Hiltegixe gaztetxea
Hiltegixe gaztetxea Berrizko gaztetxea da, 1999ko otsailaren 13an okupatu zena. Aurretik herriko hiltegia izan zen (hortik izena: Hiltegixe). Berrizko Murgoitio kalean kokatuta dago Olakueta auzoan.
Hiltegixe Berrizko Gaztetxie | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Berriz |
Koordenatuak | 43°10′03″N 2°34′24″W |
Historia
Nahiz eta Hiltegixe 1999. urtean gaztetxe moduan sortu, aurretik egon ziren gazte mugimenduak Berrizen. 1970 eta 1980ko hamarkadetan gazteek antolatzen zituzten jaiak eta herriko ekintzetan partehartze zuzena eduki zuten. Ekintza hauek herriko hainbat lokaletan antolatzen zituzten.
Gaztetxe baten beharrari erantzunez, hainbat gaztek 1999ko otsailaren 13an, goizeko 10:30etan Berrizko hiltegi zaharra okupatu zuten Hiltegixe gaztetxea sortuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.