Hidilyn Diaz
Hidilyn Diaz (Zamboanga, (Filipinak) 1991ko otsailaren 20a) pisu-jasotzaile eta hegazkinlari filipinarra da.
Hidilyn Diaz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zamboanga City, 1991ko otsailaren 20a (33 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | De La Salle–College of Saint Benilde (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 53 kilogramo |
Altuera | 1,49 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2008an hasi zuen bere ibilbidea Joko Olinpikoetan, 58 kiloko emakumezkoen kategoriako lehiakide gazteena izan zen. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), Diazek zilarrezko domina irabazi zuen ≤53 kilo emakumezkoen kategorian; filipinarrek 20 urte zeramatzaten domina olinpikorik irabazi gabe.[1] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), pisu-jasotzeko ≤55 kilo emakumezkoen kategorian urrezko domina irabazi zuen bi jasoalditan 224kg jasoz, eta kategoriako Olinpiar Jokoetako errekor (OE) totala ezarri zuen; Liao Qiuyun txinatarraren (zilarrezko domina) eta Zulfiia Txinxtanlo kazakhstandarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Diazen urrezko domina Filipinek irabazi duten lehenengoa izan da.[2][3][4]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | Halterofilia ≤53 kilo, emakumezkoa[5] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Halterofilia ≤55 kilo, emakumezkoa, 224kg OE totala[6] |
Erreferentziak
- Hidilyn Diaz olympedia.org. Halterofilia, 2016ko emaitzak (Ingelesez)
- Morales, Luisa. «Hidilyn Diaz finally captures elusive Olympic gold for Philippines» Philstar.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
- (Ingelesez) «Hidilyn Diaz wins PH's first Olympic gold medal» GMA News Online (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
- (Gaztelaniaz) «Halterofilia DIAZ Hidilyn - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)