Hiri kultural
Hiri kulturala, arkitektura, museo, jaialdi, artelan, kongresu edo beste ariketa kulturalengatik populazioa erakartzen duen hiria da. Beste lurralde guztia, landa inguruak hartzen du. [1]Honen adibide nagusiak, Amsterdam, Dublin, Praga, Miami, Paris, Bartzelona, Milan, Erroma, Viena eta Londres dira.
Herri kulturalak, antzoki, museo, galeria, ondare gune, kontzertu areto, Michelin izardun jatetxe....gatik izaten dira izendatuak.
Hiria berez, biztanle dentsitate handiko eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsuak dituen gune eraikia da. Kultura berriz, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak. Horrela, kulturak hiru atal nagusi ditu: artea, hizkuntza eta teknika..
Historia
Europako Kultur Hiriburua Kontseiluak eta Europako Parlamentuak Europako hiri batean edo bitan emandako titulua da, urtebetez beren garapen kulturala eta bizitza erakusteko aukera baitute. Europako hiri batzuek izendapen hori, beren egitura kulturalak erabat eraldatzeko eta nazioartean aintzat hartzeko aprobetxatzen dute . Hiri bat Europako Kultura Hiriburu izendatzen denean, era guztietako manifestazio artistikoak egiten dira bertan. [2]
Europako Kultura Hiriburuak ofizialak izan aurretik, 4 urte lehenago izendatzen dira. Aldi luze hori beharrezkoa da horrelako gertaera konplexua planifikatu eta prestatzeko. Lau urte horietan, laguntza, aholku eta gidaritzak gauzatu eta prestaketen balantzea egiten dute; betiere, Europar Batzordearen babesarekin.
Periodo honen bukaeran, taldeek, Europar Batzordeak Melina Mercouri saria ematea ala ez gomendatzen du. (Gaur egun 1,5 milioi euro ditu Europa Creativa programaren barruan). Ekimena 1985ean sortu zen.
Europako hiriak hurbiltzeko metodo gisa planteatuta, Europako Hiri Kultura proiektua 1985eko ekainaren 13an Ministroen Kontseiluan jarri zen abian Melina Mercouriren ekimenez. Orduz geroztik, ekimenak harrera ezin hobea izan du Europako herritarren artean eta gero eta eragin kultural eta sozioekonomiko handiagoa erakartzen duen bisitari kopuruari esker.
1990ean, kultura ministroek Europako Kultur Hilabetea abian jarri zuten, bakarrik 2001.urterarte egon zena. Ekitaldi hau Kultur Hiriko ekitaldiaren antzekoa izan zen, aurrekoa baino denbora gutxiago iraun zuen eta batez ere EBko herrialdeetako hirietara zuzenduta zegoen. [3]
1991n, Europako kultura desberdinetako antolatzaileek etorkizuneko ekitaldien antolatzaileentzako informazioa trukatzea eta zabaltzea ahalbidetuko zuen sarea sortu zuten. Sare honek, 2004. urtearen amaieran Europako hiriek kulturan izan zuten eraginaren gaineko azterketa egin zuen .
1999an, Europako Kultur Hiria, Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten eta gaur egun Culture 2007 programaren bidez finantzatzen da. Urte bereko maiatzaren 25ean, Europako Parlamentuak gertaera komunitatearen esparruan txertatzeko erabakia hartu zuen eta hiriburuak hautatzeko prozedura berri bat ezarri du 2005/2019 aldian. Erabaki hau komunitateko kideek aitorpena lortzeko lehia gogorra zelaren ondorioz hartu zen.
Europako kultura hiriak gobernuz kanpoko gobernuak izendatu zituzten 2004. urterarte; estatu kideek aho batez hautatu zuten ekitaldia antolatzeko hiri egokienak, Europako Batzordeak babestuta, urtero aukeratutako hiriarentzako diru-laguntza bermatzen zuena. 2005. urteaz geroztik, Europako erakundeek ekitaldia hartuko duen hiria hautatzeko prozeduran parte hartzen dute.
Europako Kultur Kapitaleen eta Europako Kultur Hileen ordezkariek, baita hautagai diren hirietako eta Europako Batasunetik kanpoko hiriburu kulturaleen sarearen ordezkariek ere, Kapitalen eta Europako Kultur Hilabetearen (ECCM) sarea osatzen dute. Sare honen helburu nagusia, hiriburu kulturalei buruzko ezagutzak eta esperientziak transferitzea, beharrezko dokumentazioa eskaintzea eta etorkizuneko kultur hiriburuei laguntzea da.
Kultura Europarreko hiriburuak
- 2016 - Donostia (Gipuzkoa)
- Epaimahailaren balorazioa: "Indarkeriaren aurkako konpromesua eta horretarako kultura erabiltzearen ideia"[4]
- 2021 - Timișoara (Errumania), Elefsina (Grezia) eta Novi Sad (Serbia, herrialde hautagaia)
- 2022 - Kaunas (Lituania) eta Esch (Luxenburgo)
- 2023 - Veszprém (Hungaria)
- 2024 - Tartu (Estonia), Bodø (Norvegia, AELCko herrialdea / EEE) y Bad Ischl (Austria)[2]
Europa mailan ematen den fenomeno kultural nagusienetakoa da. Aukeratua izateko, hiriak, aurretiko hauagaitza etapatik pasatu behar dira. Periodo luze honetan zehar, hiri hautagaien elementu material eta sinbolikoak eraldatzeko eta modernizatzeko prozesuak gauzatzen dira; dinamika sozial, ekonomiko eta lurraldekoiekin batera. [5]
Kulturak hiriak salbatuko ditu?
Kulturaren inguruan hitz egiteak, baloreen eta politikaren inguruan hitz egitera bultzatzen gaitu. Egunerokotasunak, hiria hartzeko dauden modu ezberdinek... hiri kultura zehatzak sortzen dituzte azkenean. Hiri berdinean ere, kultura bat baino gehiago egon daiteke. Osagai kulturalak, faktore gakoak dira, zeren globalitatearekin konektatzea baimentzen dute eta hiri asko, fluxu kulturalen menpe daude, hala nola, aktibo ekonomiko bat da. Hiri bakoitzeko plangintza, faktore sozial, ekonomiko eta politikoengatik determinatuta dago eta faktore kulturalak ez dira naturalak; iragan zein presenteareak determinatzen ditu. Interesen, klase eta ideologien arabera joan dira aldatzen.
Ez da posible hiri bat kulturarik gabe imajinatu, ezta kultura bat, hezkuntza, osasungintza edo duintasun indibidual zein kolektiborik gabe imajinatzea ere. Alderdi honen puntu inportante bat turismoa da.
Kultura hiritik
Aldaketa politikoak forma hartzen ari ziren bitartean, pentsamendu soziala eta sorkuntza artistikoak hasi ziren azaltzen, horrela, hauek interpretatuz, estudiatuz eta ulertuz. Bertan, kultura ez zen osagarri bat; ikuspegi zentrala baizik.
Gaur egun, eszenatoki berri baten aurrean egonda, hiria kezkatu egin da, kultura ikasten duten diziplinak eta kultura bere osotasunean ulertzeko ikuspegitik.
Kulturaren ikuspegitik ikusita, hiria ez da eraikuntza materiala soilik, espazio fisikoaren konfigurazioa, gobernu eta administrazioaren espazioa edo harreman sozialen sistema bat dira. Irudikapen sistema eta irudimenezko sistema bat da, etengabeko berregokitzeari dagokiona, eta bizitzeko moduan eta artistek eta komunikabideek espazioaren konfigurazioan eragin handia duten kontsumo sinbolikoko eszenatokia da. Hiriaren irudimenezko substratua kondenatu edo agerian utzi dezakegu eta hiriaren dimentsio estetikoa, bere abiapuntu kontzeptualetako bat da.
Nabarmendu nahi duguna gero eta ohikoagoa da. Hiriaren inguruan hitz egitean ez dugu soilik eraikuntza materiala edo espazio fisiko baten konfigurazioa aipatzen.
Jendeak bere lurraldean egiten dituen jarduerak, haien kontsumoa, praktikak, sorkuntzak, ohiturak eta haien afektuak, pasioak, bizimoduak bizi dituzten modura eraikitzen dute mundua. Hau da, eraikuntza sinbolikoaz. Etengabe landu behar diren irudikapen eta irudizko sistema batez ari gara, baita eragin handia duten espazio fisikoaren konfigurazioan ere.[7]
Birsorkuntza urbanoa
Zenbait espazio sozial, gobernu eta administrazioan, kulturaren diskurtsoak edo logikak indarra hartu du. Gorgo Yudicek zehaztutako terminoetan, tokian tokiko, hiriko eta deszentralizatutako tokietan dago. Nahiz eta hegaldi kontzeptualago baten isla izan, hiri berritzeari, gentrifikazioari, berreskuratzeari edo birklasifikazioari egiten diete erreferentzia,
Hirien kudeaketan estrategia kulturala (hemen ez dago akordiorik) askoz ere urrunago doa eta ez da esku hartze espazialen, ondarearen balorazioaren eta gatazka sozialaren arteko erlaziora murrizten.
