Hiri-parke
Hiri-parkea (lorategi publikoa, udal-parkea edo parke publikoa ere deitua) hirigunean dagoen parkea da, jolas-eremua eta berdegunea eskaitzen dituena. Oro har, diseinua, operazioa eta mantentze-lanak, tokian tokiko udalaren esku egoten dira. Aldizka, parke-mota hauetan jolas-guneak, bidezidorrak, berdegune zabalak, komun publikoak eta abar sartzen dituzte, aurrekontuaren eta eskura dauden ezaugarri naturalen arabera.[1]
Parke bat espazio irekiko eremu bat da. Belarra motz mantendu ohi da intsektuen izurriteak kentzeko eta picnicak eta kirol jarduerak egiteko. Zuhaitzak beren edertasunagatik eta itzala emateko izaten dira, eta gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio hiriko bero-uharte efektua murrizteari.[2]
Jatorria
XVII. mendera arte, lorategiak, utilitarioak edo aisialdikoak, gizarte-klase altuenentzat esklusiboak ziren. Pribilegiozko batzuek, abadiek eta aristokratek baino ez zituzten. Lorategi pribatu horiek gutxinaka publiko murritz bati irekitzen joan ziren. Hala ere, ezin zenez bertara sartu, biztanleak harresietatik hurbil igarotzen ziren.
1789. urtetik aurrera, Frantziako Iraultzaz geroztik, aristokrazia eta kleroen jauregi eta hiri-etxen ateak herriari zabaldu ziren. Bertako lorategien natura ordetatua edo oparotasun piktorikoak herria harritu zuen. Erabat edo partzialki kontserbatutako ondasun nazionalak zituzten, eta lorategi pribatu handi horiek jendearen eskura zeuden.
Hiri-parkeen ideia, herritarren gozamenerako espazio ireki gisa ulertuta, XIX. mendean sortu zen —gutxienez Europan eta Estatu Batuetan—, eta mugimendu higienista deritzonetik dator. Industria Iraultzaren garaian, hiri handietako biztanle-kopuruak gora egin zuen. Herritarren ehuneko handi baten eguneroko bizimodua bizi-kalitate apalekoa zen, baldintza osasungaitzekoa, eta zuhaitzez edo landarez betetako eremuetara iristeko aukera oso mugatua zen. Hala, pentsamendu-korronte hori izan zen gaur egun edozein hiritako eraikuntza berria markatzen duten bi kontzeptuak lotu zituen lehena: berdeguneak eta ongizate fisiko eta psikologikoa.[3]
Jasangarritasuna
Hiri-parkeak elementu garrantzitsuak dira hirietan izan ditzaketen ingurumen, gizarte eta ekonomia onurengatik. Garrantzitsua da, espazio horiek gizarte-talde askok ematen dioten aisiarako erabilera kontuan hartu behar dela onartzea; izan ere, parkeen helburua zerbitzu bat eskaintzea da, erabiltzaile izan daitezkeenen beharren eta gustuen araberakoa izango dena.[4]
Hiri-parkeen ingurumen-funtzioak oinarrizko gai gisa planteatzen dira gaur egun, hiri-kudeaketaren helburu gisa. Hala ere, espazio horien ingurumen azterketa eta erabilera hainbat sektore instituzionalek egiten dute, hiri-jasangarritasunari egiten dioten ekarpena kontuan hartu gabe.[5]
Hiri-parke handienak
Munduko 5 hiri-parke handien zerrenda eta hiriko udal edo metropoli mugen barrenean dauden parkeak.[6]
Hiria | Eskualdea/Estatua | Herrialdea | Herrialdea | Tamaina hektareaka |
---|---|---|---|---|
Guadalajara | Jalisco | Mexiko | Bosque de la Primavera | 30 000 ha |
Lurmutur Hiria | Lurmutur Mendebaldea | Hegoafrika | Table Mountain Parke Nazionala | 24 309,5 ha |
Rio de Janeiro | Rio de Janeiro | Brasil | Pedra Branca Estatu Parkea | 12 492 ha |
Mosku | Erdialdeko Barruti Federala | Errusia | Losiny Ostrov Parke Nazionala | 11 621,4 ha |
Scottsdale | Arizona | Ameriketako Estatu Batuak | McDowell Sonoran Preserve | 11 250,3 ha |
Bestelakoak
- Bide berde (edo parke lineala)
- Zumardi
- Parke
Erreferentziak
- «Los servicios públicos de empleo en Europa y en los Estados Unidos; La inspección de trabajo y Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso laboral en Europa y en los Estados Unidos; La gestión de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos» Fundamentos de dereho comunitario y comparado, europeo y norteamericano, del Trabajo y de la Seguridad Social. 2 ED (Netbiblo): 53–112. ISBN 978-84-9745-562-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Ingelesez) US EPA, OAR. (2014-06-17). «Using Trees and Vegetation to Reduce Heat Islands» US EPA (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- (Gaztelaniaz) «Parques urbanos, mucho más que el 'pulmón' de las ciudades» Iberdrola (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- Flores-Xolocotzi, Ramiro. (2007.). «Consideraciones sociales en el diseño y planificación de parques urbanos» (pdf).. .
- Restrepo, Vélez; Aníbal, Luis. (2009-09). «Del parque urbano al parque sostenible: Bases conceptuales y analíticas para la evaluación de la sustentabilidad de parques urbanos» Revista de geografía Norte Grande (43): 31–49. doi: . ISSN 0718-3402. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Parques_urbanos_m%C3%A1s_grandes_del_mundo_por_%C3%A1rea. .