Hipertestu

Hipertestua era ez sekuentzialean irakur daitekeen dokumentu digitala da batzuetan. Hipertestu batek hurrengo elementuak biltzen ditu bere baitan: sailak, hiperloturak eta ainguratzeak. Sailak edo adabegiak hipertestu edo hiperdokumentuaren osagarriak dira. Estekek, adabegien arteko estekak izateaz gain, dokumentuaren irakurketa sekuentziala edo ez sekuentziala bideratzen dute. Ainguratzeak esteken eragite puntuak dira. Hipertestuko dokumentuak eta erabilerak lokalak edo gainontzeko lekuetatik etor daitezke Interneti esker. Garrantzitsuena World Wide Web da.

Egun, hipertestuaren adierazpenik egokienak web orrialde nabigagarriak ditugu.

Historia

Hipertestu kontzeptuaren aitzintasuna 1945ean Vannevar Bushek diseinatutako makina bati dagokio. Estatu Batuetako Roosevelt presidentearen aholkiulari zientifikoa izandako inbestigatzaile horrek datuen antolakuntza eta berreskuratzerako era berri eta ausarta asmatu zuen. Bushek asmaturiko sistema horri Memex izena eman zion; inoiz erabat fisikoki inplementatu ez bazen ere, beste inbestigatzaile batzuen pentsaeran eragina izan zuen, haiek handi hogei urtera ideiari berriro ekin eta zabaldu baitzuten.

Bushen pentsamenduak aurrena Douglas Engelbart zientzialariarengan eragina izan zuen. Hirurogeiko hamarkadan, inbestigatzaile hori Stanfordeko Inbestigazio Institutuan (AEB) giza operatze intelektuala garatzeko ordenagailuetan oinarritutako sistemak aztertzen aritu zen. Garai horretan, NLS (On-Line System) izendatu zuen software sistema garatu zuen, egun Augment izenaz ezagun dena. Sistema horrek erraztasun hipertestualak eskaintzen zituen eta ohar, memorandum eta era guztietako dokumentuen gordelekua zen, baita distantziako komunikazioaren erabilpenak errazteko eta ikerlarientzako proiektuen diseinurako eta planifikaziorako eremu gisa erabilia izateko ere. Augment sistema enpresa askok erabili zuten, besteak beste, McDonnell Douglasen ikerketa aeronautikoen konpainiak. Egelbart informatikako munduko pantaila partekatuak, leiho ugariak eta posta sistema integratuak erabiltzen lehena izan zen; halaber, sagua ere asmatu zuen, bere sistemaren erabilerarako.

Hipertestuaren hastapenek oso sendoak ziruditen arren, sasoi batez, ikerketak beste norabide batean zihoazela zirudien eta teknologia hori soilik sistema handi eta oso espezializatuetan erabiltzen zen. Hala ere, laurogeiko hamarkadako aukera grafikodun lanpostuen gorakadari esker, hipertestua giro irekiagotan birsortu zen.

NoteCards eta KMS sistemak ere garai hartakoak dira. 1987an lehenbiziko hipertestu sistema komertziala agertu zen, hasieran Apple plataformetarako eta, ondoren, PC ordenagailuetarako: OWLen Guide programa izan zen hura. Gerora, sistema horien garai ona etorri zen, Applek hypercard aplikazioa Macintosh familiako edozein ordenagailuren eskuratzearekin batera oparitzat ematea erabaki zuenean, baina hypercard tresna hipermediala zen jada, hau da, egituratze hipertestualean oinarriturikoa eta teknologia multimediak zerabilena. Une hartatik aurrera, hipertestu sistemen bilakaera maila-goreneko eta kontzeptu orokorrago baten bilakaerari zeharo uztarturik dago: hipermedia.

Ezaugarriak

  • Ez du izaten linealitaterik; hala ere, batzuetan badu.
  • Adabegi berberera hainbat lekutatik iristea uzten du.
  • Zati bat informazio askoren artea azkar bilatzea eskaintzen du, ondo antolatuta badago.
  • Txarto antolatuta badago, lekukotasunaren eta orientazioaren galera sor dezake.
  • Egitura ezlinealean nabigatzeko zenbait laguntza-zerbitzu ditu: goi-mailako mapak, atzera egiteko aukera, bilatzaile erremintak, indizeak, anotazioak egiteko aukerak, etab.

