Hiram Stevens Maxim

Sir Hiram Stevens Maxim (1840ko otsailaren 5a - 1916ko azaroaren 24a) estatubatuar asmatzailea izan zen. Batez ere, 1884an, lehen metrailadore eramangarria eta guztiz automatikoa zen Maxim metrailadorearen asmakuntzagatik dugu ezaguna. Makina hegalariak sortzeko hainbat saiakera ere egin zituen, baina bere diseinuek ez zuten inoiz hegan egiterik lortu[1]. Hala eta guztiz ere, bere prototipoa zen Atxilo hartutako makinak ospe handia hartu zuen britainiar azoketan.

Hiram Stevens Maxim

Bizitza
JaiotzaSangerville, 1840ko otsailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres, 1916ko azaroaren 24a (76 urte)
Hobiratze lekuaWest Norwood Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sarah Haynes (en) Itzuli  (1881 -  1916ko azaroaren 24a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 16417890 Edit the value on Wikidata

Biografia

Tripodean ezarritako Maxim metrailadorea
Maxim makina hegalaria
Dunonald karro batean ezarritako Maxim metrailadorea

Maxim Sangervillen jaio zen, Maine estatuan. 14 urte besterik ez zituen gurdi-egile baten ikasle egin zenean eta, 10 urte geroago, makinekin hasi zen lanean bere osabarekin, Levi Stephens, Fitchburgen Massachusetts. Geroago, instrumentazioa sortzen jardun zuen eta baita delineatzaile bezala ere.

Maximek Ingalaterrara emigratu zuen 1881ean eta naziotasun britainiarra lortu zuen 1899an.

1901ean, Viktoria Erresuma Batukoak asmakuntzetan eginiko lana errekonozitu zuen, haietariko asko, erabilera militarra izango zutena. Maximek arma konpainia bat sortu zuen bere metrailadorea ekoizteko Crayforden, Kent eskualdean. 1896an Vickers korporazioak erosi zuen eta, honen ondoren, bere izena Vickers, Son & Maxim bihurtu zen. Bere diseinuaren bertsio hobetua, Vickers metrailadorea deitua, metrailadore britainiar estandarra izan zen urte askotan zehar. Lehen Mundu Gerrako potentzia guztiek Maxim metrailadorearen aldaerak erabili zituzten intentsiboki.

Bere anaia Hudson Maxim ere asmatzaile militarra izan zen eta lehergailuetan espezializatu zen.

1884ko azaroan, Maxim Gun Company sortu zen eta lord Rothschild bankaria zegoen zuzendaritza mahaian.

1888an, bere bankuak 1,9 milioi libra esterlinako fusioa finantzatu zuen Maxim Company eta Nordenfeldt Guns and Ammunitions Company konpainien artean.

Maximek saguak harrapatzeko tranpa ere asmatu zuen. Bestalde, osasun arazo ugari izan zuen eta bronkitisak jota egon zen luze. Bakearen pipa fabrikatu eta patentatu zuen, mentol inhalagailu bat zena.

Patenteak zirela-eta, arazo bat baino gehiago izan zuen Thomas Edisonekin.

Heriotza eta ondorengoak

Sir Hiram Maximen hilobia

Maxim Londresen hil zen eta West Norwood hilerrian eman zioten lur[2].

Bere seme Hiram Percy Maximek aitaren pausoak jarraitu zituen eta mekanika ingeniaria eta armamentu diseinatzailea izan zen. Hala ere, irrati-amateurgintzan egin zituen esperimentuengatik egongo dute ezagun eta baita American Radio Relay League sortzeagatik ere.

Patenteak

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Cat www.enciclopedia.cat
  2. (Ingelesez) www.rarenewspapers.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiram Stevens Maxim Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.