Hipoglizemia
Hipoglizemia (edo, gaztelaniaren eraginez, hipogluzemia) odolean normala baino glukosa kopuru txikiagoa izatea da. Odoleko plasma glukosa <70 mg/ml daukagunean gertatzen da. Intsulinaren beharra duten pertsonentzat, hipoglizemiak faktore mugatzailerik garrantsitzuena da. Hipoglizemia arinak eragozpenak sortu ahal ditu, baina hipoglizemiak larriak kalte larriak sortarazi ahal dio diabetesa duen pertsonari.[1]
Hipoglizemia | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | glucose metabolism disease (en) , Pankreako gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Sintoma(k) | dardara |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E16.0-E16.2 |
GNS-9-MK | 250.8, 251.0, 251.1, 251.2, 270.3, 775.6, 962.3 |
GNS-10 | E16.0-E16.2 |
GNS-9 | 250.8, 251.0, 251.1, 251.2, 270.3, 775.6, 962.3 |
DiseasesDB | 6431 |
MedlinePlus | 000386 |
eMedicine | emerg/272 med/1123 med/1939 ped/1117 |
MeSH | D007003D007003 |
Disease Ontology ID | DOID:9993 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kausak
- Gehiegizko intsulina jartzeagatik, edo ADO gehiegi hartzeagatik.
- Gutxi jateagatik.
- Gehiegizko ariketa fisikoa egiteagatik.
Eguneko edozein unetan gerta daiteke, baino gehienbat otorduen aurretik gertatzen da.
Adierazpen klinikoak
Sintomak 2 multzotan banatzen dira: sintoma adrenergikoak (adrenalina eta noradrenalinaren ekintzaren ondorioz sortuak) eta nerbio sistema zentraleko sintomak.
- Hipoglizemiaren ondorioz glukagoi eta adrenalina hormonen askapena areagotzen da, odoleko glukosa maila igotzea eragingo duelarik. Adrenalinaren igoeraren ondorioz sintoma bereziak agertzen dira (sintoma adrenergikoak), hipoglizemia “alarma funtzioa” betetzen dutelarik: Dardara, gosea, palpitazioak eta izerditzea.DM-ren iraupenarekin batera adrenalinaren jariapena ere jaisten da, ondorioz sintoma adrenergikoak gero eta gutxiago agertzen doaz, honela alarma zeinua desagertzen delarik[2]. Hipoglizemia arinan sintoma adrenergikoak eta nerbio sistema zentraleko sintomak (kontzentratzeko zailtasunak, zefalea, zorabioa, konfusioa, irritabilitatea, ikusmen bikoitza eta somnolentzia) agertu ahal dira.
- Hipoglizemia larrian: desorientazioa, konbultsioak, esnatzeko zailtasunak, kontzientzia galera, koma.
Maneiua
Hipoglizemia arinan eta moderatuan 15 g karbohidrato sinple eman (2-3 azukre koilara, 6-7 karamelu, 150-200ml zuku, glukosa komertziala). 15 minutura glizemia berriro baloratu eta ez pasatzekotan, berriro tratamendua hartu. Froga errepikatu >70-75mg/100ml izan arte eta ostean sintomak desagertzen direnean bokadilo bat hartu.
Hipoglizemia larrian (diabetesa duen pertsonak beste norbaiten laguntza behar duenean eta ezin da tratatua izan ahozko karbohidratoekin nahasmendua edo koma direla eta), glukagoi injekzioa jarri subkutaneo edo intramuskular bidetik (glukogenolisia sortuz) edo dextrosa %50 (20-50ml) zain-bidetik.
Prebentzioa
- Azukrea beti eramatea gomendatzen da .
- Kaloria eta gantz asko duten elikagaiak ez dira gomendatzen, glukosaren xurgapena oztopatzen dutelako.
- Nutrizio egokia, intsulina administrazio egokia eta ariketa fisikoa.
- Bokatak otorduen artean eta lotara joan baino lehen hartzea, intsulinaren akzio maximoa konpentsatzeko.
- Familia heztea oso garrantzitsua.
- Gaixoa identifikazio markaren bat eraman (eskuturrekoa/etiketa).
Erreferentziak
- American Diabetic Association. Position Statement: Standards of Medical Care in Diabetes - 2011. Diabetes Care, Vol 34, Supplement 1, 2011. p: 525-538.
- Smeltzer SC, Bare BG Capítulo 41 Valoración y tratamiento de pacientes con diabetes mellitus. En: Brunner y Suddarth. Enfermería Medicoquirúrgica. 12ª Ed. Madrid: McGraw-Hill Interamericana. 2013 Vol II: 1222-1238