Hieronimo Sirakusakoa
Hieronimo[1] (grezieraz Ἰερώνυμος), (Sirakusa K.a. c.231-Lentini K.a. 214) Sirakusako tiranoa zen K.a. 215-214 bitartean, nekez 13 hilabetez[2].
Hieronimo Sirakusakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sirakusa, K.a. 231 | ||
Herrialdea | Antzinako Sirakusa | ||
Heriotza | Lentini, K.a. 214 (16/17 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gelon II.a Sirakusakoa | ||
Ama | Nereis of Epirus | ||
Ezkontidea(k) | Peitho (en) | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Hieron II.aren biloba eta Gelon II.aren semea, 15 urte zituela[3] errege bilakatu zen eta egoera larri bati aurre egin behar zion: Cannaeko guduan[4] kartagotarrek erromatarrak garaitu ondoren, Sirakusako Erromatar Errepublikaren kontrakoek presioa egiten zuten aliantza apurtzeko (Hieron II.ak berretsi zuena). Hieronimok zalantzazko jarrera erakutsi ohi zuenez aitona oraindik bizirik zegoenean, hamabost kideko kontseilua sortu zuten hura laguntzeko[5]. Haren izaera aldakorra eta bortitza zen[6]. Gortean izan zituen eragin txarrak zirela medio, aitonak ez bezala, luxua gogoko zuen eta boterea harrokeriaz erabili zuen[7]. Polibioren arabera, Hieronimo prostituta batekin ezkondu zen eta honi erregina titulua eman zion. Kontselarien artean Adranodoro eta Zoipo zeuden, Gelonen suhiak, zeinek Kartagoko aliantzari eutsi zioten. Lehena Demarataren senarra zena, erregearen konfiantza irabazteko argudioaz, beste kideak konbentzitu zituen kontseilua aukeratzeko eta honela, koinatuak Hieronimo hobetu kontrolatu ahal zuen[8]. Aliantza gauzatzeko, ohore guztiekin Hanibalen enbaxadoreak (Hipokrates eta Epizides)[9] jaso zituzten baina Erromatik bidalitakoak etsaiak bailiran tratatu zituzten[10]. Hasieran, Kartagorekin sinatutako itunak Sizilia bitan banatzen zuen: Hegoaldeko Himera ibaiaren mendebala Hanibalentzat zen eta ekialdea, berriz, Hieronimorentzat[11]. Geroago, tiranoak mendebaldeko eskualdea nahi izan zuen eta kartagotarrek amore eman zuten hain preziatu zen aliatua ez galtzeko[12]. Hieronimok 15.000 soldadu bildu zituen kartagotarrek utzitako hiriez jabetzeko, baina laster, Dinomenesen biktima izan zen Lentinin[13] konspirazio batean[13].
Erreferentziak
- http://Euskaltzaindia, Araua 0076, izen klasikoak
- Polibio, VII, 7, 3.
- Livio, XXIV, 4.1 e 4.6.
- Polibio, III, 114-116.
- Livio, XXIV, 4.5.
- Polibio, VII, 7, 5.
- Livio, XXIV, 4.2.
- Livio, XXIV, 5.8-14.
- Polibio, VII, 2, 3; Livio, XXIV, 6.1-3.
- Polibio, VII, 3, 1-9; Livio, XXIV, 6.4-6.
- Polibio, VII, 4, 1-2; Livio, XXIV, 6.7.
- Polibio, VII, 4, 3-8; Livio, XXIV, 6.8-9.
- Livio, XXIV, 7.1-2.
Bibliografia
Lehen mailako informazio iturriak
- GRC) Appiano di Alessandria, Historia Romana (Ῥωμαϊκά), VII e VIII. Ingelesez.
- (GRC) Polibio, Storie (Ἰστορίαι), VII. Ingelesazko bertsioak.
- (GRC) Estrabon, Geografia, V. Ingelesazko bertsioa.
- (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri, XXI-XXX. Wikisource-logo.svg
Ikus, gainera
Aurrekoa | Sirakusako tiranoa | Ondorengoa |
---|---|---|
Hieron II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hieronimo Sirakusakoa |