Hiltzailea nire baitan
Hiltzailea nire baitan (jatorrizko izenburua: The Killer Inside Me) Jim Thompson idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri bat da. 1952an argitaratu zen.
Hiltzailea nire baitan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jim Thompson (1952) |
Argitaratze-data | 1952 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Killer Inside Me |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Fawcett Publications (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | AEB |
OCLC | 470335303 |
Euskaraz | |
Izenburua | Hiltzailea nire baitan |
Itzultzailea | Miel Anjel Elustondo |
Argitaratze-data | 2006 |
Bilduma | Sail beltza |
Orrialdeak | 310 |
ISBN | 978-84-87484-70-4 |
Argumentua
Lou Ford Central Cityko (Texas) medikuaren semea da. Inoiz ez da izan oso azkarra, baina sheriffaren laguntzaileetako bat izatera heldu da. Herrian auzokoei beti laguntzen dien multil lasaitzat jotzen dute. Baina bete baitan hiltzaile psikopata bat ezkutatzen da. Irudi hori normaltasun maskara batez estaltzen du, baita herriko irakaslearekiko harremanaz ere. Hala ere, eleberria aurrera doanean, ezin izango du bere alderdi kriminala estali, eta hilketak bata bestearen atzean pilatuko dira.
Pertsonaiak
- Lou Ford: protagonista. Central Cityko sheriffaren laguntzailea.
- Daniel Ford: medikua. Louren aita.
- Mike Dean: Louren anaiatzakoa.
- Amy Stanton: herriko irakaslea. Louren emaztegaia.
- Chester Conway: eraikuntzako handikia.
- Elmer Conway: Chester Conwayren semea.
- Joyce Lakeland: prostituta.
- Joe Rothman: eraikuntzako sindikatuko burua.
- Bob Maples: Central Cityko sheriffa.
- Jeff Plummer: sheriffaren beste laguntzaile bat.
- Howard Hendricks: konderriko fiskala.
- Billy Boy Walker: Louren abokatua.
- Johnnie Papas: Louren laguna.
- Helene: Louren aitaren neskamea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.