Heinrich Himmler

Heinrich Luitpold Himmler (Munich, Alemania, 1900eko urriaren 7a - Lüneburg, 1945eko maiatzaren 23a), Schutzstaffeletako (SS) komandantea izan zen eta Nazi garrantzitsua. SSak eta Gestapoa kontrolatzen zituen.

Heinrich Himmler

Chief of Army Equipment and Commander of the Replacement Army (en) Itzuli

1944 -
Barne Ministroa

1943ko abuztuaren 24a - 1945eko apirilaren 29a
Wilhelm Frick - Paul Giesler (en) Itzuli
Chef der Sicherheitspolizei und des SD (en) Itzuli

1942ko ekainaren 4a - 1943ko urtarrilaren 29a
Reichsführer

1934ko abuztuaren 23a -
poliziaburu

1933 -
military chief of staff (en) Itzuli



Weimar Errepublikako Reichstagko kidea



Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHeinrich Luitpold Himmler
JaiotzaMunich, 1900eko urriaren 7a
Herrialdea Alemaniar Inperioa  (1900eko urriaren 7a -  1918)
 Weimarko Errepublika  (1915 -  1937)
 Hirugarren Reicha  (1923 -
BizilekuaMaxvorstadt (en) Itzuli
Amalienstraße (en) Itzuli
Landshut
HeriotzaLüneburg, 1945eko maiatzaren 23a (44 urte)
Hobiratze lekuaLüneburg Heath (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AitaJoseph Gebhard Himmler
AmaAnna Heyder
Ezkontidea(k)Margarete Himmler  (1928ko uztaila -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHans-Carossa-Gymnasium (en) Itzuli 1919)
Wilhelmsgymnasium (en) Itzuli
Municheko Teknologia Unibertsitatea
(1919 - 1922)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, nekazaria, okultista, laboratory technician (en) Itzuli eta Gestapo employee (en) Itzuli
Altuera1,76 metro
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Gestapo
Jasotako sariak
KidetzaSturmabteilung
Thule Elkartea
Schutzstaffel
Bund Reichskriegsflagge (en) Itzuli
Münchener Burschenschaft Franco-Bavaria (en) Itzuli
Freikorps Oberland (en) Itzuli
Artaman League (en) Itzuli
Altreichsflagge (en) Itzuli
Dirksen-Stiftung (en) Itzuli
Academy for German Law (en) Itzuli
Sicherheitsdienst
Gestapo
Münchener Burschenschaft Franco-Bavaria (en) Itzuli
Izengoitia(k)Heinrich Hitzinger eta Genrich Gimmler
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
GraduaReichsführer
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Operation Nordwind (en) Itzuli
Colmar Pocket (en) Itzuli
East Pomeranian Offensive (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
National Socialist Freedom Movement (en) Itzuli
Bavarian People's Party (en) Itzuli

IMDB: nm0385441 Allmovie: p368288
Musicbrainz: e13a15cf-4a14-4114-be31-366329666330 Discogs: 58565 Find a Grave: 20734 Edit the value on Wikidata

Himmler Holokaustoaren antolatzailea izan zen, berak sortu baitzituen lehenengo kontzentrazio-esparruak eta Einsatzgruppenak (heriotzaren batailoiak). Himmlerren esku geratu zen 6 eta 12 milioi pertsonen sarraski lana. Berak agindu zuen milioika poloniar, judu, ijito, homosexual eta Jehovaren lekuko akabatzea.

1945ean bere buruaz beste egin zuen.

Gaztaroa

Himmler hiru anaiatatik bigarrena zen (Gebhard eta Ernst-en artekoa), eta Bavariako klase ertaineko familia batean hazi zen. Bere aita (Gebhard Himmler) eskolako irakasle zorrotza zen, gauza historikoak bildumatu zalea eta bere abizenaz oso harro zegoena. Ama, berriz, katoliko sutsua zuen. Heinrich txikiari bere aitak igorri zion arbaso germaniarrenganako maitasuna, eta baita ordena, muturreko garbitasuna eta antolakuntza eraginkorra mirestea ere. Etxean Heini edota Heiner ezizenez deitzen zioten.

