Hinduismo
Hinduismoa erlijio ohitura bat da, munduko zaharrenetarikoa da, India azpi-kontinentean sortu zena. Sinesleen artean, Sanātana Dharma (sanskritoz: सनातन धर्म) izena hartzen du, hau da, "Betiereko bidea" edo "Betiereko legea".
Honen sailekoa: |
Hinduismoa |
---|
|
Fededunen kopuruaren arabera hirugarrena da, 1.000 milioi jarraitzaile baititu, kristautasuna (2.000 miloi inguru) eta islamaren atzetik (1.000 miloi baino gehiago). Fededun gehienak Indian bizi dira (900 miloi inguru), baina beste herrialdeetan ere badira hinduistak, hala nola, Bangladesh, Sri Lanka, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Singapur, Maurizio, Fiji, Surinam, Guyana, Trinidad eta Tobago, Erresuma Batua eta Kanadan.
Beste erlijio nagusiekin alderatuz, hinduismoak ez du sortzaile bakar ezagunik, ezta hierarkia klerikalik ere. Mendeetan zehar idatzi zuten erlijiozko liburu ugaritik hartzen dituzte hinduistek beraien espiritualezko gida eta erlijiozko ohiturak, garrantzitsuenak antzinako Vedak izanik.
Sortzaile ezagunik ez izatez gain, hinduismorik ez eliza-erakunde zentralizaturik, ez erlijio-hierarkia bakar eta antolaturik, ez dogmarik, ez liburu sakraturik (Biblia eta Korana Kristautasunerako eta Islamerako duten antzera), ez teologia ofizialik, ez kultu adosturik, baizik eta bizitzeko estiloa, filosofia edo praktika. Definizio soziologiko batetik, hinduismoa eta hinduak dira indiar talde sozial baten barruan jaiotzen direnak, kasta bat, purutasunari eta ezkontzari buruzko arauen arabera jokatzen dutenak, eta derrigorrezko errituak jainkozinotasun hinduetako askori begira egiten dituztenak. Hinduismoa ez da erlijio proselitista, teknikoki inor ezin da hinduismora bihurtu, hinduista izateak esan nahi baitu onartutako kasta batean jaioa.
Definizioak
Hinduismoak espiritualtasunari eta tradizioei buruzko ideia aniztasuna biltzen du, baina ez du eliz-ordenarik, ez du zalantzazko agintari erlijiosorik, ez gobernu-organorik, ez profeta(k) ez liburu santu loteslerik; Hinduek politeista, panteista, panenteista, pandeista, henoteista, monoteista, monista, agnostiko, ateo edo humanista izatea aukera dezakete[1][2]. Mahatma Gandhiren arabera, «litekeena da gizon batek Jainkoarengan ez sinestea, eta oraindik bere burua hindutzat jo dezake»[3]. Donigerren arabera, «fedearen eta bizimoduaren gai nagusi guztiei buruzko ideiak -begetarianoa, indarkeriarik gabekoa, birsortzearen sinesmena, baita kasta ere- eztabaidagai dira, ez dogma»[4].
Hinduismo terminoak biltzen dituen tradizio eta ideia sorta zabala dela eta, zaila da definizio integral batera iristea[5]. Erlijioak «ezina egiten du gure nahia definitzea eta sailkatzea»[6]. Hinduismoa erlijio, tradizio erlijioso, sinesmen erlijioso multzo bat eta bizimodu gisa definitu izan da[7][Oh 1]. Mendebaldeko ikuspegi lexikotik, hinduismoa beste sinismen bezala definitzen da: erlijioa. Indian, berriz, dharma terminoa hobesten da, mendebaldeko erlijio terminoa baino zabalagoa dena[8].
Indiaren eta bere kultura eta erlijioen azterketa eta hinduismoaren definizioa kolonialismoaren interesek eta mendebaldeko erlijio nozioek moldatu dute[9][10] 1990eko hamarkadaz geroztik, eragin horiek eta haren ondorioak eztabaidagai izan dira hinduismoaren jakintsuen artean[9][Oh 2], eta Mendebaldeko ikuspegiaren kritikek ere hartu dituzte Indiari buruz[11][Oh 3]
Tipologia
Hinduismoa, izan ere, normalean ezagutzen den bezala korronte handi batzuetan bana daiteke. Sei darsana (filosofia) zatiketa historikotik, bi eskola, Vedanta eta Yoga, dira gaur egun nabarmenenak[12]. Jainko edo jainko nagusien arabera sailkatuta, hinduismoaren lau korronte moderno nagusi hauek dira: Shaivismoa (Shiva), Vaishnavismoa (Vishnu), Shaktismoa (Devi) eta Smartismoa (berdin gisa tratatutako bost jainko)[13][14][15][16] Hinduismoak jainkozko izaki ugari ere onartzen ditu, hindu askok jainkotasunak errealitate absolutu edo azken errealitate inpertsonal bakar baten edo Jainkoaren aspektu edo agerpentzat hartzen dituztelarik; beste hindu batzuek, berriz, jainko zehatz batek gorena adierazten duela eta hainbat jainko gorenaren agerpen baxuagoak direla diote[11] Beste ezaugarri aipagarri batzuk ātman (Ni) existentziaren sinesmena, norberaren ātmanaren berraragitzea eta karma eta dharmaren sinesmena dira (betebeharrak, eskubideak, legeak, jokabidea, bertuteak eta bizimodu zuzena), nahiz eta aldakuntzak egon, batzuek uste horiei jarraitzen ez dietelarik.
Jatorria
Hinduismoa, ez du jainkoaren inspirazioak bultzatutako pertsonaia historiko konkretu batek sortu. Herri gurtzeak eta sinesmenak izan zituen sorburu eta horietako askok testu hinduetan dute jatorria, hau da, Vedetan. Kultura desberdin hauek elkartu eta eboluzioaren ondorioz Hinduismoa sortu zen.
K. a. 3000 eta 1500 bitartean, Ganges ibaiaren ertzean bizi ziren herriek emankortasunaren zenbait sinbolo gurtzen zituzten: jainkosa ama, zezena eta zuhaitz sakratuak. Ondoren, iparraldetik heldu ziren herriek sinesmen horiek zabaldu, kontrolatu eta azaldu ezin zitezkeen indar naturalak ere barneratu zituzten. Orduz geroztik, sua, euria, ilargia eta eguzkia jainkotu zituzten besteak beste.
Erlijio honen jarraitzaileek inguruan duten guztia gurtzen dute: ibaiak, zuhaitzak, mendiak, animaliak... beraz, jainkoen irudi asko sortzen dituzte. Hauek arima unibertsalaren aurpegiak dira.
Erlijio desberdinez osatuta dagoenez, garatzen joan dela esan genezake. Gaur egun, ezagutzen dugun hinduismoa, sinesmen brahmatiko, dravidiko eta budistez osatu zen, K. a. III. mendean.
Hinduismoak, sinesmen asko ditu, baina ikus daiteken unibertsoaren atzean, non sortze zikloak eta suntsitze zikloak dauden, beste existentzia bat dagoela (betikoa eta aldaezina) sinesten dute batez ere.
Vedak
Erlijioaren ideiak eta oinarriak "Veda" liburuetan biltzen dira. Hauek Katolikoen Biblia deritzogunaren funtzio bera betetzen dutelarik.