Hipertestuaren egitura

Hipertestuak hiru estruktura mota ditu:

1. Oinarrizko egitura
Testu nagusia oinarrizko estruktura mantentzen duten zatietan banatuta dago, baina bakoitzari modu paraleloan irakur daitezkeen nota eta iruzkinak lotzen zaizkie. Jarrian dagoen irudian, testua zazpi orrialdez osatuta dago: testua bera eta estekaz erantsitako sei orrialde.
2. Egitura ertaina
Baina, zenbait kasutan, jatorrizko testua zatitan banatuta dago eta egileak irakurketaren ordena aldatzera gonbidatzen du. Hipertesturako aldaketak irakurketa multisekuentziala eskatzen, du testua interpreta dadin. Jarrian dagoen irudian, testua zazpi orrialdez osatuta dago, baina estekak (Links) gehitu dira testu nagusia eta erantsitako orrialdeen artean.
3. Egitura konplexua
Aurreratuagoa da. Lotura elektronikoaz baliatzen da testuko erreferentzien eta zeharkako aipamenen mapa bat egiteko, bai barnealdekoa bai kanpokoak. Jarrian dagoen irudian, testua guztiz lotuta dago, bai barne-estekaz bai kanpo-estekaz.

Hipertestuaren estrukturaren kontzeptuaren azpian hiru azpi-kontzeptu ezberdin daude hipertestuaren aspektu ezberdinei erreferentzia egiten dutela:

  1. Arkitektura estrukturala (maila-logikoa) → Hipertestua osatzen dituzten direktorioak, artxiboak eta dokumentuak estrukturatzeko era, beraien arteko erlazioak ezarriz.
  2. Arkitektura nabigatzailea (erabiltzaile-maila) → Informazio eta nabigaziorako forma eta sartze-erremintak artxibo eta dokumentuetan dauden informazio-adabegien bitartez, orokorrean estruktura kontzeptual eta tematikoari lotuta.
  3. Arkitektura funtzionala (maila-fisikoa) → Hipertestuaren arkitektura estrukturala eta nabigatzailearen finkapena ahalbidetzen dituzten funtsezko osagaia, mekanismo eta erremintak. Informazioaren memoriaren aspektuak, adabegien morfologia eta bere erlazioak, hipermediako erreminta eta sistemak, erabilitako aplikazioak eta abiarazte dinamikoa, hiperdokumentuetarako markaturiko lengoaiak, etab irudikatzen du.

Batez ere, lehenengo biak dira garrantzitsuak, zeren eta hipertestuaren estruktura prestatzen baitituzte, eta bien artekoen erlazioaren arabera kokatzen dira. Hipertestuko arkitektura estrukturalaren diseinua arkitektura nabigatzaileagatik mugatuta egongo da, baita alderantziz ere.

Orokorrean, hipertestu bateko amaierako estruktura faktore multzo bategatik mugatuta egongo dela kontutan eduki behar da:

  • Ezagutzaren egitura
  • Informazioaren egitura
  • Erabiltzailearen informazio mota eta interfazea
  • Informazioaren barne-erlazioa
  • Nabigazioa

Hipertestuaren egitura oinarrizko hiru elementuoz osatuta dago:

  1. Adabegiak (nodos / nœuds) → Informazioa daukaten oinarrizko unitateak dira.
  2. Estekak (enlaces / liens) → Adabegiek interkonektatzen dituzte informazio segmentuak estekatuz.
  3. Ainguratzeak (anclajes / ancrages) → Hasiera eta esteka bakoitzaren helmuga adierazteko balio dute.

Hipertestua osatzen dute oinarrizko elementu horiek estruktura konplexu eta heterogeneoak sortzen dituzte, nabigazio edo adabegien bitartez informaziora atzitzen dutenak.

Hipertestuaren arazoak

Nahiz eta hipertestuaren kontzeptu teorikoa onargarria izan, haren aplikazioa praktikan ez da beti oso zuzena. Teknologia hori darabilten sistemetan bi akats nagusiok daude:

1. Hipertestua oso murriztua da, hau da, sortzaileak egitura oso zorrotza eman dio, esteken kopuru oso txikiaz: hortaz, erabiltzailea ez dezake sarean zehar intuitiboki nabiga. Horrek agian erabiltzaileari kontsulta guztiz gidatuaren dela `pentsaraz liezaiok: sarea, adabegiak eta estekak sakontasunez aztertzen konpontzen da.

