Hinki-hanka

Hinki-hanka Manex Erdozaintzi-Etxart euskal idazlearen lehen olerki-liburua da (Elkar, 1978). Hauxe izan da haren obrarik adierazgarriena eta ezagunena. Adierazgarriena, bertan biltzen baitira poetaren obra osoa gidatuko zuten gaiak (sorterria, ama, Euskal Herria, Euskara, langileria...) eta ezaugarri estilistikoak eta literarioak. Liburu honetan 1958-1976 bitartean idatzitako 32 olerki bildu zituen; horietatik erdia baino gehiago, bai aurretik, bai ondorengo urteetan ere, garaiko aldizkari nagusietan argitaratu ziren: Olerti, Gazte, Ager, Egan, Herria, Zabal, Herriz-Herri, Euzko Gogoa eta Elgar.

Kanpo lotura

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.