Txikitatik osasun kaskarreko umea izan zen Himmler; tuberkulosia eta urdaileko arazoak izan zituen. Hau zela eta, oso ume gaizki hezia izan zen. Osasun arazoen ondorioz, ezin izan zuen bere gorputza fisikoki garatu eta gizondu, inguru nagusiki prusiarrak hala eskatu arren. Beraz, aitak eskola katoliko batean sartu zuen, bertan ariketa fisikoa oso garrantzitsua zelako irakaskuntza humanistikoan. Baina saiatu arren, ezin izan zuen benetako gorputz indartsua lortu eta porrot egin zuen. Bere kideen irainak jasan behar izan zituen horregatik. Orduan bere gogoa gai historiko germaniarretara bideratu zuen, eta hor gaindiezina zela erakutsi zuen. Gainera, filologia eta filosofia ere ikasi zituen.

Himmlerrek Armadako edo Itsas Armadako ofiziala izatea zuen amets baina, Armadako ofizialen eskolan zeuden klase arteko oztopoak zirela eta, Itsas Armadan sartzen saiatu zen. Bere gabezia fisikoen erruz, ez zuen inoiz bere helburua bete.

Heinrichek batxilergoko titulua Lehen Mundu Gerra garaian lortu zuen eta Armadan sartzea eskatu zuen, frontean boluntario gisa borrokatu nahi baitzuen; hala ere, bere miopiagatik ez zuen hori inoiz lortu. 1919 eta 1922 artean Nekazaritza ikasi zuen Municheko Institutu Unibertsitario Teknikoan. Teknikariaren diploma jaso ondoren, nekazaritza-laguntzaile moduan aritu zen lanean Schleisseimen.

Kontserbadorismorako joera erakutsiz, Himmler talde paramilitar batera elkartu zen, Reich-aren Gerrako Bandera izenekoa. Talde hau ultranazionalista eta militarista zen. Elkarte honek Municheko Putsch-ean parte hartu zuen, Adolf Hitlerren Alderdi Naziaren alde agertuz. 1923ko azaroaren 9ko estatu kolpe honetan, Himmlerrek (oraindik Hitler pertsonalki ezagutzen ez zuena) parte hartu zuen Municheko kaleetan poliziaren eta armadaren aurka egiteko. Ernst Röhmen ondoren bigarren burua izan zen, eta honek hasieratik izan zuen begiko erakusten zuen segurtasunagatik.

Alderdi Nazian hastapenak

1924an Himmler Alderdi Nazian afiliatu zen 14.303. zenbakiarekin, Hitlerren alde egiteko, zeina Mesiastzat hartzen zuen. Garai honetan garatu zituen odolaren eta lurraren teoriak, bere erlijio kristauarenganako eszeptizismoan eta nekazaritzako ikasketetan oinarrituak. SSetan sartu zen lehenetarikoa ere izan zen, 168. zenbakiarekin.

1925ean NSDAPen Bavaria Behereko Talde Lokaleko idazkari nagusia eta Gauleiter-aren delegatua bilakatu zen, baita Bavaria Garaiko eta Suabiako Propaganda zuzendaria ere. Posizio honetan alderdia antolatzeko eta Bavariako eskualde honetako erakunde operatiboak sendotzeko gaitasuna erakustea lortu zuen. 1927an, Hitlerrentzako eskolta-erakunde bat sortzeko beharrarekin, SSetako Reichsführeraren delegatu izendatu zuten. Kargu berri honekin bere antolakuntza-gaitasunak, Hitlerrenganako eta nazionalsozialismoarenganako leialtasun apurtezina, lanean buru-belarri aritzeko gaitasuna eta eskandaluetatik at zegoen bere izen ona erakutsi zituen. Ibilbide hau ikusirik, Hitlerrek Reichsführer nagusia izendatu zuen 1929ko urtarrilaren 6an. Oraindik SSak SAen eta bere buruzagi Ernst Röhmen mende zeuden. 1933an SAetako Gruppenführer izendatu zuten eta orduan bi indarrak banantzea lortu zuen.

1931n Reinhard Heydrich onartu zuen bere aldean. 1934an SSetako Obergruppenführer mailara igo zuten. Himmlerren eskuineko eskua Reinhard Heydrich izan zen SSen "Segurtasun Zerbitzua" eraikitzeko, alemanieraz SD siglak zituena. Espioitza erakunde hau Röhmen eta SAen barneko errebeldiaren aurkako informazioa biltzen aritu zen, hauek ezker alderako bidea hartu nahi baitzuten.

