Hipoteka

Hipoteka obligazio bat etxebizitza, lursail edo beste ondasun higiezin baten bitartez bermatzen den kontratu bat da. Hipotekaren obligazioa gehienetan mailegu edo bestelako zor baten itzulketa da. Obligazioa betetzen ez bada, hartzekodunak bermeko ondasuna bereganatuz gauzatu dezake bere eskubidea. Ohikoa da pertsona batek etxebizitza bat erosteko, behar den dirua banku bati eskatu eta berme moduan erosten den etxebizitza bera erostea. Hipotekak XXI. mende hasierako Depresio Handiaren jatorrian daude, bankuek gehiegizko maileguak eman zituztenean gehiegiz baloraturik zeuden etxebizitzak erosteko.

Europan Euribor izeneko sistema erabili ohi da hipotekak kalkulatzeko, horren gaineko kopuru bat ezarriz interes tasa gisa. Kasu horretan interes-tasa aldakorra dela esango da. Interes-tasa ez bada aldatzen Euriborrarekin eta beti mantentzen bada finko, interes-tasa finko deitzen zaio.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.