Hida Minzoku Mura museo herria

Hida Minzoku Mura museo herria (japonieraz: 飛騨民俗村) Takayama (Gifu) hirian dagoen aire libreko arkitektura museo ezaguna da.

Museoko eraikinak

Japoniako eskualde menditsuetako arkitekturaren adierazgarriak diren 30 landetxe inguru daude bertan ikusgai. Bereziki aipagarriak dira gasshō-zukuri estiloko etxeak, malda haundiko teilatudunak.

Eraikin zaharrenek 500 urte dituzte eta berrienek mende bat. Bakoitzak bere garaiko tresneria gordetzen du, hala zeta ekoizpenari lotuak, sukalde tresnak eta jantziak.

Artisautza jarduerak ere erakusten dira, zurgintza, tindaketagintza, ehungintza eta zeramika besteak beste.

Historia

Kanpo estekak

36.132246°N 137.234438°W / 36.132246; -137.234438
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.