Vedak, Hinduismoaren sortzaileak, lau liburu dira:
- Rig Veda zaharrena da, hizkuntza zaharrean dago idatzita eta K. a. 700. Urtean idatzi zen.
- Yahur Veda sakrifizioen liburua da
- Samo Veda himnoak daude bertan
- Aharva Veda erritualen liburua da
Liburu hauek K. a. 1400 ingurukoak dira. Berauetan, jainkoek beraien hautatuei kontaturiko sekretuak gordetzen dira. Hauek, himnoz eta kantuz osatzen dira.
Liburu hauetaz gain, geroago beste bi idazlan erantsi ziren: Mahabarata eta Ramayana.
- Mahabarata: hinduismoaren oinarrizko testu bat da. 200.000 bertsoz osatuta dago eta azken olerkian, Krishna jainkoak bidezko jokaera zein den irakasten du.
- Ramayana: 40.000 bertsoz osatuta dago, eta Rama da testuko heroia.
Jainkoak
Hinduismoaren ezaugarrietako bat bere jainkoen ugaritasuna da. 33.000 jainko dituela esaten da, guztiak jainkosa eta jainko batez osatuta daude, hau da, binaka azaltzen dira, zeren eta hinduismoaren arabera, jainkotasuna guztiz ona izateko, alde femeninoa eta alderdi maskulinoa izan beharra dago.
Hauexek dira jainkoetako batzuk:
- Adity: azpijainkoak.
- Agni: suaren erdi jainkoa.
- Absarak: gortekoak eta zeruko dantzariak.
- Aruna: eguzkiaren jarraitzailea, egunsentiaren sortzailea.
- Asurak: azpideabruak.
- Aswini-kumaras: bi anaia biki jainkoen medikuak.
- Balaram: Krishnaren anaia.
- Brahma: unibertso materialaren sortzailea.
- Buda: Atea jainkoaren berraragiztatzea.
- Chandra: ilargiaren jainkoa. Soma bezala ezagutzen da.
- Dhanu- Antari: jainkoen medikuen berraragiztatzea (munduko lehen medikuak).
- Durga: Kali edo Maya jainkoen berraragiztatzea (Devi edo Sakti izenez ere ezagutzen da).
- Dyau-Pita: jainkoen “aita”.
- Ganharvas: zeruaren abeslariak.
- Ganesh: elefante burua duen erdi jainkoa, Shivaren semea.
- Ganga: Ganges ibaiaren arduraduna (femeninoa)
- Hayagriva: Vishnuren berraragiztatzea, baina zaldi buruarekin.
- Indra: eguzkiaren eta gauaren jainkoa. Gerraren adierazlea ere bada.
- Kali: jainko beltza, odol egarria duena.
- Kalki: hemendik 427.000 urterako berraragiztatzeko programatua.
- Krishna: Vishnuren zortzigarren berraragiztatzea. Errege izan zen.
- Kurma: Vishuniren dortoka berraragiztatzea.
- Lakshmi: Edertasunaren, osasunaren eta aberastasunaren jainkosa da.
- Mitra: hesteen jainkoa.
- Narasimha edo Nrisimha: Vishnuren erdi gizon erdi lehoiaren berraragiztatzea.
- Parashuram: Vishnuren berraragiztatze mendekatzailea, aizkoraz armatua.
- Parjanya: euriaren jainkoa (batzuetan Idra bezala ezagutua.
- Prithivi mata: Lur planeta (matak "ama" esan nahi du.
- Rama: oso errege zaharra eta Indian oso maitatua.
- Rudra: Shivaren beste izen bat.
- Sarasvati: jakituriaren, artearen eta egiaren jainkosa.
- Shiva: suntsitzailearen jainkoa (Bahma eta Vishnurekin hirutasuna sortu zuen).
- Soma: Ilargirean jainkoa eta landare haluzinogenoena.
- Surya: Eguzkiaren jainkoa.
- Usha: Shivaren emaztea (Kaliren alderdi bat duena).
- Vamana: Vishnuren berraragiztatze txikia (Hiranyakasipu deabruari iruzur egiteko).
- Vasus: Azpi jainkoak.
- Vayu: Haizearen jainkoa.
- Vishnu: Indiako jainko nagusia (hirutasuna sortzen du Brahma eta Shivarekin).
- Visva-Deva: Unibertsoaren jainkoa.
- Yamarash: Heriotzaren jainkoa.
- Yaganat: Krishnaren egitura zurezko Totem moduan.
Jainko garrantzitsuenak
- Brahma munduaren sortzailea izan zena da. Gure Jainko Aita bezalakoa da eta beste izaki guztiak bere espresioak dira. honengatik unibertsoaren hasiera kontsideratzen dute. Hinduismoan jainko sortzailea eta hiru formen jainkoa da, Brahma, Vishnu eta Shivaren hirukotea. Mito baten arabera, hiru jainkoak Ammavaruk jarritako arrautza kosmiko batetik sortu ziren. Beste mito baten arabera Brahma, Ozeano itsasoan flotatzen ari zen “Loto” lore batetik jaio zen. Brahmak tarteka bakarrik hartzen du parte jainkoen gauzetan eta gutxiago gizakienetan. Lau bururekin, lau besorekin eta azal gorriarekin irudikatzen da. Aho bakoitzak lau vedetako bat errezitatzen du. Eskuetan, bizitza sortzeko erabili zuen ur- ontzia, Unibertsoko denbora sortzeko erabili zuen boladun arrosarioa, Veda testuak orri batean eta lotoko lore bat dauzka. Zisne baten gainean dabil eta Unibertsoan zehar ibiltzen da.
- Vishnu espazioaren jainkoa da. Berak, gaizkiaren destinua kontrolatzen du eta bera da, unibertsoaren zaintzaile. Hiruko nagusiaren jainkoetako bat da. Hau, giza formarekin, azal urdinarekin eta lau besorekin irudikatzen da. Eskuetan Loto-ko lorea, karakola bat, Txakra bat( Hau deabruen burua mozteko erabilia) eta urrezko mazoa bat( deabruaren burua birrintzeko) duelarik. Normalean, eserita ikus daiteke loto lorean atseden hartzen eta Laksmi bere belaunetako baten gainean eserita duelarik.
- Shiva eguraldiaren jainkoa da. Horretaz gain, kaltea eta ona egiten duen jainkoa ere bada. Hau ere, hirukotean agertzen da Brahma eta Vishnurekin batera. Errepresentazio batzuetan, buru bat, hiru edo bost izaten ditu, baita hiru begi ere. Horietako bat bere kopetaren erdigunean kokatzen da. Bere hirugarren begi ospetsuak, eguraldiaren hiru egoerak islatzeko ahalmena du: Lehenaldia, orainaldia eta geroaldia. 2-10 beso,ile gorrizka, lepo luzea eta urdinxka. Bere azala urdin grisaxka kolorekoa da.Bere kopetako ilargiak, denboraren zatiketa irudikatzen du hilabetetan. Bere lepo inguruan duen sugeak urtearen zatiketa irudikatzen du eta burezurrezko lepokoak gizartearen desagerpena eta belaunaldiak adierazten du.Besoetan zenbait suge ditu inguratuta. Bere ilea gorantz kiribildua du.
