High Noon
High Noon (euskaraz: "Eguerdia") western filma da, Fred Zinnemann austriar zinemagileak 1952an zuzendu zuena. Gary Cooper, Grace Kelly, Lloyd Bridges, Katy Jurado eta Thomas Mitchell izan ziren aktore nagusiak.
High Noon | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | High Noon |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Zinnemann |
Gidoigilea(k) | Carl Foreman |
Antzezlea(k) | |
Gary Cooper Grace Kelly Katy Jurado Eve McVeagh Thomas Mitchell Lloyd Bridges Otto Kruger Lon Chaney Jr. Harry Morgan Lee van Cleef Ian MacDonald Robert J. Wilke Sheb Wooley Chubby Johnson Harry Shannon Jack Elam Virginia Christine Morgan Farley Lee Aaker Larry J. Blake Howland Chamberlain John Doucette Harry Harvey James Millican | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Kramer Carl Foreman |
Konpainia ekoizlea | United Artists |
Edizioa | Elmo Williams (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kansas eta Mexiko Berria |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 25. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak |
Nominazioak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Gary Cooper Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Carl Foreman Film onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Stanley Kramer Muntatze onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Elmo Williams (en) ![]() ![]() Zuzendari onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Fred Zinnemann Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 25. Oscar Sariak Dimitri Tiomkin |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmak lau Oscar sari irabazi zituen: gizonezko aktore onenarena (Gary Cooper), muntatze onenarena (Elmo Williams eta Harry W. Gerstad), jatorrizko soinu banda onenarena (Dimitri Tiomkin) eta jatorrizko abesti onenarena (Dimitri Tiomkin eta Ned Washington: Tex Ritterrek abestutako "Do Not Forsake Me, Oh My Darlin'"). Bestalde, lau Urrezko Globo eta beste hainbat sari ere jaso zituen.
Sinopsia
Goiz berean ezkondu eta sheriff izarra jarri du. Will Kane (Gary Cooper) sheriff berria iraganean atzeman zuen eta urkamendira zigortu zuten Frank Miller (Ian MacDonald) izeneko gizona herrira mendeku bila itzuli dela ohartu da. Miller eguerdiko hiruetako trenean iritsi da eta geltokian bere adiskideak zain ditu. Emaztearen (Grace Kelly) erreguei kasurik egin gabe, Kane herrian gelditu eta bere aldeko gizonak erreklutatzen saiatuko da. Baina herritarren koldarkeriaren, interesen edota Miller bidelapurrarekiko adiskidetasunaren ondorioz, herritarrek entzungor eginen diote Kanen laguntza eskaerari. Hortaz, Kanek bakarrik egin beharko die aurre arriskuari eta patuari.
Aktoreak
- Gary Cooper: Will Kane sheriffa
- Thomas Mitchell: Jonas Henderson maiorra
- Lloyd Bridges: Harvey Pell sheriff diputatua
- Katy Jurado: Helen Ramírez
- Grace Kelly: Amy Fowler Kane
- Otto Kruger: Percy Mettrick epailea
- Lon Chaney: Martin Howe
- Henry Morgan: Sam Fuller
- Ian MacDonald: Frank Miller
- Eve McVeagh: Mildred Fuller
- Morgan Farley: Mahin medikua eta ministroa
- Harry Shannon: Cooper
- Lee Van Cleef: Jack Colby
- Robert Wilke: Jim Pierce
- Sheb Wooley: Ben Miller
Irudi galeria
- Trailerra
- Ian MacDonald
Kanpo estekak
- High Noon filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)