Arlo honetan, hirien kudeaketan kulturaren onurak itsuki ospatzearen artean kokatzen gara. Susperraldi ekonomikoa abiarazteko, kultura komertzializatzeko erakargarritasun gisa, herritarren kontzientzia tresna moduan... erabiltzen da kultura.
Baina bere mehatxuak ere baditu; esaterako, inposizio estetikoen kontrol soziala eta naturalizaziorako tresna gisa, aniztasuna ukatzerakoan. Horrez gain, eragiketa ideologiko, ekonomiko eta politikoak berrikusten ditu ere. Idalak, udaletxeak... estrategia kulturalak eta "eragiketak" aplikatzen ditu hiriak berritzeko esperientzia konkretuetan.
“Guggenheim miraria” dugu ezaguna, magnitude handiko esku-hartze mota bat dena eta kulturak hiriaren marketinean erabiltzeko helburu argiak dituena. Jarrai dezagun, bigarrenez, herritarren mobilizazio programekin eta partaidetza sustatzeko tresna gisa herritartasuna eraikitzea, Bogotan garatutako herritarren kulturaren esperientzia azpimarratuz.
Jarrai ditzagun hiri-berrurbanizazioko esku-hartze garrantzitsuak, gizarte ehuna berreraikitzeko edo talentuak, inbertsioak eta turistak erakartzeko helburuarekin, Quitoko hirigune historikoa adibide gisa hartuta. Eta itxi dezagun, batzuek "hiri akupuntura" deitu diotenarekin neurri txikiko eta ertaineko instalazioen bidez esku-hartzeak, indarkeria eta bazterkeria eragozten duten "energia sozialak" berraktibatzeko Medellín Moraviako Kultur Zentroaren esperientziara hurbilduz.
Instalazio kultural handiak eta hiri garapenerako programak
Nazioartean egindako eragiketarik ikusgarrienetako bat, funtsezko elementua den kulturaren erabilera da; hiri garapenerako politikak eta programak azpiegitura eta instalazio handiak eraikitzearen bidez. Hala nola museoak, erabilera anitzeko zentroak eta zientzia parkeak.
Estrategia ia guztietan, kultur ekipamenduak eta, bereziki, arkitekturaren kalitatea eta erakargarritasuna hiri espazioa berreskuratzeko katalizatzaile gisa pentsatzen dira, hiriaren irudiaren aldaketaren aldaketa eta jarduera biderkatzeko ardatz gisa. ekonomikoa. Espainia izan da, azken bi hamarkadetan,estrategia mota hau gogotsu erabili duena.
Valentzian Arte eta Zientzien Hiria bezalako lanen garapenean, Figueresko Dalí Museoa. , Santiagoko Kultura Hiria, Leongo Arte Garaikideko Museoa edo, Bartzelonako Kultur Foro Unibertsala. ..
Baina paradigma eta, nolabait, aitzindaria den lana, Bilboko Guggenheim Museoa da.
Soziologia
Hiriburu kultural izeneko kontzeptu soziologikoa, Pierre Bordieu-ek sortu eta hedatu zuen. Honek, sozializazioaren bitartez eta merkatu kulturarean pisu gehiago duen, klase propio bateko metaketa moduan definitzen du. 1973an erabili zen lehen aldiz termino hau, Pierre Bourdieu y Jean-Claude Passeronren "La reproducción" liburuan. Oso eztabaidatutako gaia da, ikerketa enpirikoaren bide desberdinetan erabiltzen dena, hainbat eremu soziologiko besarkatzen dituelako. [8]
Hiri kulturalaren funtzioak
- Erabilera
- Sentimenduen zabalkundea
- Garapen iraunkorra
- Diru-sartzea
- Ondare higiezin bat babestea
- Nazioarteko mailan sendotasuna eta unibertsitateen arteko lankidetza
- Ezagutzaren transferentziaren alde egitea
Amsterdam | Dublin | Praga | Miami | Paris | Bartzelona | Milan | Erroma | Viena | Londres | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Antzokiak | 96 | 127 | 129 | 72 | 245 | 80 | 43 | 93 | 55 | 878 |
Museoak | 81 | 57 | 110 | 18 | 147 | 95 | 76 | 151 | 103 | 186 |
Arte galeriak | 54 | 32 | 201 | 27 | 69 | 46 | 42 | 42 | 14 | 125 |
Munduko ondare guneak | 2 | 1 | 1 | 1 | 1 | 5 | 2 | 4 | ||
Kontzertu aretoak | 8 | 5 | 4 | 1 | 6 | 3 | 4 | 3 | 7 | 17 |
Michelin izardun jatetxeak | 43 | 6 | 3 | 1 | 100 | 25 | 17 | 18 | 9 | 67 |
Paris adibide moduan
Paris, Frantziako hiriburua da, baita lekuko hiririk populatuena ere, gainera, herrialdeko unikomunitate bakarra da.
