Hiri geografia

Hiri geografia hiriak eta haien prozesuak ikertzen dituen geografiaren adarra da. Hiri geografoek hirietako eta, oro har, eraikitako inguruneetako, bizitzaren alderdi anitz aztertzen dituzte. Besteak beste, honakoak analizatzen dira: baliabide ekonomiko eta naturalen fluxuak, hiritartutako eremuetako gizaki multzoen jokaerak, azpiegituren eta hirigintzaren ereduak, jarduera politikoak eta erakundeak, gobernantza, hiri ehunen zaharkitzea eta eraberritzea, bazterketa, etab.

Gasteizko biztanle dentsitatearen eboluzio geografikoa, 2006tik 2016ra.

Hiri eta herrien funtsezko bi alderdiak, ikuspuntu geografikotik, bi dira:

  1. Kokapena: hirien banaketa espaziala eta haien arteko mugimenduen, fluxuen eta lotura espazialen eredu konplexuak.
  2. Egitura: hiriaren barruko banaketa eta elkarrekintza, ikuspuntu kuantitatibo zein kualitatibotik eta egituraren zein portaeraren ikuspuntutik.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.