Highway to Heaven
Highway to Heaven (euskaraz Errepidea Zerurantz) AEBtako naturaz gaindiko drama telesail bat da. 1984ko irailaren 19tik 1989ko abuztuaren 4ra NBC katean aireratu zen. Michael Landon eta Victor French aktoreek antzeztu zuten.
Highway to Heaven | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Michael Landon |
Izenburua | Highway to Heaven |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 111 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasy television series (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Landon |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Landon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Rose |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1984ko irailaren 19a |
Amaiera-data | 1989ko abuztuaren 4a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | Genesis saria |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Telesaila honetan gizaki guztien bizitzan noizbait eta nahi ala nahi ez agertzen diren gaiak jorratzen dira (bakardadea, gaixotasuna, atsekabea, heriotza, onespenik eza...), maiz atal bakoitzean arazoaren konponbidea jasaten duen pertsona berarengan eta ingurukoengan dago.
Argumentua
Jonathan Smith (Michael Landon) Jainkoak gizaterian maitasuna eta errukia zabal ditzan Lurrera gizaki itxuraz bidali duen aingeru bat da. Betekizun horretan Jonathanek Mark Gordon (Victor French) polizia ohia eta adiskidearen laguntza izango du. Biak AEBetan barna bidaiatu eta mota guztietako jendea ezagutzeaz gain euren laguntza eskeini eta ongia egiten eta hedatzen saiatuko dira, eginkizun zail horretan noizbehinka "Nagusiaren" (Jaikoaren) laguntza bera ere alde izango dute, mirarien moduan.
Aktoreak
- Michael Landon: Jonathan Smith
- Victor French: Mark Gordon