- Kali jainkoak heriotza adierazten du, eta gerraren ama nagusia da. Orokorrean jainko bortitza bezala ikusten da eta historia konplexua duen jainkosa. Oraindik ere bere fama suntsitzaileak jarraitzen du baina sinesmen tantrikoek bere funtzioa zabaldu egiten dute, benetako errealitatea eta izatearen jatorri bezala kokatuz. Azkeneko aldaketek ama jainkosa bezala hartzen dute. Kalkuta hiriko patroia da eta Shivaren ezkontidetako bat jotzen da. Bere izenak iluntasuna eta emakume beltza esan nahi du.
- Krishna Antzinako Indiako heroi bat izan zen, Vasudeva eta Devakiren zazpigarren semea zen. Vishnuren berraragiztatze bat da. Bere osaba Kanbsa-ri zera esan zioten; “Bere ilobetako batek hilko zuela” , beraz Krishnaren beste sei anaiak hil zituen, baina ez zuen Krishna hiltzea lortu eta muturka hil zuen. Krishnaren sudurra eta belarriak zulatuak izan ziren hau, heriotzatik babesteko eta urrezko belarritakoa jarri zioten.
Gurtza
Hinduisten ustez jainko bat estatua batean sar daiteke , bere gurtza baimentzeko (bainuak, janari eskaintzak, ...) Gauza batzuk denek errespetatzen dituzte, adibidez apaizak eta behiak gurtzea, behi okela ez jatea eta maila bereko pertsona batekin bakarrik ezkontzea. Hauetaz kanpo ez dago beste “lege”-rik otoitzak eta errituak noiz egin behar diren esaten duenik eta ez dago hierarkia eklesiastiko bat.
Ohiturak
- Egunero hiru aldiz otoitz egiten dute, horretaz gain. espiritualistak direnez egunak ematen dituzte meditatzen.
- Tenplutan egunero apaizek eskaintza errituak egiten dituzte (ura, sua, argia eta intsektuak). Hala ere, askotan batzuek beraien etxeetan edukitzen dute tenplua.
- Animaliak gizaki sakratutzat hartzen dituzte, gehienbat behiak. Horrexegatik, hindu gehienak barazkijaleak dira.
- Emakumeak haurdun daudenean zeremonia erlijiosoak egiten dituzte eta bedeinkatu egiten dute umea mutila izan dadin.
- Umea jaiotzean eta janari solidoa jaten hasten denean ere errituak egiten dira, baita lehenengo ile mozketan, lehenengo hilekoan eta ezkontzetan ere.
Erromesaldiak eta festak
Urte hindu guztia festen eta erromesaldien inguruan antolatzen da. festarik ospetsuenetarikoa Divalirena da. festa honetan Rama bere erreinura itzuli dela ospatzen dute. Argiaren festa esaten zaio eta etxeak olio lanparaz apaintzen dituzte. Hau Urteberri egunean ospatzen dute. Badira beste zenbait festa ere, Indiaren hegoaldean adibidez Shivaren ezteiak ospatzen dituzte.
Ezkontza
Veda liburuetan azaltzen den bezala egiten dituzte zeremoniak, apaiza batek aurrera eramanda. Ezkontza berez erritu oso luze bat da (egun oso bat iraun dezake), baina moldatua izan da eta orain, ordu eta erdi irauten du. Erritua, sinboloz beteta dago bikoteari ezkontza bizitzarako esperientzia eta lezioak emateko. Mantrak ere kantatzen dira ezkontzaren bedeinkazioa inbokatzeko. Ezkontza hindua oso aberats eta konplexua da baina ez da zertan tenplu batean egin behar. Andregaia gorriz janzten da, urre koloredun bordatuekin eta bitxiekin apaindua. Berak itxoiten dio senargaiari eta hau iristean lore koroak trukatzen dituzte. Bedeinkazio batzuk esan eta kuttunak trukatzen dituzte esku muturrean lotzen dituztenak. Berauen familien leinuari buruz hitz egiten da eta ondoren andregaiaren aitak alaba eskaintzen du. Senargaiak neskaren lepoan koilare bat jarriz ematen du baiezkoa, honek zoriontasuna eta fideltasuna adierazten du. Kantak, mantrak eta eskaintzak egiten dira su erritualaren aurrean. Ondoren, lazo batekin lotuta, zazpi bira ematen dituzte suaren inguruan. Oztopoak bien artean gaindituko dituztelaren zina da hau.
Gero senargaiak andregaiaren ilea hauts gorri batez koloreztatzen du emakume ezkondua dela adierazteko. Apaizak bedeinkapena eman ondoren, bikoteari arroza botatzen diote. Garai bateko ezkontza hitzartua zen, gaur egun ordea, ezkontza aurreko erlazioak, maitasunezkoak, homosexualena eta bisexualena onartuta dago. Dotrina hinduistan ezkontzatik kanpoko sexua debekatuta dago Moksha-ra iritsi nahi bada. Kasta berdinekoekin ezkontzen dira eta haien mahia umea mutila izatea da. Hauek beste kultura bateko pertsonekin ezkondu daitezke.
Ganges ibaia
Ganges ibaia jainkosa baten itxurarekin irudikatuta dago hau da, Maa Ganga (Ganga ama) Ibaian sartzen diren bakoitzean bekatu bat garbitzen dutela pentsatzen dute beraz, egindako bekatuak ibaiko urez garbitzen dituzte eta bertan botatzen dituzte hildakoen errautsak, berraragiztatze zikloa saihesteko.
Hinduistak askotan joaten dira erromesaldian Ganges ibaira bainatzeko eta meditatzeko.
Otoitza
Om (ॐ) hinduismoaren erlijiozko ikurrik garrantzitsuena eta “Espiritu Kosmikoaren” irudikapena da. Hinduistentzat OM hitza sakratua da. Mantretan eta otoitz guztietan erabiltzen bai dute aurrizki eta atzizki bezala.
Mezu sinboliko sakona da: unibertsoaren jainkoaren jatorrizko dardaratzat hartzen dute, existentzia osoa irudikatzen duena, natura osoa “Azkeneko Egia” batean inguratuz.
Heriotza
Hildakoa lorez, lurrinez eta egurrez estaltzen dute eta ondoren sua ematen die. Errituak hamar egun ere iraun ditzake, hau, hildakoaren aberastasunaren araberakoa da. Heriotzaren ondoren beste bizitza bat dagoela pentsatzen dute eta beraien ustez, pertsonak bizitzan zehar izango duten zoriontasuna eta zorigaitza aurreko bizitzetan izandako jokaera egokiaren edo okerraren ondorioa da.
Beraz, gure oraingo bizitzan egiten ditugun gauzak ondorengo bizitzaren nolakotasuna baldintzatzen dute. Gure bizitzan egindako merituen arabera animalia edo gizaki bezala jaioko gara hurrengo bizitzan. Hil ondoren berriz jaioko garela diote, perfekzio gorena lortzen dugun arte. Hinduismoak pertsonek perfekzio hori lor dezaten, yoga izeneko jarduerak sortu zituen eta hauek gorputza eta espiritua lantzeko aukera ematen dute.
Yoga motak:
- Bakti yoga: Pertsona batek jainko baten maitasuna lortzeari eskaintzen dio denbora.
