Hidra (zoologia)
Hidrak edo Hydra generoko izakiak Hydridae familiako hidrozoo generoa dira, ur gezetan bizi direnak. Milimetro gutxi batzuetako neurriak dituzte, eta zelula urtikatzailez betetako garroekin harrapakin txikiak harrapatzen dituzten harrapariak dira. Birsortzeko ahalmen harrigarria dute, eta sexu ugaleketa asexuala nahiz sexuala erabil dezakete hermafroditak baitira.
Hidra (zoologia) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Cnidaria |
Klasea | Hydrozoa |
Ordena | Anthoathecata |
Familia | Hydridae |
Generoa | Hydra Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
Knidario guztiek bezasla simetria erradiala dute eta mesoglea gelatina-itxurazko batek bereizitako bi zelula-geruza baino ez dituzte; kanpoko geruza ektodermisa da eta barruko geruza gastroderma. Oro har, hidrek milimetro gutxi batzuk dituzte, 1 mm-tik 20 mm-ra, guztiz zabalduta daudenean. Gorputz tubularra dute, disko basala izeneko oin itsaskor batez bukatua. Diskoko guruin-zelula basalek krokadura likido bat jariatzen dute, eta likido horrek ematen dizkio propietate itsasgarriak. Gorputzaren mutur librean, aho irekidura dago, garro mehe mugikorrez inguratua, zeinak izan daitezke bakar batetik hamabi garro arte.
Generoko zenbait espezie dira:
- Hydra carnea
- Hydra circumcincta
- Hydra hymanae
- Hydra littoralis
- Hydra magnipapillata
- Hydra oligactis
- Hydra oxycnida
- Hydra polymorphus
- Hydra sendoa
- Hydra sinensis
- Hydra utahensis
- Hydra viridissima
- Hydra vulgaris
- Hydra zhujiangensis
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Hydra (gènere)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-04-09ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hidra (zoologia) |