Areto hipostilo

Areto hipostiloa (greziako hypóstȳlos -aurrizkia hypó, "azpian", eta stŷlos, "zutabe") zutabeen bidez sortutako gune arkitektoniko estaliak dira. Orokorrean dinteldun egiturak izaten dira eta sabaia laua izan ohi da.

Areto hipostilo
hall (en) Itzuli

Egiptoko tenplua

Egiptoko tenpluetan, hipostilo aretoa, hipetra areto ondorego gunea zen. Herri xehea ezin zuen Hipostila aretora sartu, bai ordea aristokrazia, baina ez ondorengo guneetan; azken hauetan, faraoia eta apaizak besterik ezin zuten sartu.


Ondoen aztertu den Hipostilo aretoa Karnak-eko Amon tenplua da. Angeluzuzendun oinplano bat da eta argiztapena goi aldeko sareta baten bitartez jasotzen zuen, albokoetakoak beti ilunpetan gelditzen zirelarik. XIX Dinastian sortutako berrikuntza bat da eta sortzearen esanahia du. Aretoa jatorrizko  zingira  (Noun) adierazten du, bertatik landareen zurtoinak azaleratzen dira (zutabeak eta kapitelen bidez adieraziak). Argia (era berean, jainkozko kontzeptua), erdialdeko landareak gehiago haztea ahalbideratzen du, argia jasotzen ez dutenak ordea gutxiago haziko dira.

Karnakeko tenpluaren berregiketa, eta Luxorreko Amonenaren oinplanoa. Karnakeko tenpluaren berregiketa, eta Luxorreko Amonenaren oinplanoa.
Karnakeko tenpluaren berregiketa, eta Luxorreko Amonenaren oinplanoa.
Edfuko tenplua, antzinako Egiptoko arkitektura. Edfuko tenplua, antzinako Egiptoko arkitektura.
Edfuko tenplua, antzinako Egiptoko arkitektura.

Beste erlijio batzuk

Egiptoko etsenpluak antzinateko beste kultura klasikoetan ere jarraitu ziren. Greziarren artean, Eleusis-eko Telesterion eta Atenasko Akropoliko  Eleusinion aretoak, adibidez. Pertsia klasikoan ere egin ziren adibideak, Persepolis hirian.

Arkitektura persiar zaharra: Persepolisko Xerxesen aretoa. Arkitektura persiar zaharra: Persepolisko Xerxesen aretoa.
Arkitektura persiar zaharra: Persepolisko Xerxesen aretoa.

Indiako tenpluen mandapa izeneko aretoak daude, tenplu hinduisten konplexuetan funtzio desberdinak izan ditzaketenak. Ohikoan izan daitezke tenplete aparteko bat, irekia eta laukia edo lauki-zuzena, edo bestela pabilioi edo galeria sorta bat. Bereziki dira erabiliak India Hegoaldeko arkitektura drabidikoan[1].

Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal) Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal)
Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal)

Meskitako otoitz aretoa izan ohi da klasikoki zutabeen espazioa. Alkibla edo Mekara zuzendutako dagoen hormaren aurreko espazio zabalean ez ohi da, beste tenplu batzuetan bezala, desberdintasun hierarkikorik egiten, eta horregatik areto hipostilo bat non zutabeak alde guztietan berdintsu hedatzen diren, berdintasun seinale bat ere badira kulturako. Era berean era honetako areto batek, zabalkundeak behar baditu, erraza du albo batetik horma bota eta zentzu bereko ingurune arkitektoniko zutabedunarekin jarraitu hedapena. Halaxe egin zen, adibidez, Kordobako Meskitan zabalkunde batean baino gehiagotan[2].

Kordobako Meskitako otoitz aretoa. Kordobako Meskitako otoitz aretoa.
Kordobako Meskitako otoitz aretoa.

Katedrala kristauetan, batez ere nabe kopuru anitzak dituztenak, askotan errenkadak, zutabeen errenkadak izaten dituzte baina hauen sapaia gangaduna izaten dira eta ez dintel egituradunak[3]

Seuillako katedrala, meskitatik tenplu katolikora aldatu zen eraikina. Seuillako katedrala, meskitatik tenplu katolikora aldatu zen eraikina.
Seuillako katedrala, meskitatik tenplu katolikora aldatu zen eraikina.

Areto hipostilo modernoak

Arkitektura modernoan zutabeak lehen bezain beharrezko dira, baina badira arkitekto batzuk espazio zabaletan zutabeak bereziki diseinatuz areto hipostiloaren ideia berregin dutenak, hala nola Kulturen Ataria Bilbon, edo Zaha Hadid eta Frank Lloyd Wrighten lanetan[4][5].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) carolinarh. «Hindu temple» The Artistic Adventure of Mankind (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Arte islámico: las mezquitas» Escuelapedia - Recursos educativos (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. Álvaro Recio, "Sacrum Senatum": las estancias capitulares de la Catedral de Sevilla.
  4. (Ingelesez) Tugceterzi, ~. (2019-10-13). «Traces of Hypostyle Hall in Modern Architecture» Tuğçe Terzi (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  5. (Ingelesez) «AD Classics: SC Johnson Wax Research Tower / Frank Lloyd Wright» ArchDaily 2018-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.