- Karmaren yoga: Pertsona batek bere karma negatiboa konpentsatzeko ekintza onak egiten ditu.
- Jnanaren yoga: Honen jarraitzaileek zentzumenaren boterea erabiltzen dute Hindu idatzien egia aurkitzeko.
- Rajaren yoga: ekintzak, jakinduria eta eskaintza konbinatzen ditu.
Gizartea
Hinduismoak, gizartea talde desberdinetan banatzen du:
- Brahmanak: Botere erlijioso gehien duten hinduak dira, pribilegio eta betebehar handiak dituztenak.
- Noble eta gerlariak: gerlari, noblez, aberatsez... osatua.
- Dendariak eta merkatariak: Noblez eta borondatedunez osatuak.
- Sudrak: Talde hau zabalena da, guztira 3.000 pertsonez osatuta dagoena, hauek lan gogorrenak egiten dituzte.
- Pariak: Beste taldetatik kanpo daudenak (baztertuak)
Sexualitatea
Tenpluetan sexualitatea modu irekian erakusten da eta baita imajinazio sexuala ere.Baina, sexuaren autokontrola oinarrizkoa dela pentsatzen dute ongizaterako eta karmaren eginkizunerako. Lege hinduek, hinduista tradizionalak, heterosexualez kanpo dauden harreman sexualak debekatzen ditu. Gaur egun hori pribatua kontsideratzen da, ondorioz,hinduista gehienek ez dute libreki adierazten sentitzen dutena atxikipen publikoa gaizki ikusia baitago.
Vatsayanaren Kama Sutra, sexu-jarreren gidaliburutzat hartzen da, baina, ohitura sexualei buruzko beste ikuspegi bat, sexu morala eta idatzi zen garaiko arau sozialak eskaintzen ditu.
Hinduismoa eta India
21. mendean, munduko herrialde populatuena bilakatu delarik India 2023. urtean, bertako erlijio nagusi izatea faktore sozial inportantea da. Mendeetan, Indiako subkontinentea izan da hinduismoaren gune nagusia, baina erlijioen arteko oreka bat ere egon zen, fase nagusiki musulman bati (Mogol inperioa) Raj britainiarrak jarraitu ziolarik, nolabaiteko hinduismoaren indartze bat ekarri zuen fasea.
Indar antikolonialistak 20. mendean antolatzen hasi zirenean, Indiako Kongresu Nazioanala, Nehru eta Gandhiren mugimendua, erlijioz gaindiko taldea zen, India batu multikonfesionala aldarrikatzen zuena, baina Baina Kongresu Nazionaletik bereiz 1930eko hamarkadan Liga Musulmana sortu zen, musulmanek ordezkaritza politiko aski ez zutelakoan. 1930eko abenduaren 29an, Allama Iqbalek Indiako musulmanentzako estatu autonomiaduna aldarrikatu zuen. Muhammad Ali Jinnahek Bi Nazioen Teoria plazaratuta, Liga Musulmanak 1940an Lahoreko Ebazpena hartu zuen. Horren bidez, Pakistan estatu izen-berri asmatuarekin herrialde bereizia sortzeko asmoa sortu zen, eta hala zatitu ziren domeinu britainiarrak 1947ko abuztuaren 14an Palkistan musulmana sortuz Indiako ekialdean eta mendebaldean zeuden bi zatietan. Horrek istiluak ekarri zituen eskualde guztietan, eta milioika musulman Pakistanera mugitu ziren, milioika hindu eta sikhak Indiara migratu ziren bezala.
Indiako Konstituzioak nazioa estatu-erlijiorik gabeko estatu laiko gisa izendatu badu ere, behin baino gehiagotan argudiatu izan da Indiako estatuak hinduismoa Konstituzioan, legeetan eta kulturetan babestutako erlijio gisa lehenesten duela. Indiako konstituzioaren jatorrizko kopiak Rama, Sita eta Lakshmanaren ilustrazioa du III. zatian.
Eskuin hegaleko erakunde hindu gehienek, hala nola RSS, Shiv Sena (izen honek Shivaren Armada esan nahi du), Bajrang Dal, Vishwa Hindu Parishad, India "nazio hindu" izendatzea eskatu ohi dute, eta izatez, aldalketak Konstiuzioan espreski sartu nahi izan ez dituen arren, BJP alderdi hinduista da Indiako indar politiko nagusia 21. mendean.
Oharrak
- Hinduismoa erlijio, erlijio-sinesmen eta praktika multzo, erlijio tradizio edo bizimodu gisa definitzen da. (Sharma 2003, pp. 12–13) etb. Gaiari buruzko eztabaidarako, ikus: Establishing the boundaries" in Flood 2003, pp. 1–17
- Sweetman mentions: {{Sfn|Halbfass|1988}}, India and Europe {{Sfn|Sontheimer|1989}}, Hinduism Reconsidered [[Ronald Inden]] Imagining India Carol Breckenridge and Peter van der Veer, Orientalism and the Postcolonial Predicament Vasudha Dalmia and Heinrich von Stietencron, Representing Hinduism S.N. Balagangadhara, The Heathen in his Blindness... Thomas Trautmann, Aryans and British India {{Sfn|King|1999}}, Orientalism and religion
- See Rajiv Malhotra and Being Different for a critic who gained widespread attention outside the academia, Invading the Sacred, and Hindu studies.
Erreferentzia
- Lipner 2009, p. 8 Quote: "[...] ez da erlijiosoa izan behar hinduek hindu gisa onartua izateko deskribatutako zentzu minimoan, edo bere burua hindu gisa guztiz baliozko deskribatu behar da. Izan daiteke politeista edo monoteista, monista edo panteista, henoteista, panteista, pandeista, baita agnostiko bat, humanista edo ateoa ere, eta oraindik ere hindutzat hartzen da.."
- Kurtz, Lester, ed. (2008). Encyclopedia of Violence, Peace and Conflict. Academic Press. ISBN 978-0-12-369503-1
- MK Gandhi, The Essence of Hinduism Archived 24 July 2015 at the Wayback Machine, Editor: VB Kher, Navajivan Publishing, see page 3
- Doniger 2014, 3 orr. .
- Flood 1996, 3-6 orr. .
- Knott 1998, 117 orr. .
- Sharma 2003, 12-13 orr. .
- & Flood 2003.
- King 1999.
- Nussbaum 2009.
- Flood 1996, 14 orr. .
- Clarke, Matthew (2011). Development and Religion: Theology and Practice. Edward Elgar Publishing. p. 28. ISBN 978-0-85793-073-6. Archived from the original on 29 December 2020. Retrieved 11 February 2015
- Bhandarkar 1913.
- Tattwananda n.d.
- Flood 1996, 113, 134, 155–161, 167–168 orr. .
- Lipner 2009, 377, 398 orr. .
Bibliografia
- Acharya, P. K.. (1927). Indian Architecture according to the Manasara Shilpa Shastra. Oxford University Press (Republ. by Motilal Banarsidass) ISBN 0-300-06217-6..
- From Lanka Eastwards: The Ramayaṇa in the Literature and Visual Arts of Indonesia. KITLV Press.
