Himesh Patel
Himesh Jitendra Patel (Huntingdon, Cambridgeshire, 1990eko urriaren 13a) aktore ingelesa da, jatorri indiarrekoa (Gujarateko hinduen komunitateko gisa aurkeztu izan du bere burua).
Himesh Patel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Huntingdon, 1990eko urriaren 13a (33 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Prince William School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
|
Ibilbidea
Patelek Peterborougheko gazteen antzerki talde bateko kide gisa lortu zuen lehenengo esperientzia. [1] 2007an BBCko EastEnders telesailean Tamwar Masood pertsonaiaren papera hartu zuen. Bertan 566 ataletan agertu zen 2016ra arte. Paper bera lortu zuen EastEnders E20 spin-off-ean. Serie honetako atal baten gidoia ere idatzi zuen Charlie G. Hawkins eta beste idazle batzuekin batera.
2019an, Danny Boyleren Yesterday filmean aktore protagonista izan zen, eta lan horrek, 2021eko Station Eleven telesaileko Jeevan pertsonaiarekin batera, eman zion nazioarteko proiekzioa.[2]
Erreferentziak
- Himesh, 17, joins EastEnders. In: peterboroughtoday.co.uk vom 15. Oktober 2007.
- (Ingelesez) Salazar, Andrew J.. (2022-06-24). «Himesh Patel on the Long-Lasting Life of 'Station Eleven' - Exclusive Interview» DiscussingFilm (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).