Hipokrates Sirakusakoa

Hipokrates (Kartago, ...-Anapo ibaian K.a. 212) kartagotar militarra zen, Sirakusako tiranoa 214-212 bitartean, Epizide anaiarekin.

Hipokrates Sirakusakoa
strategos

Bizitza
JaiotzaKartago, K.a. III. mendea
HeriotzaAnapo, K.a. 212 ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Antzinako Sirakusako mapa (Syrakousai).

Biografia

Hipokratesen ama kartagotarra zen eta aita Agatoklesen agintaldian erbesteratutako sirakusarra. Bazuen beste anaia gazteago bat, Epizide izenekoa. Gaztetan, anaiarekin batera, Hanibalen armadan borroka egin zuen Hispanian eta Italian, non bere adorea frogatu zuen. Cannaeko guduaren ostean, Hieronimo Sirakusakoak Hanibali enbaxadoreak bidali zizkion. Kartagotarrak, berriz, bi anaiak aukeratu zituen sirakusarrekin hitz egiteko K.a. 215ean[1]. Bion artean errege gaztea konbentzitu zuten Erromarekin aliantza apur zezala[2]. Hieronimoren erailketak, K.a. 214an,[3] eta ondorengoko matxinadek, planak bertan behera utzi zituzten eta enbaxadoreak izutu ziren. Hauek baimena eskatu zuten Kartagora itzultzeko. Geroago, ulertu zuten onura atera lezaketela egoera horretatik. Adranodororen hiltzailea botereaz jabetu zenean[4], Erromaren aldeko alderdiak Sirakusan berriro agintzean, bi anaiek Lentinin babesa bilatu zuten[5]. Han egonda, Marko Klaudio Martzelok eraso zituen[6]. Bitartean, sirakusarrek berriro etsaitu ziren erromatarrekin hauek hirian egindako sarraskiarengatik. Horren ostean, sirakusarrek Hipokrates eta Epizide tiranotzat aldarrikatu zituzten[7][8]. Martzelok Sirakusa setiatu zuen[9] baina bi anaiek elkarrekin gogor defendatu zuten hiria, baina geroago, bakarrik Epizidek, Hipokrates Agrigentora joan zelako Himilkon laguntzera, zeina Heraklea Minoan lehorreratu zen kartagotar armadarekin[10]. Armada hori 25.000 soldadu, 3.000 zaldun eta 12 elefantez osatuta zegoen, Pachino muinoan izan zutena baino handiagoa.

Himilkon Herakleara heldu ondoren, Agrigento errenditu zuen eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen. Honek 10.000 oinezkoz eta 500 zaldunezko armada batekin, erabaki zuen Akrillairen ondoan kanpalekua jartzea[11]. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea[12]. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu ahal zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatuak izan ziren, gehienbat infanteria. Zalditeriari dagokionez, zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuen Hipokratesen kanpalekura[13]. Gudu honi esker, Martzelok Epipolas kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikulo askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli zen. Erromaterrek Ennan egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina han egonda, konturatu ziren ezin zutela ezer egin. Horren ostean, Hipokratesek Murgantian bilatu zuen babesa eta Himilkonek, berriz, Agrigenton. Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelok ia Sirakusa guztia kontrolatu zuen (K.a. 212) Akradina eta Ortigia izan ezik[14]. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, alperrik saiatu ziren hiria salbatzen eta Anapo ibaiaren eskualde zingiratsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zuten[15]. Osasun baldintza txarrak zirela medio, izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K.a. 210 arte egon baitzen.

Erreferentziak

  1. Polibio, Historiak VIII. 2, 3.
  2. Polibio, VII, 4, 4-9.
  3. Polibio, VII, 7, 3.
  4. Livio, XXIV, 27.1-3.
  5. Livio, XXIV, 29.6-11.
  6. Livio, XXIV, 30.1-2.
  7. Polibio, VIII, 3, 1
  8. Livio, XXIV, 31-32.
  9. Livio , XXIV, 33.
  10. Livio, XXIV, 35.
  11. Livio XXIV. 35,6,8.
  12. Livio XXIV. 35.9.
  13. Livio XXIV. 36,1
  14. Livio XXV. 25.
  15. Livio XXIV, 36, 2.

Bibliografia

Antzinako informazio iturriak

  • (GRC) Appiano di Alessandria, Historia Romana (Ῥωμαϊκά), VII e VIII. Versione in inglese qui.
  • (LA) Eutropio, Breviarium ab Urbe condita, III.
  • (LA) Orosio, Historiarum adversos paganos libri VII.
  • (GRC) Plutarco, Vite Parallele: Marcello.
  • (GRC) Polibio, Storie (Ἰστορίαι), VIII. Versioni in inglese disponibili qui e qui.
  • (GRC) Strabone, Geografia, V. Versione in inglese disponibile qui.
  • (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri.
  • (LA) Tito Livio, Periochae, vol. 24.

Informazio iturri garaikideak

  • BRIZZI, Giovanni: Storia di Roma. 1. Dalle origini ad Azio, Bologna, Patron, 1997, ISBN 978-88-555-2419-3.
  • PIGANIOL, André: Le conquiste dei romani, Milano, Il Saggiatore, 1989.
  • SCULLARD, Howard H.: Storia del mondo romano. Dalla fondazione di Roma alla distruzione di Cartagine, vol.I, Milano, BUR, 1992, ISBN 9788817119030.

Ikus, gainera

AurrekoaSirakusako tiranoaOndorengoa
Adranodoro
K.a. 213-212 Epizide anaiarekin
Pulcro eta Flaco erromatar kontsulak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.