Hipotekak Kalteturikoen Plataforma
Hipotekak Kalteturikoen Plataforma, Espainia osoan eta gaztelaniaz Plataforma de Afectados por la Hipoteca (PAH), etxebizitza eskubidearen alde Espainian hipoteka ez ordaintzegatik etxetik kanporatzeen aurka protesta egin eta horien inguruan lege-aldaketa eskatzen duena duena. 2009 urtean sortu zen Espainiako higiezinen burbuilaren ondoren eta Atzerakada Handiaren eraginez sorturiko etxebizitza-kanporatzeen ugaltzea dela eta; horiei buruz ordainean ematea sustatzen du besteak beste, espainiar ordenamendu juridikoan aukera hori indarrean jartzeko behar diren ekimenak bultzatuz. 2013ko urteko hasieratik escrache edo politikoen etxebizitzen aurreko protesta-kanpaina eztabaidatsua ere burutu zuen, batzuen ustez kanpainak pertsona zenbaiten jazarpen pertsonala bultzatzen zuelako.
Hipotekak Kalteturikoen Plataforma | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gizarte mugimendua eta erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 2009ko otsaila |
Sorlekua | Bartzelona |
Jasotako sariak | [[]] (2013) [[]] (2012) European Citizens' Prize (2013) |
webgune ofiziala |