Hieroglifo
Hieroglifoak (logogramak, ideogramak eta elementu alfabetikoak erabiltzen dituzten ikurrak) erabiltzen dituen idazkera sistema idazkera hieroglifikoa da. Batez ere piktorikoa den idazketa-sistema bat da, non hitzak ez diren zeinu alfabetiko edo fonetikoen bidez adierazten, sinbolo eta irudiekin marrazten baizik. Beste alde batetik, hieroglifoa igarkizun grafiko mota bat da.
![]() |
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hieroglifo . |
Hieroglifoak Antzinako Egiptoan sortuak izan zirenː irudi eta sinbolo bakoitzari esanahi bat eman zioten komunikatu ahal izateko. Beste hainbat antzinako zibilizaziok ere erabili dute idazkera-sistema hauː esaterako, Maiek edo Hititek.[1]
Hieroglifikoa aintzinako zibilizazioetan
Historiako hainbat kultura eta zibilizaziotan erabili da, hala nola:
- Egiptoar idazkera hieroglifikoa
- Maien hieroglifoak
- Míkmaq hieroglifoak
- Hieroglifo anatoliarrak
- Kretar hieroglifoak
- Hititen hieroglifoak.
Gaur egun
Hieroglifoaren erabilera garatzen joan da historian zehar. Egun badaude idazkera-sistema hau oinarri erabiltzen duten hizkuntzak; adibidez, txinera, japoniera eta koreera. Idazkera mota hauen oinarria logogrametan datza, hieroglifoetan bezala.
Gainera, hieroglifoak denbora-pasa jolas modura erabiltzen dira gaur egun. Hieroglifiko deituriko denbora-pasa hau irudi, simbolo, zenbaki eta letren bidez mezua irakurtzean datza.
Erreferentziak
- «Hieróglifos Egípcios ~~ Uma escrita do antigo Egipto» web.archive.org 2016-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).