- Anthony, David W.. (2007). The Horse, the Wheel, and Language: How Bronze-Age Riders from the Eurasian Steppes Shaped the Modern World. Princeton University Press ISBN 978-0-691-14818-2..
- Anthony, David W.; Ringe, Don. (2015). «The Indo-European Homeland from Linguistic and Perspectives» Annual Review of Linguistics: 199–219. doi: ..
- Avari, Burjor. (2013). Islamic Civilization in South Asia: A history of Muslim power and presence in the Indian subcontinent. Routledge ISBN 978-0-415-58061-8..
- Ayalon, David. (1986). Studies in Islamic History and Civilisation. Brill ISBN 978-965-264-014-7..
- Bakker, F.L.. (1997). «Balinese Hinduism and the Indonesian State: Recent Developments» aldizkaria of the Humanities and Social Sciences of Southeast Asia: 15–41. doi: ..
- Barua, Ankur. (2015). Debating 'Conversion' in Hinduism and Christianity. Routledge ISBN 978-1-138-84701-9..
- Basham, Arthur Llewellyn. (1989). The Origins and Development of Classical Hinduism. Oxford University Press ISBN 978-0-19-507349-2..
- Basham, A. L.. (1999). A Cultural History of India. Oxford University Press ISBN 978-0-19-563921-6..
- Beck, Guy L., ed. Alternative Krishnas: Regional and Vernacular Variations on a Hindu Deity. SUNY Press ISBN 978-0-7914-6415-1..
- Bhardwaj, Surinder Mohan. (1983). Hindu Places of Pilgrimage in India: A Study in Cultural Geography. University of California Press ISBN 978-0-520-04951-2..
- Bhaskarananda, Swami. (1994). Essentials of Hinduism. Viveka Press ISBN 978-1-884852-02-2..
- Bilimoria, Purushottama; Prabhu,Joseph; Sharma,Renuka, ed. Indian Ethics: Classical Traditions and Contemporary Challenges. Routledge ISBN 978-1138062696..
- Bowker, John. (2000). The Concise Oxford Dictionary of World Religions. Oxford University Press ISBN 978-0-19-280094-7..
- R. G. Bhandarkar, R. G.. (1913). Vaiṣṇavism, Śaivism and Minor Religious Systems. Trübner.
- Brodd, Jeffrey. (2003). World Religions. Saint Mary's Press ISBN 978-0-88489-725-5..
- Bronkhorst, Johannes. (2007). Greater Magadha: Studies in the Culture of Early India. Brill.
- Bronkhorst, Johannes. (2011). Buddhism in the Shadow of Brahmanism. Brill.
- Bronkhorst, Johannes. (2015). Otto ed. History and Religion: Narrating a Religious Past. Walter deGruyter.
- Bronkhorst, Johannes. (2016). How the Brahmains Won. Brill.
- Bronkhorst, Johannes. (2017). Brahmanism: Its place in ancient Indian society. , 361–369 or..
- Bryant, Edwin. (2001). The Quest for the Origins of Vedic Culture. Oxford University Press ISBN 0-19-513777-9..
- Bryant, Edwin. (2007). Krishna: A Sourcebook. Oxford University Press.
- Bryant, Edwin F.;, ed. The Hare Krishna Movement: The Postcharismatic Fate of a Religious Transplant. Columbia University Press ISBN 0-231-12256-X..
- Burley, Mikel. (2007). Classical Samkhya and Yoga: An Indian Metaphysics of Experience. Taylor & Francis.
- Carney, Gerald T.. (2020). The Legacy of Vaiṣṇavism in Colonial Bengal. Routledge, 135–160 or. ISBN 978-1-138-56179-3..
- Christian, David. (2011). Maps of Time: An Introduction to Big History. University of California Press ISBN 978-0-520-95067-2..
- Clarke, Peter Bernard. (2006). New Religions in Global Perspective. Routledge, 209 or. ISBN 978-0-7007-1185-7..
- Cœdès, George. (1968). The Indianized States of Southeast Asia. University of Hawaii Press ISBN 978-0-8248-0368-1..
- Comans, Michael. (2000). The Method of Early Advaita Vedānta: A Study of Gauḍapāda, Śaṅkara, Sureśvara, and Padmapāda. Motilal Banarsidass.
- Cousins, L. S.. (2010). The Penguin Handbook of the World's Living Religions. Penguin ISBN 978-0-14-195504-9..
- Coward, Harold. (2008). The perfectibility of human nature in eastern and western thought. SUNY Press ISBN 978-0-7914-7336-8..
- Crangle, Edward Fitzpatrick. (1994). The Origin and Development of Early Indian Contemplative Practices. Otto Harrassowitz Verlag.
- Dalal, Roshen. (2010). The Religions of India: A Concise Guide to Nine Major Faiths. Penguin Books India ISBN 978-0-14-341517-6..
- Deutsch, Eliot. (2001). Indian philosophy: Volume 3, metaphysics. Taylor and Francis, 343–360 or. ISBN 978-0-8153-3608-2..
- Deutsch, Eliot; Dalvi, Rohit. (2004). The essential Vedanta. A New Source Book of Advaita Vedanta. World Wisdom ISBN 978-0-941532-52-5..
- Dirks, Nicholas. (2001). Castes of Mind: Colonialism and the Making of Modern India. Princeton University Press ISBN 978-0-691-08895-2..
- Dixon, R. M. W.. (1996). «Origin legends and linguistic relationships» Oceania: 127–140. doi: ..
- Doniger, Wendy. (1990). Textual Sources for the Study of Hinduism. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-61847-0..
- Doniger, Wendy. (2000). Merriam-Webster's Encyclopedia of World Religions. Merriam-Webster ISBN 978-0-87779-044-0..
- Doniger, Wendy. (2010). The Hindus: An Alternative History. Oxford University Press ISBN 978-0-19-959334-7..
- Doniger, Wendy. (2014). On Hinduism. Oxford University Press USA ISBN 978-0-19-936007-9..
- Eaton, Richard M.. (1993). The Rise of Islam and the Bengal Frontier, 1204–1760. University of California Press.
- Eaton, Richard M.. (2000a). «Temple desecration in pre-modern India. Part I» Frontline.
- Eaton, Richard M.. (2006). Chatterjee, Indrani ed. Slavery and South Asian History. Indiana University Press 0–2533 ISBN 978-0-253-34810-4..
- Eck, Diana L.. (2012). India: A Sacred Geography. Harmony ISBN 978-0-385-53190-0..
- Eck, Diana L.. (2013). India: A Sacred Geography. Random House ISBN 978-0-385-53192-4..
- Eliade, Mircea. (1970). Yoga: Immortality and Freedom. Princeton University Press ISBN 978-0-691-01764-8..
- Eliade, Mircea. (2009). Yoga: Immortality and Freedom. Princeton University Press ISBN 978-0-691-14203-6..
- Embree, Ainslie T.. (1988). Sources of Indian Tradition. Vol. 1: From the beginning to 1800. Columbia University Press.
- Espín, Orlando O.; Nickoloff, James B., ed. An Introductory Dictionary of Theology and Religious Studies. Liturgical Press ISBN 978-0-8146-5856-7..
- Esposito, John. (2003). The Oxford Dictionary of Islam. Oxford University Press ISBN 978-0-19-512559-7..