Hiri honek, 12 405 426 biztanle ditu (2013) eta Londresko eskualdearekin batera, Europako zentro ekonomiko garrantzitsuenetako bat da.
Munduko monumentu ospetsu eta miretsuenetako asko ditu: Eiffel Dorrea, Notre Dameko katedrala, Eliseo Zelaien hiribidea, Garaipen-arkua, Sacré Cœurko basilika, Baliogabeen jauregia, Panteoia, Defentsaren arkua, Garnier Opera edo Montmartreko auzoa. Horrez gain, mundu mailan ospea duten beste hainbat erakunde ditu: Louvre, Orsay museoa eta Frantziako Historia Naturaleko Museo Nazionala; nazioarteko ospea duten goi mailako hezkuntza sistema zabalarekin batera. Parisek, leku garrantzitsua hartzen du kultura, gastronomia, moda eta luxuan. [12]
Viena adibide moduan
Viena, Danubio ibaiaren ertzetan kokatua dagoen eta 1.670.347 biztanle dituen hiria da; Austriako gune kultural eta politikorik handiena izanda. Hiriak historia luzea du, Europa osoko hiribururik zaharrenetarikoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria da. Hiri honetan, kultura, modu guztietan gozatzen da.
2001ean, Unescok "Vienako Hirigune Historikoa" Gizateriaren Ondare izendatu zuen; gainera, bere ondare arkitektoniko eta urbanoak ederki erakusten dute Europaren garapen politikoaren eta kulturalaren hiru garai garrantzitsuak: Erdi Aroa, Barrokoa eta Gründerzeit-a. XVI mendetik, Viena "Europako hiriburu musikala" bezala ezagutzen da mundu mailan.
Legatu horren zati handi bat hiri honetako monumentuetan transmititzen da:
- Akademie der bildenden Künste
- Albertina
- Burgtheater
- Heuriger
- Hundertwasserhaus (arkitektura abangoardista)
- Kaffeehäuser, (Vienako kafeak)
- Kahlenberg, (Mendia)
- Karlskirche (San Carlos Borromeoko eliza)
- Augustinerkirche (Agustinoen eliza)
- Kaisergruft (Kripta imperiala)
- Kärntner Straße eta Graben, (aarka ospetsuenak eta garestienetako moda dendak dituzten kaleak)
- Kunsthistorisches Museum (Artearen historiaren museoa)
- Museum Liechtenstein (Liechtenstein museoa)
- Museum für angewandte Kunst (Arte Erantsien museoa)
- Museum für Völkerkunde (Etnología museoa)
- Museumsquartier (museoen auzoa)
- Naturhistorisches Museum (Historia naturaleko museoa)
- Belvedere jauregia (Barroko estiloa)
- Schönbrunn-eko jauregia
- Hofburg-eko jauregi inperiala
- Schwarzenberg jauregia
- Parlamentua
- Wurstelprater, un parque de atracciones con el "Riesenrad" (noria gigante)
- Rathaus (Udaletxea)
- Sezession (Sezesioa)
- Spanische Hofreitschule (ekitazio eskola espainiarra)
- Staatsoper (Opera Estatala)
- Stephanskirche
- Votivkirche (Eliza)
Erreferentziak
- Lacayoarq2014. (2014-02-24). Tipos de ciudades. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Ingelesez) Anonymous. (2016-05-04). «Capitales Europeas de la Cultura» Europa Creativa - European Commission (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) Capital Europea de la Cultura. 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- (Gaztelaniaz) PAÍS, EL. (2011-06-28). «San Sebastián será capital europea de la cultura en 2016» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- «Capitales culturales europeas. El concepto europeo de cultura en relación con algunos procesos actuales de renovación simbólica y de transformación urbana» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- (Gaztelaniaz) «¿Salvará la cultura a las ciudades?» La Vanguardia 2018-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- La ciudad desde la cultura, la cultura desde la ciudad. .
- (Gaztelaniaz) Capital cultural (sociología). 2020-04-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) Zabalbeascoa, Anatxu. (2016-09-19). «La función cultural de una ciudad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) https://plus.google.com/+UNESCO. (2017-04-11). «La cultura, elemento central de los ODS» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- «Objetivos específicos» www.ceut.udl.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) París. 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) «Viena y cultura - una unión inseparable» VIENA, Ahora. Para siempre (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- Viena. 2019-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) Viena. 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).