Hinayana
Hīnayāna (हीनयान) sanskrito eta pali hizkuntzetako terminoa da, literalki esan nahi hauek dituena: behe-mailako ibilgailua, ibilgailu akastuna edo bazter utzitako ibilgailua. Terminoa lehen edo bigarren mendearen inguruan agertu zen. Mahāyāna terminoaren aurrez aurre dago, hark ibilgailu handia, bikaina esanahia baitu. Askotariko interpretazioak daude, terminoa nori edo zeri dagokion zehazteko unean. Erlijioa baino areago, filosofia dela esan daiteke. Filosofia honen aldekoentzat, Buda ez da jainkoa, maisua baizik. Hemezortzi eskola eta sekta dira guztira, eta fraide eta laikoen arteko bereizkuntza funtsezkoa da, fraideak eta haien bideari jarraitzen diotenak bakarrik iritsiko baitira nirvanara. Indiako hegoaldean garatu zen, eta gaur egun Sri Lanka, Birmania eta Thailandian daude zabaldurik Hinayanaren jarraitzaileak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |