Hipolito Erromakoa
Hipolito Erromakoa (Erroma, K.o. 170. urte inguruan - Sardinia, Antzinako Erroma, 235) kristau teologo eta idazlea izan zen.
Hipolito Erromakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, 170 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Sardinia, 235 (64/65 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Ireneo Lyongoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, idazlea eta apezpiku katolikoa | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 13 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Erroman apaiz zela, arazoak izan zituen Zeferino eta Kalisto aita santuekin. Geroago, bera bezala Sardinian erbesteraturik zegoen Pontziano aita santuarekin adiskidetu zen. Obra exegetikoak idatzi zituen, eta bere garaiko elizako doktorerik gorentzat jotzen da. Ez da gauza segurua, aldiz, Philosophoumena obra, heresia gnostikoez berri baliotsuak ematen dituena, berak idatzi ote zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipolito Erromakoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.