Hieron I.a

Hieron I.a (grezieraz: Ἱέρων Α΄ K.a. ?-467) Gelako tiranoa (K.a. 485-478) eta K.a. 478tik 466ra Sirakusakoa izan zen. Deinomenesen semea eta Gelonen anaia zen. Sizilia osoa hartu zuen bere mende eta K.a. 474an, etruriarrak garaitu zituen Kumasen. Literaturazale handia zenez, greziar idazlerik bikainenak bildu zituen bere gortean, hala nola, Eskilo, Pindaro, Simonide eta Bakilide.

Hieron I.a

Sirakusako tiranoa

K.a. 477 - K.a. 466
Bizitza
JaiotzaK.a. VI. mendea
HeriotzaCatania, K.a. 466 ( urte)
Familia
AitaDeinomenes
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Bizitza

Agintari hauen alabekin ezkondu zen: Nikokles Sirakusakoa, Anaxilao Reggiokoa eta Xenokrates (Teron Akragantekoaren anaia). K.a. 485ean Gelon anaia ordezkatu zuen Gelan[1], honek Sirakusako boterea eskuratu zuenean, eta 478an, Gelon hiltzean[1], berriro Sirakusan ordezkatu zuen, baina egoera honetan lehian sartu zen beste anaiarekin, Polizelo, Teronen laguntza zuena. Himera Teronen tiraniaren kontra matxinatu zenean (Sirakusaren aliatua), Hieronek Agrigento lagundu zuen, himerotarrak Kartagorekin aliatu zirelako, hau da, Sirakusaren ohiko etsaiarekin. Politika espansionistaren aldekoa izanik, Sirakusa momenturik gorenera heldu zen. Haren anaiaren kartagotarren kontrako garaipenaz baliatuz, afrikarrei Sizilia gehiena kendu zien. Italiako hegoaldeko gatazketan parte zuzena hartu zuen Locri[2] hiria Anaxilaoren kontra laguntzean (477-476), eta hurrengo urtean Laos lagundu zuen Krotonaren kontra. K.a. 474an, etruriar itsas-armada, Kartagoren aliatua, suntsitu zuen Kumasko guduan. Askotan, uste da Etruriako gainbeheraren hasiera gertakizun hau izan zela. Horren ostean, kolonia bat fundatu zuen, Pitekusa, gaur egun Ischia uhartean, gutxi iraun bazuen ere.

Antzinako Pitekusa (Ischia) uharteko mapa

Brontzezko kasket bat, gudua gogoratuz inskripzio bat duena, Olinpiako santutegira eskaini zion (gaur egun British Museum dago). Teron hiltzean, Agrigentorekin Gelonek egindako aliantza apurtu zen eta horrek hiri horren tiraniaren amaierari eraman zuen. Agindu zuen bitartean, Siziliako hiri greziar gehienak kontrolatu zituen eta Messinarekin harreman estuak eratu. Gelonen bezala, populazioaren erbesteratze eta birbanatze politika eraman zuen. Naxos eta Cataniako biztanleak Leontinosera lekualdatu ondoren, hiri hauek, K.a. 476an, birfundatu zituen mertzenarioak kokatzeko. Cataniak, 10.000 mertzenario izan zituena, Deinomenes, Hieron I.aren semearen egoitza bihurtu zen. Catanian hil zen K.a. 467an eta Trasibulo anaiak ordezkatu zuen.

Erreferentziak

  1. Braccesi e Millino, op. cit., p. 72.
  2. Braccesi e Millino, op. cit., p. 84
Magna Graecia


Aurrekoa
Gelon I.a Sirakusakoa
Gelako tiranoa
K.a. 485-478
Ondorengoa
Polizelo
Aurrekoa
Gelon I.a Sirakusakoa
Sirakusako tiranoa
K.a. 478-467
Ondorengoa
Trasibulo Sirakusakoa

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.