Hiposomatotropismo
Hiposomatotropismoa somatotropinaren (hazkunde hormona) eskasia da, eta nanismoa dakar.
Hiposomatotropismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Hiposomatotropismoa |
Espezialitatea | endokrinologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | E23.0 |
GNS-9 | 253.3 |
OMIM | 262400 |
DiseasesDB | 5447 |
MedlinePlus | 001176 |
eMedicine | 001176 |
MeSH | D004393 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Etiologia
Gaixotasunaren arrazoiak hiru izan daitezke:
- Hipotalamoko lesioak: hazkunde hormonaren hormona askatzailearen jarioan alterazioak.
- Hipofisiaren alterazioak: zelula somatotropoen gabezi kongenitoa edo GH molekularen akatsak.
- Arazo periferikoak: hormonarentzat hartzaile gutxi.
Adierazpen klinikoak
- Haurretan hazte abiadura gutxitua dago; eta, ondorioz, tamaina txikia hartzen dute.
- Hezurren umotze atzeratua.
- Pubertaroa atzeratu egiten da (18-20 urte) nahiz eta heldutasun sexual osoa lortzen den.
- Ehun proteikoa gutxi garatua: garapen muskular eskasa, larruazal mehea eta laringearen garapen eskas (ahotsa akutua).
- Hipogluzemiarako joera
- Gorputz enbor gizentasunerako joera.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.