Hipertiroidismo

Hipertiroidismoa tiroide guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean hipertrofiarekin batera izaten da.[1] Hainbat eritasunek sortzen dute eta takikardiak, pisu-galtzea, urduritasuna eta dardarak dira sintoma nagusiak.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipertiroidismo
Hiperplasia tiroideo hedatsua, hipertiroidismoa duen paziente batengan.
Deskribapena
Motagaixotasun tiroidea
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakiopanoic acid (en) Itzuli, methimazole (en) Itzuli eta propylthiouracil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE05.9
GNS-9-MK242.90
OMIM603373 eta 609152
DiseasesDB6348
MedlinePlus000356
eMedicine000356
MeSHD006980
Disease Ontology IDDOID:7998

Fisiopatologia

Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta triiodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.

Bi hormona horiek prozesu katabolikoak sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak -hipertiroidismoan gertatzen dena- oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.

Sintomak

Hauek dira hipertiroidimoaren sintoma nagusiak:[2]

  • Apetituaren gehikuntza eta pisu-galera.
  • Beroaldiak eta beroarekiko intolerantzia (prozesu katabolikoen azkartzearen ondorioz).
  • Eskuetan izerdia.
  • Dardarak.
  • Argiarekiko sentikortasuna.
  • Nerbio-sistemaren tentsioa, antsietatea, suminkortasuna, hiperaktibitatea, insomnioa.
  • Bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta adrenalinaren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomak agertzen dira, orokorrean.
  • Tiroide guruinaren garapen handia, lepoaren hantura eragiten duena.

Etiologia

Diagnostikoa

Diagnostikoa baieztatzeko odol-analisia egiten da, hormona tiroideoen kontzentrazioa aztertzeko, eta ekografia, tiroidearen tamaina, itxura eta funtzionalitatea ikusteko.[2]

Tratamendua

Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa (metimazola, propiltiouraziloa...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidezkoa (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke. Operazio kirurgikoan egindako ebakia ez da oso handia izaten, eta normalean gaixoa bere eguneroko bizimoduari berrekiteko moduan egongo da hamar egunen buruan.[2]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Agirre, Jabier. Tiroide guruinaren trastornoak. Argia astekaria, 2012ko urriak 14, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.