Hidroxilazio
Hidroxilazioa erreakzio kimikoa da zeinen bidez hidroxilo talde bat (-OH) konposatu kimiko batean sarrarazten den, konposatua oxidatuz[1].
Biokimikan sarritan hidrolixazioa entzima berezien bidez bideratzen dira. Hidroxilasa deritzei, adibidez, tirosina hidroxilasa[2].
Hidroxilazioa lehen urratsa da konposatu organikoen degradazio oxidatiboan. Desintoxikazio-prozesuetan inportatena da konposatu lipofiloak hidrofilo bihurtzen dituelako, uretan disolbagarriak direnak eta gorputzak errazago iraizten dituenak.
Erreferentziak
- Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea 1996, 634 or. ISBN 84-86967-71-6. PMC 431201681. (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- Lehninger, Albert L.. (LG 2008). Biokimikaren oinarriak. (2. ed. argitaraldia) Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-083-4. PMC 863186105. (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.