Higashiōsaka

Higashiōsaka (japonieraz: 東大阪市 Higashiōsaka-shi) Japoniako Honshuko uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Osaka prefeturako hirugarren handiena. 2011ko erroldaren arabera 509.230 biztanle ditu.

Higashiōsaka
東大阪市
東大阪市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Osaka
AlkateaYoshikazu Noda (en) Itzuli
Jatorrizko izena東大阪市
Geografia
Koordenatuak34°40′46″N 135°36′03″E
Map
Azalera61,81 km²
MugakideakIkoma, Heguri (en) Itzuli, Osaka, Daito (en) Itzuli eta Yao (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria490.819 (2021eko martxoaren 1a)
−495 (2021)
Dentsitatea7.940,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1967ko otsailaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakBerlin-Mitte
http://www.city.higashiosaka.osaka.jp/ www.city.higashiosaka.osaka.jp

Historia

Izenak "ekialdeko Osaka" esan nahi du, eta 1967ko otsailaren 1ean sortu zen Osakaren ekialdeko Fuse (布施), Kawachi (河内) eta Hiraoka (枚岡) hiriek bat egitean.

Kirolak

Japoniako hiri industriala izateaz gain "errugbiaren hiria" ezizenaz ere ezagutzen da, bertan baitago Japoniako errugbi estadiorik zaharrena, Kintetsu Hanazono Rugby Stadium-a, 1929koa. Kintetsu Liners da bertako taldea.

Ondasun nabarmenak

  • Hiraoka Jinja santutegia
  • Ishikiri Tsurugiya Jinja santutegia

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.