- Feuerstein, Georg. (2002). The Yoga Tradition. Motilal Banarsidass ISBN 978-3-935001-06-9..
- Flood, Gavin. (1996). An Introduction to Hinduism. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-43878-0..
- Flood, Gavin. (1997). Lipner, Julius J. ed. The Bhagavadgītā for Our Times. Oxford University Press ISBN 978-0-19-565039-6..
- Flood, Gavin, ed. The Blackwell Companion to Hinduism. Blackwell ISBN 0-631-21535-2..
- Flood, Gavin. (2006). The Tantric Body. The Secret Tradition of Hindu Religion. I.B Taurus.
- Fowler, Jeaneane D.. (1997). Hinduism: Beliefs and Practices. Sussex Academic Press ISBN 978-1-898723-60-8..
- Fuller, Christopher John. (2004). The Camphor Flame: Popular Hinduism and Society in India. Princeton University Press ISBN 978-0-691-12048-5..
- Gaborieau, Marc. (June 1985). «From Al-Beruni to Jinnah: Idiom, Ritual and Ideology of the Hindu-Muslim Confrontation in South Asia» Anthropology Today: 7–14. doi: ..
- Ghurye, Govind Sadashiv. (1980). The Scheduled Tribes of India. Transaction argitaletxeas ISBN 978-0-87855-308-2..
- Gombrich, Richard F.. (1988). Theravāda Buddhism: A Social History from Ancient Benares to Modern Colombo. London: Routledge ISBN 978-0-415-07585-5..
- Gombrich, Richard F.. (1996). Theravada Buddhism. A Social History from Ancient Benares to Modern Colombo. Routledge.
- Gomez, Luis O.. (2013). The Religious Traditions of Asia: Religion, History, and Culture. RoutledgeCurzon, 3–40 or. ISBN 978-1-136-87590-8..
- Gonda, Jan. (1975). Handbook of Oriental Studies. Section 3. Southeast Asia, Religions. Brill, 1–47 or..
- Gosch, Stephen; Stearns, Peter. (2007). Premodern Travel in World History. Routledge, 88–99 or. ISBN 978-0-415-22941-8..
- Grapperhaus, F. H. M.. (2009). Taxes through the Ages. ISBN 978-90-8722-054-9..
- Halbfass, Wilhelm. (1988). India and Europe: An Essay in Understanding. State University of New York Press.
- Halbfass, Wilhelm. (1991). Tradition and Reflection. SUNY Press ISBN 978-0-7914-0361-7..
- Halbfass, Wilhelm. (1995). Philology and Confrontation: Paul Hacker on Traditional and Modern Vedānta. SUNY Press.
- Hark, Lisa; DeLisser, Horace. (7 September 2011). Achieving Cultural Competency. John Wiley & Sons.
- Harman, William. (2004). Rinehart, Robin ed. Contemporary Hinduism: Ritual, Culture, and Practice. ABC-CLIO, 99–122 or. ISBN 978-1-57607-905-8..
- Harshananda, Swami. (1989). Holy Scriptures: A Symposium on the Great Scriptures of the World. Sri Ramakrishna Math ISBN 978-81-7120-121-1..
- Hardy, P.. (1977). «Modern European and Muslim explanations of conversion to Islam in South Asia: A preliminary survey of the literature» aldizkaria of the Royal Asiatic Society of Great Britain & Ireland: 177–206. doi: ..
- Harvey, Andrew. (2001). Teachings of the Hindu Mystics. Shambhala ISBN 978-1-57062-449-0..
- Hatcher, Brian A.. (2015). Hinduism in the Modern World. Routledge ISBN 978-1-135-04631-6..
- Heesterman, Jan. (2005). Jones, Lindsay ed. The Encyclopedia of Religion. Macmillan Reference, 9552–9553 or. ISBN 978-0-02-865733-2..
- Hefner, Robert W.. (1989). Hindu Javanese: Tengger Tradition and Islam. Princeton University Press ISBN 978-0-691-09413-7..
- Heitzman, James; Worden, Robert L.. (1996). India: a country study. Federal Research Division, Library of Congress.
- Hiltebeitel, Alf. (2002). The Religious Traditions of Asia: Religion, History, and Culture. RoutledgeCurzon, 3–40 or. ISBN 0-7007-1762-5..
- Holdrege, Barbara A.. (1996). Veda and Torah: Transcending the Textuality of Scripture. SUNY Press ISBN 978-0-7914-1639-6..
- Holm, Jean; Bowker, John. (2001). Sacred Place. Continuum ISBN 978-0-8264-5303-7.. ISBN 978-1-6235-6623-4
- Hopfe, Lewis M.; Woodward, Mark R.. (2008). Religions of the World. Pearson Education ISBN 978-0-13-606177-9..
- Howe, Leo. (2001). Hinduism & Hierarchy in Bali. James Currey ISBN 978-0-85255-914-7..
- Inden, Ronald. (1978). Kingship and Authority in South Asia. South Asian Studies.
- Inden, Ronald B.. (2000). Imagining India. C. Hurst & Co. argitaletxeas.
- Isaeva, Natalia. (1995). From Early Vedanta to Kashmir Shaivism. SUNY Press ISBN 978-0-7914-2449-0..
- Jain, Andrea. (2015). Selling Yoga: from Counterculture to Pop culture. Oxford University Press ISBN 978-0-19-939024-3. OCLC .878953765.
- Jacobsen, Knut A.. (2013). Pilgrimage in the Hindu Tradition: Salvific Space. Routledge ISBN 978-0-415-59038-9..
- Johnson, W. J.. (2009). A Dictionary of Hinduism. Oxford University Press ISBN 978-0-19-861025-0..
- Johnson, Todd M; Grim, Brian J. (2013). The World's Religions in Figures: An Introduction to International Religious Demography. John Wiley & Sons ISBN 978-1-118-32303-8..
- Jones, Constance A.;Ryan, James D.. (2007). Encyclopedia of Hinduism. Facts On File ISBN 978-0-8160-5458-9..
- Joseph, Tony. (2018). Early Indians: The Story of Our Ancestors and Where We Came From. Juggernaut.
- Jouhki, Jukka. (2006). «Orientalism and India» J@rgonia.
- Kane, P. V.. History of Dharmaśāstra: Ancient and Medieval Religious and Civil Law in India. .
- Khanna, Meenakshi. (2007). Cultural History Of Medieval India. .
- Kim, Hanna H.. (2005). Swaminarayan Movement. ISBN 0-02-865735-7..
- Kim, Sebastian. (2005). In Search of Identity: Debates on Religious Conversion in India. ISBN 978-0-19-567712-6..
- King, Richard. (1999). Orientalism and Religion: Post-Colonial Theory, India and "The Mystic East". .
- King, Richard. (1999b). Orientalism and the Modern Myth of "Hinduism". , 146–185 or. doi: ..
- King, Richard. (2001). Orientalism and Religion: Post-Colonial Theory, India and "The Mystic East". .
- Kinney, Ann R.; Klokke, Marijke J.; Kieven, Lydia. (2003). Worshiping Siva and Buddha: The Temple Art of East Java. ISBN 978-0-8248-2779-3..
- Klostermaier, Klaus K.. (1994). A Survey of Hinduism. .
- Klostermaier, Klaus K.. (2007). A Survey of Hinduism. ISBN 978-0-7914-7082-4..
- Klostermaier, Klaus K.. A Survey of Hinduism. ISBN 978-0-7914-7082-4..
- Klostermaier, Klaus K.. (2007b). Hinduism: A Beginner's Guide. ISBN 978-1-78074-026-3..
- Klostermaier, Klaus K.. (2010). A Survey of Hinduism. ISBN 978-0-7914-8011-3..
- Klostermaier, Klaus K.. (2014). A Concise Encyclopedia of Hinduism. ISBN 978-1-78074-672-2..
- Knott, Kim. (1998). Hinduism: A Very Short Introduction. ISBN 978-0-19-160645-8..
- Koller, John M.. (1968). Puruṣārtha as Human Aims. , 315–319 or. doi: ..
- Koller, John M.. (1984). The Sacred Thread: Hinduism in Its Continuity and Diversity, by J. L. Brockington (Book Review). , 234–236 or. doi: ..
- Kramer, Kenneth. (1986). World Scriptures: An Introduction to Comparative Religions. ISBN 978-0-8091-2781-8..
- Kramrisch, Stella. (1976a). The Hindu Temple. ISBN 978-81-208-0223-0..
- Kramrisch, Stella. (1976b). The Hindu Temple. ISBN 978-81-208-0224-7..
- Kurien, Prema. (2006). Multiculturalism and American Religion: The Case of Hindu Indian Americans. , 723–741 or. doi: ..
- Larson, Gerald. (1995). India's Agony Over Religion. ISBN 978-0-7914-2411-7..
- Larson, Gerald James. (2009). World Religions in America: An Introduction. , 179–198 or. ISBN 978-1-61164-047-2..
- Leaf, Murray J.. (2014). The Anthropology of Eastern Religions: Ideas, Organizations, and Constituencies. ISBN 978-0-7391-9241-2..
- Lingat, Robert. (1973). The Classical Law of India. ISBN 978-0-520-01898-3..
- Lipner, Julius. (2009). Hindus: their religious beliefs and practices. ISBN 978-0-203-86464-7. OCLC .812916971.
- Lochtefeld, James G.. (2002a). The Illustrated Encyclopedia of Hinduism: A–M. ISBN 978-0-8239-3179-8.. ISBN 978-0-8239-2287-1.
- Lochtefeld, James G.. (2002n). The Illustrated Encyclopedia of Hinduism: N–Z. ISBN 978-0-8239-3180-4..
- Lockard, Craig A.. (2007). Societies, Networks, and Transitions. Volume I: to 1500. ISBN 978-0-618-38612-3..
- Long, Jeffrey D.. (2013). Jainism: An Introduction. .
- Lorenzen, David N.. (1999). Who Invented Hinduism?. , 630–659 or. doi: ..
- Lorenzen, David N.. (2002). The Roots of Tantra. ISBN 978-0-7914-5306-3..
- Lorenzen, David N.. (2006). Who Invented Hinduism: Essays on Religion in History. ISBN 978-81-902272-6-1..
- Malik, Jamal. (2008). Islam in South Asia: A Short History. ISBN 978-90-04-16859-6..
- Marsh, Donna. Doing Business in the Middle East: A cultural and practical guide for all business professionals. ISBN 978-1-4721-3567-4..
- Marshall, John. (1996). Mohenjo Daro and the Indus Civilisation. ISBN 9788120611795..
- McMahan, David L.. (2008). The Making of Buddhist Modernism. ISBN 978-0-19-518327-6..
- Religions of the world: a comprehensive encyclopedia of beliefs and practices. ISBN 978-1-59884-203-6..
- Michael, Witzel. (2004). A. Griffiths ed. The Vedas: Texts, Language and Ritual. , 581–636 or..
- Michaels, Axel. (2004). Hinduism: Past and Present. ISBN 978-0-691-08953-9..
- Michell, George. (1977). The Hindu Temple: An Introduction to Its Meaning and Forms. ISBN 978-0-226-53230-1..
- Michell, George. (1988). The Hindu Temple: An Introduction to Its Meaning and Forms. ISBN 978-0-226-53230-1..
- Misra, Amalendu. (2004). Identity and Religion: Foundations of Anti-Islamism in India. .
- Monier-Williams, Monier. (1974). Brahmanism and Hinduism: Or, Religious Thought and Life in India, as Based on the Veda and Other Sacred Books of the Hindus. ISBN 978-1-4212-6531-5..
- Monier-Williams, Monier. (2001). English Sanskrit dictionary. ISBN 978-81-206-1509-0..
- Muesse, Mark William. (2003). Great World Religions: Hinduism. .
- Muesse, Mark W.. (2011). The Hindu Traditions: A Concise Introduction. ISBN 978-0-8006-9790-7..
- Muller, Max. (1859). A History of Ancient Sanskrit Literature. .
- Nakamura, Hajime. (2004). A History of Early Vedanta Philosophy. Part Two. .
- Narasimhan, Vagheesh M.; Patterson, Nick; Moorjani, Priya; Rohland, Nadin. (2019). The Formation of Human Populations in South and Central Asia. doi: . PMID 31488661. PMC 6822619..
- Narayanan, Vasudha. (2009). Hinduism. ISBN 978-1-4358-5620-2..
- Nath, Vijay. (2001). From 'Brahmanism' to 'Hinduism': Negotiating the Myth of the Great Tradition. , 19–50 or. doi: ..
- World Religions in America: An Introduction. ISBN 978-0-664-23320-4..
- Nicholson, Andrew J.. (2010). Unifying Hinduism: Philosophy and Identity in Indian Intellectual History. ISBN 978-0-231-14986-0..
- Noble, Allen. (1998). South Asian Sacred Places. , 1–3 or. doi: ..
- Novetzke, Christian Lee. (2013). Religion and Public Memory. ISBN 978-0-231-51256-5..
- Nussbaum, Martha C.. (2009). The Clash Within: Democracy, Religious Violence, and India's Future. ISBN 978-0-674-03059-6..
- Oberlies, T.. (1998). Die Religion des Rgveda. ISBN 978-3-900271-32-9..
- Osborne, E.. (2005). Accessing R.E. Founders & Leaders, Buddhism, Hinduism and Sikhism Teacher's Book Mainstream. .
- India's Interaction with Southeast Asia. ISBN 978-8187586241..
- Parpola, Asko. (2015). The Roots of Hinduism. The Early Aryans and the Indus Civilization. ISBN 978-0-19-022693-0..
- Patel, Iva. (2018). Hinduism and Tribal Religions. Encyclopedia of Indian Religions. doi: . ISBN 978-94-024-1036-5..
- Pennington, Brian K.. (2005). Was Hinduism Invented?: Britons, Indians, and the Colonial Construction. ISBN 978-0-19-516655-2..
- Phuong, Tran Ky; Lockhart, Bruce. (2011). The Cham of Vietnam: History, Society and Art. ISBN 978-9971-69-459-3..
- Possehl, Gregory L.. The Indus Civilization: A Contemporary Perspective. , 141–156 or. ISBN 978-0-7591-1642-9..
- Prentiss, Karen Pechilis. (2014). The Embodiment of Bhakti. ISBN 978-0-19-535190-3..
