Hidrokarburo aromatiko polizikliko

Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak[1] (HAP) konposatu organikoen familia bat da, non konposatuak fusionatutako eraztun aromatikoez osatuta dauden. Ez dute heteroatomorik ezta ordezkatzailerik ere[2].

Petrolioan, ikatzetan eta mundrun-hobietan egoten dira. Horietako batzuk kartzinogenoak, mutagenoak eta teratogenoak dira.

Bestetik izarrarteko espazioan, kometetan eta meteoritoetan aurkitzen dira eta uste da biziaren sortzaile izan ziren oinarrizko molekuletako batzuk izan zitezkeela[3][4].

Hainbat adibide

Bentzo[a]pirenoa
Krisenoa
Koronenoa
Koranulenoa
Naftazenoa
Pentazenoa
Pirenoa
Trifenilenoa
Obalenoa

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016] eta [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  2. (Ingelesez) Fetzer, J.C.. (2000). The Chemistry and Analysis of the Large Polycyclic Aromatic Hydrocarbons.. Wiley ISBN 0‐471‐36354‐5..
  3. «RESEARCH - NASA Ames Research Center - NAI Team» web.archive.org 2014-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  4. Hoover, Rachel. (2014-02-21). «Need to Track Organic Nano-Particles Across the Universe? NASA's Got an App for That» NASA (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.