Ibilbide polizialaren hasiera

1933an, Hitlerrek Municheko Poliziaren buru izendatu zuen. Bai SAk eta bai SSak Alemaniako Poliziaren organo laguntzaile izendatu zituzten. 1934an Hermann Göring-ek, Prusiako ministroa zenak, Estatuaren Polizia Sekretuko buru izendatu zuen; honen siglak (Gestapo) hasiak ziren alemaniarren artean izua zabaltzen.

Gizon erabakigarria izan zen Hitlerrek Sturmabteilungen indarra (SA) eta haren buruzagi Röhm gainetik kentzeko planean. 1934ko ekainaren 28an, SSek eta bereziki SDak inteligentzia-operazioak burutu zituzten Alemania osoan eta, handik bi egunera, "labana luzeen gaua" deituriko sarraskia eragin zuten. Bertan, SAetako 300 buruzagi eta militante garrantzitsu baino gehiago atxilotu eta hil zituzten, ustez Hitlerren aurkako estatu-kolpe bat saihesteko.

Himmlerrek eta bere gizonek ustezko asmo horretan oinarritu ziren alderdiko eta estatuko etsai nagusien aurka egiteko eta zeuden tokian bertan erailtzeko. Horien artean ziren Kurt von Schleicher kantzelaria, Hitlerren agintearen aurkakoa, edo Gustav von Kahr politikaria, 1923ko Municheko putscha zapuztu zuena. Von Schleicher Gestapoko agente batzuek tirokatuta hil zuten haren emaztearekin batera, eta Von Kahr SSetako militante batzuek aizkorakadaka akabatu zuten Municheko baso batean.1934ko uztailaren 25ean, SSak formalki SAengandik banandu ziren; azken hauek ez zuten ia garrantzirik izan hurrengo urteetan.

1940ko urrian Euskal Herrira heldu zen, Hendaiara eta, urriaren 19tik aurrera, Donostiara, Hitlerren eta Francoren arteko Hendaiako bilkura prestatu eta Alemaniako eta Espainiako polizien arteko lankidetza estutzeko. Altsasuan ere egon zen, Manolo Aristorena bertako alkatearekin.

Beldurra baino gehiago gorrotoa sortuz, Himmlerrek barneko etsaiak izan zituen; hala nola Wilhelm Canaris (Abwehr-eko burua), Albert Speer eta Martin Bormann. Harroputza, ankerra eta zuhurtasunik gabea iruditzen zitzaielako gaitzesten zuten.

Arraza-politikaren kudeaketa

Himmler bere eskuineko besoarekin, Heydrichekin, hasi zen bere arraza-politika garatzen; politika honen abiapuntua Austria zen. Herrialde honek jatorri germaniarreko biztanleria-zati handia zuen, eta eslaviarren proportzio txiki bat: Alemaniak lurralde hura anexionatzea funtsezkoa zen Himlerrentzat. Lehenengo nazien aurkako gobernu austriarra zapuzten aritu zen lanean, Engelbert Dollfuss kantzelariaren aurka konspiratuz (honek bere herrialdean nazismoa debekatu zuen). SSetan hautatutako talde batekin batera Himmlerrek Legio austriarra sortu zuen, beldurrarazte-kanpaina bat gauzatu zuena. Bere helburua lortzeko, gainera, aurkariak ezabatzeko ekintzetan Fridolin Glass nazien aldekoaren eta bere armada pribatuaren laguntza onartu zuen.

1934ko uztailaren 25ean, SSak Dollfussen bulegoan sartu ziren eta akabatu egin zuten. Himmlerrek, ekintza honekin, beste talde armatu austriar garrantzitsu batzuekin elkartzea espero zuen. Erakunde paramilitar haiek ez ziren matxinadarekin makurtu, ordea. Izan ere, gehienak Röhmen SA ohietakoak izanak ziren; azken hau "labana luzeen gaua"n erail zuten Himmler eta Heydrichen agindupean.