- The Hindu Dharma. , 1–22 or. doi: . ISSN 1539-297X..
- Radhakrishnan, S.; Moore, C. A.. (1967). A Source Book in Indian Philosophy. ISBN 978-0-691-01958-1..
- Radhakrishnan, S.. (1996). Indian Philosophy. ISBN 978-0-19-563820-2..
- Raju, P. T.. (1992). The Philosophical Traditions of India. .
- Hinduism in Modern Indonesia: A Minority Religion Between Local, National, and Global Interests. ISBN 978-0-7007-1533-6..
- Renou, Louis. (1964). The Nature of Hinduism. .
- Richman, Paula. (1988). Women, branch stories, and religious rhetoric in a Tamil Buddhist text. ISBN 978-0-915984-90-9..
- Rinehart, Robin. (2004). Contemporary Hinduism: Ritual, Culture, and Practice. .
- Rocher, Ludo. (1986). The Puranas. ISBN 978-3-447-02522-5..
- Rocher, Ludo. (2003)..
- &pg=PA2 The Brīhād Aranyaka Upanishad. .
- Rosen, Lexington. (2017). Sri Chaitanya's Life and Teachings: The Golden Avatara of Divine Love. .
- Samuel, Geoffrey. (2008). The Origins of Yoga and Tantra: Indic Religions to the Thirteenth Century. ISBN 978-0-521-69534-3..
- Samuel, Geoffrey. (2010). The Origins of Yoga and Tantra. Indic Religions to the Thirteenth Century. .
- Sanderson, Alexis. (2009). Genesis and Development of Tantrism. .
- Sargeant, Winthrop; Chapple, Christopher. (1984). The Bhagavad Gita. ISBN 978-0-87395-831-8..
- Sen Gupta, Anima. (1986). The Evolution of the Sāṃkhya School of Thought. ISBN 978-81-215-0019-7..
- Sharf, Robert H.. (1993). The Zen of Japanese Nationalism. , 1–43 or. doi: ..
- Sharf, Robert H.. (1995). Whose Zen? Zen Nationalism Revisited. .
- Sharma, Arvind. (2000). Classical Hindu Thought: An Introduction. ISBN 978-0-19-564441-8..
- Sharma, Arvind. (2002). On Hindu, Hindustān, Hinduism and Hindutva. , 1–36 or. doi: ..
- Sharma, Arvind. (2003). The Study of Hinduism. .
- Sharma, Arvind. (2011). Hinduism as a Missionary Religion. ISBN 978-1-4384-3211-3..
- Sharma, Suresh K.; Sharma, Usha. (2004). Cultural and Religious Heritage of India: Hinduism. ISBN 978-81-7099-956-0..
- Shults, Brett. (2014). On the Buddha's Use of Some Brahmanical Motifs in Pali Texts. , 121–129 or..
- Siemens, Herman; Roodt, Vasti. (2009). Nietzsche, Power and Politics: Rethinking Nietzsche's Legacy for Political Thought. ISBN 978-3-11-021733-9..
- Silverberg, James. (1969). Social Mobility in the Caste System in India: An Interdisciplinary Symposium. , 442–443 or. doi: ..
- Shukla, D. N.. (1993). Vastu-Sastra: Hindu Science of Architecture. ISBN 978-81-215-0611-3..
- Singh, Kunj Bihari. (2004). Sociology of Religion in India. , 125–132 or. ISBN 0-7619-9781-4..
- Singh, Upinder. (2008). A History of Ancient and Early Medieval India: From the Stone Age to the 12th Century. ISBN 978-81-317-1120-0..
- Singh, Upinder. (2009). A History of Ancient and Early Medieval India: From the Stone Age to the 12th Century. ISBN 978-81-317-1677-9..
- Sinha, Amita. (1998). Design of Settlements in the Vaastu Shastras. , 27–41 or. doi: ..
- Sjoberg, Andree F.. (1990). The Dravidian Contribution to the Development of Indian Civilization: A Call for a Reassessment. , 40–74 or. Article 4.
- Smart, Ninian. (1993). The Formation Rather Than the Origin of a Tradition. , 1 or..
- Smart, Ninian. (2003). Godsdiensten van de wereld (The World's Religions). .
- Social Structure and Mobility in Economic Development. ISBN 978-0-202-30799-2..
- Smith, Bonnie; Van De Mieroop, Marc; von Glahn, Richard; Lane, Kris. (2012). Crossroads and Cultures, Combined Volume: A History of the World's Peoples. ISBN 978-0-312-41017-9..
- Smith, Wilfred Cantwell. (1963). The Meaning and End of Religion. .
- Hinduism Reconsidered. ISBN 8173041989..
- Sponsel, Leslie Elmer. (2012). Spiritual Ecology: A Quiet Revolution. .
- Stein, Burton. (2010). A History of India. .
- Stuart-Fox, David J.. (2002). Pura Besakih: Temple, religion and society in Bali. ISBN 978-9067181464..
- Sweetman, Will. The prehistory of Orientalism: Colonialism and the Textual Basis for Bartholomaus Ziegenbalg's Account of Hinduism. , 12–38 or..
- Tattwananda, Swami. (n.d.). Vaisnava Sects, Saiva Sects, Mother Worship. .
- Thapar, Romila. (1989). Imagined Religious Communities? Ancient History and the Modern Search for a Hindu Identity. , 209–231 or. doi: ..
- Thapar, R.. (1993). Interpreting Early India. , 60–88 or..
- Thompson Platts, John. (1884). A dictionary of Urdu, classical Hindī, and English. .
- Tiwari, Shiv Kumar. (2002). Tribal Roots Of Hinduism. .
- Toropov, Brandon; Buckles, Luke. (2011). The Complete Idiot's Guide to World Religions. .
- Turner, Bryan S.. (1996a). For Weber: Essays on the Sociology of Fate. ISBN 978-0-8039-7634-4..
- Viswanathan, G. (2003). The Blackwell Companion to Hinduism. , 23–44 or. doi: . ISBN 978-0-470-99869-4..
- Vivekananda, Swami. (1987). Complete Works of Swami Vivekananda. ISBN 978-81-85301-75-4..
- Vivekjivandas. (2010). Hinduism: An Introduction – Part 1. ISBN 978-81-7526-433-5..
- Walker, Benjamin. (1968). The Hindu world: an encyclopedic survey of Hinduism. ISBN 978-0-429-62465-0..
- Werner, Karel. (1998). Yoga And Indian Philosophy. ISBN 978-81-208-1609-1..
- Werner, Karel. (2005). A Popular Dictionary of Hinduism. ISBN 978-1-135-79753-9..
- West, Barbara A.. (2010). Encyclopedia of the Peoples of Asia and Oceania. ISBN 978-1438119137..
- White, David Gordon. (2000). Tantra in Practice. .
- Widgery, Alban G.. The Principles of Hindu Ethics. , 232–245 or. doi: ..
- Wink, André. (1991). Al-Hind: the Making of the Indo-Islamic World, Volume 1. ISBN 978-90-04-09509-0..
- Witzel, Michael. (1995). Early Sanskritization: Origin and Development of the Kuru state. .
- Witzel, Michael. (2003 Vedas and Upaniṣads in
[1])..
- Zimmer, Heinrich. (1951). Philosophies of India. .