Hipokaltzemia
Hipokaltzemia[1] nahasmendu hidroelektrolitikoa da. Horrelakoetan, guztizko kaltzio-maila serikoa 2.1 mmol/ml edo 8.5 mg/dL-tik beherakoa da gizakietan, eta ondorio fisiopatologikoak ditu. Kaltzio ionizatuaren zatikia gutxitzearen ondorioz ere gerta daiteke: kaltzio maila baxuek mintza neuronalaren iragazkortasuna handitzen dute sodio ioiekiko, eta horrek despolarizazio progresiboa eragiten du, eta horrek ekintza potentzialak izateko aukera handitzen du, giharren uzkurdura edo tetania maila handitzen dela hautemanez.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipokaltzemia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | calcium metabolism disease (en) |
Espezialitatea | endokrinologia |
Sortzen du | Tetania |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | E83.5 |
GNS-9 | 275.41 |
DiseasesDB | 6412 |
MeSH | D006996 |
Eragin kardiakoen artean daude ekintza-potentzialaren fasea luzatzea eta, beraz, QT tartea elektrokardiograman. Gainera, hipokaltzemiak bentrikulu-sistolearen iraupena laburtzen du.
Motak
Hipokaltzemiak bi motatakoak dira:
- Kaltzio ionizatua murriztearen ondoriozko hipokaltzemia
- PHTaren (paratohormona) ekintzaren urritasunagatik sortutakoa, jariatze eskasagatik edo xede-organoaren erantzunean alterazioagatik
Erreferentziak
- {Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.