Himmlerrek, Dollfussen heriotzak eragindako egoera politikoa Austriako herriaren aurrean ez zela batere bere aldekoa ikusita, azkar bere burua zuritu behar izan zuen trabestismo politiko batean. Hilketagatik bere "mina" adierazi zuen publikoki. Hau izan zen Himmlerren ezkutuko porrot handienetako bat, Hitlerrek aurpegiratuko ziona.

Himmlerrek bere Einsatzgruppen sortu berriekin eutanasia programaren (Hitlerrek Kantzelaritzatik onartu zuena) zati betearazlea aurrera eramatea erabaki zuen, Volkeko garbiketa egiteko. Exterminazio-talde hauek erabiltzeko arrazoietako bat geroago Polonian egingo ziren ekintzetarako, Acktion Reinhard deiturikoa, gogortzea zen. Machtergreifung izeneko plan hori 1939ko urrian eraman zen aurrera. Ehunka adimen urriko, elbarri fisiko, eskizofreniko eta Estatuarentzat desiragarriak ez ziren beste batzuk errukiz akabatu zituzten. Plan honen ondoren juduak, ijitoak eta beltzak sartzen hasi ziren garbiketa-programaren T4 deituriko zabalkuntza moduko batean.

Wirth doktore ankerraren ikerketak babesteaz gain, Grafeneck-eko gazteluko Arthur Neberen karbono monoxidoa erabiltzeari buruzko esperimentuen alde jarri zen. Polonian ehunka judu espetxeratzea agindu zuen; hauek trenetan eraman zituzten kanpoan -40 °C-ko tenperaturekin, eta izoztuta hiltzen utzi zituzten. 1939an Polonian egindako izugarrikeria ugariak Hitler eta Himmler jakinaren gainean egonda egin ziren.

SS ezkontzaren erregulazioa eta "purutasun arioa"

Austria anexionatu ondoren (Anschluss), 1938an, Himmlerrek bere arraza-politika bultzatzen jarraitu zuen. Hitlerren onespenarekin, Arbasoen Herentziaren Elkartea (Ahnenerbe) sortu zuen. Bertan alemaniarren arbasoen zuhaitz genealogikoak aztertzen ziren, arraza puruaren edo arraza arioaren jatorria aurkitu asmoz.

Arraza arioaren jatorriaren ikerketa sustatu zuen; antropologo naziei, hala nola Walter Darré, Shaffer eta Sieberg-i, gaiari buruzko zalantzak argitzeko eskatu zien. Walter Darré Estatuko Buru eginik, 1931ko abenduaren 31n Himmlerrek arraza arioaren postulatuak ezarri zituen, Ezkontzaren konpromisoa eta erantzukizuna izeneko dekretu batean.

Pertsona hauek (Darré, Shaffer eta Sieberg) Tibeten, Mongolian eta Indian izan ziren. Himmlerrek bere arbasoak Europa iparraldekoak eta mongoliarrak zirela jakin zuenean, arraza arioaren jatorria herrialde horietan bilatu nahi izan zuen bere odola justifikatzeko. Baina gerraren hasierak beraien lanak geldiarazi zituen. Geroago, Shafferrek eta Siebergek arianismoaren gaineko beraien ikerketa izugarriekin jarraitu zuten Dachauko kontzentrazio-esparruetan.

Himmlerrek arraza garbia ugaltzeko hainbat neurri agindu zituen, esate baterako SSetako gizon guztiek gutxienez lau seme-alaba izan behar zituztela. De facto, SSetako gizonek ezkondu eta familiak sortu behar zituzten, purutasun arioaren estatutuen arabera. Ezkontzeko baimenak arraza departamentuaren menpe zeuden, honek erabakitzen zuen ezkontza arraza politikekin bat zetorren eta baimena ematen zen edo ez.

Emakume ezkongaiak hainbat azterketa mediko eta arrazazko gainditu behar izaten zituen bere purutasun arioa baieztatzeko. Bere arbasoen zuhaitzak purua izan behar zuen bost belaunaldi lehenagora arte (1800era arte); gizonezkoei 1750era arte eskatzen zitzaien.

Hala ere, Himmler bera motz geratu zen seme edo alaba batengatik. Alaba bat (Gudrum) izan zuen Margareth emaztearekin, eta bi bere idazkari pertsonal eta maitalearekin.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.