2. Hipertestua oso konplexua da, hau da, hipertestuaren sortzailea adabegien artean milaka esteka egin dituenez, sarea labirinto bihurtu da. Askotan estekak behin baino gehiagotan egiten dira eta, horrela, erabiltzailea nahasi egiten da. Kasu horietan, maiz, erabiltzaileak bertan behera uzten du, bilaketa zaildu egin baita. Oso esteka errazak deuseztatuz konpontzen da. Gainera, nabigazio mapa ona inplementatu behar da, erabiltzaileari informatzeko eta bilaketa errazteko.

Testua, hipertestua eta hipermedioarean arteko ezberdintasunak

Hipertestu eta hipermedio hitzak informatikako aplikazio berrietatik literatura hitzaren barnean sartu dira. Literatura XIX. mendetik aurrera hipertestua eta hipermedioarekin lotu egin zen.

  • Testua → Idatzi bat osatzen duten hitzen multzoa da; irudi, ohar eta iruzkinetatik kanpo, liburu nahiz dokumentu baten muina osatzen duen atala edo hitz multzoa da. Testua itxia, autonomoa, lineala eta idatzia da.
  • Hipertestua → Testu aberatsa da, eta askeak diren eta nolabaiteko lotura duten testuak osatzen dute. Hipertestua irekia, ezautonomoa (lotua, hau da, testuek elkarri laguntzen die), ez-lineala (nolabaiteko askatasuna daukagulako oharrak irakurri ahal izateko) eta idatzia da.

Hipertestua informatikaren sorreraren aurretik aurki dezakegu, liburuei eginiko kritiketan. Alde batetik, lan literarioa aurki dezakegu, eta bestetik, lan literarioa horri eginiko kritika. Bien arteko erlazioa estua da, aipuak zein erreferentziak agertzen direlako.

Askotan hipertestua beste hitz batzuekin nahasi egin da:

  • Intertestualitatea” → Zentzu zabalean: Testu batean dauden erlazioei egiten dio erreferentzia.
Zentzu mugatuan: Testu batek beste batean daukan presentzia efektiboari egiten dio erreferentzia, bai aipamen, plagio edota aipamen moduan.
  • Hiperdokumentua” → Batzuk hiperdokumentua lotzen dute hipertestuak egiten duen lanaren ondoriotzat, sistema ireki edo sare on-line eratutako esteka sistema bezala; eta beste batzuk, berriz, hiperdokumentua erabiltzen dute dokumentu ezberdinak lotzeko aukerari, beti eraldatu gabe.

Hiperdokumentuarekin orrialdearekin lotuta gaude, nahiz eta ordenagailu batean lan egin. Hipertestuarekin, berriz, orrialdetik atera eta beste batera pasatzen gara: hor, testua oraindik mantentzen da.

  • Hipermedioa → Hipertestuak ez bezala, irudiak eta soinuak ditu. Hipermedioak testuak, irudiak eta soinuak batzen ditu: idatzia, irudiak (ikonoak) eta soinuak (akustikoak) ditu [irudiak + soinuak = multimedia]

Inplementazioa

Aurreko HyperCard eta Web-mundialaz aparte, hipertestuari buruzko beste aplikazio batzuk daude, hainbat sistemarekin:

  • Microsoft Word paperetik ordenagailurako orientazioan garatu da.
  • Informaziorako Aurkezpen Erraztasunak IBM sistema eragileetarako erabilitako laguntza erakusteko erabili da.
  • Texinfo GNUren laguntza sistema.
  • Windows laguntza.
  • Xanadu proiektua.
  • XML XLink-en luzapenarekin.
  • Wikiren praktikan jarritako jarraibideak, MediaWiki sistema bezala Wikipedia eragiten duena.

Topaketa akademikoak

Hipertesturako ikerketa berrirako dauden goi-mailako topaketa akademikoetatik bat urtero ospatzen den ACM's (Hipertestu eta Hipermedioari buruzko konferentzia) da. Hala ere, ez du hipertestuaz bakarrik jarduten: World Wide Web-ko konferentziak, IW3C2 egina, intereseko beste asko gaiak lantzen ditu. Hor hitzaldi guztien zerrendarako linka dago: Konferentziak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Blogak

Gazteleraz

  • Hipertestuaren historia
  • Pertsonen lanak

Ingelesez

  • Pertsonen lanak

Italieraz

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.