere kontsignatu zen.

Oharrak

  1. /iɾiβ̞éri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /iɾiβ̞éri le.ót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hiriberri - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.