Hidria
Hidria (antzinako grezieraz υδρία) edo kalpis (κάλπις) Antzinako Greziako zeramika mota bat da, ura garraiatzeko erabilia. Hiru helduleku zituen: bat edukiontziaren albo banatan, altxatu eta garraiatzeko erabiltzen zirenak, eta hirugarrena beste biekiko erdian kokatua, ura iraultzeko erabilia. Pitxer hau irudi gorrien zeramikan zein irudi beltzen zeramikan topa daiteke. Sarri greziar mitologiako eskenak erakusten ditu, betebehar moral eta sozialak islatuz.
K.a. V. mendearen erdialderako, artisau greziarrek brontzezko hidriak ere egiten zituzten, horietako batzuk oso kontu handiz xehetasun handiko irudiekin apainduak zirelarik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.