Hifa
Hifa filamentu, zelulabakar edo zelulanitza, gutxi-asko adarkatua da. Erreinu desberdinetako espezie askotan agertzen dira[1]:
- Onddo zelulanitzetan mizelio begetatiboa osatzen duten harizpi-formako elementuetako bakoitza da.
- Algetan talo-muineko zelula harikara da.
Onddoen hifak
Hodi mikrospiko zurrunak, diametro bertsukoak eta adarkatuak dira, eta barruan zitoplasmazko masa guneduna dute. Hifak trenkatuak (zelula hormaz zatituak) izan daitezke, gune bat edo gehiagoko zelulak bereizten direla, edo zenozitikoak, hau da, hormarik gabeak, zelula luze gune-anitzak izatez. Substratuaren barruan gara daitezke (barneko hifak) edo gainaldean (aireko hifak).
Sarritan, hifen barruan zitoplasma higitu egiten da punta aldera, eta zitoplasmako guneak eta gorpuzkiak mugitu egiten dira. Hifa multzoak koloniaren alde begetatiboa edo mizelioa eratzen du. Hifen muturrek mugatzen dute mizelioaren hazkundea, eta kolonia hedatuz doan neurrian, erdialdeko zitoplasma –zaharrena– desagertu egin daiteke.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/02/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Hifa Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |