Hiba Kamal Abu Nada
Hiba Kamal Abu Nada (Meka, 1991ko ekainaren 24a – Khan Yunis, Gazako zerrenda, 2023ko urriaren 20a) poeta, eleberrigilea, biokimikaria, aktibista feminista eta Palestinako nazionalitateko wikipediaren laguntzailea izan zen.[1]
Hiba Kamal Abu Nada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meka, 1991ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Palestina |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Khan Yunis, 2023ko urriaren 20a (32 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gazako Islamiar Unibertsitatea : gradu Gazako Al-Azhar Unibertsitatea master |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea eta nutrizionista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Abu Nada 1991n jaio zen, Mekan (Saudi Arabia), Nakban[1] errefuxiatutako familia batean (1948an israeldarren okupazioak eragindako palestinarren lekualdatze bortxatuan). Abuk Biokimika ikasi zuen Gazako Unibertsitate Islamikoan, irakasle gisa aritu zen eta nutrizio klinikoko maisutza osatu zuen.
2021ean, Wikipediako entziklopedia birtualean boluntario gisa eskaini zen, Wikia Writes izeneko urrutiko programa baten bidez. Wikipedian argitaratu aurreko artikuluen hizkuntza-zuzentzaile aritu zen.[2]
Sariak
2017an, Arabiako Sormenari emandako Sharjah saria irabazi zuen Oxigenoa ez da hildakoentzat eleberriagatik (Arabieraz: الأكسجين ليس للموتى - Latinezko alfabetoan honela transkribatua: al-Uksujīn laysa lil-mawtā)
Heriotza
Abu Nada 2023ko urriaren 20an hil zen, 32 urte zituela, Khan Yunis (Gazako zerrenda) Israelgo armadak bonbardatu zuenean.[3][1][4]
Hil baino egun bat lehenago honako hau idatzi zuen:[3]
«Hiltzen bagara, jakin ezazue pozik eta irmo gaudela, eta esan munduari, gure izenean, pertsona zuzenak garela/egiaren aldekoak».
Hil baino egun bat lehenago, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko poema bat ere idatzi zuen.[3]
«Gaua iluna da hirian, misilen distiragatik izan ezik; isila, bonbardaketaren soinuagatik izan ezik; beldurgarria, otoitzaren promesa lasaigarriagatik izan ezik; beltza, martirien argiagatik izan ezik. Gabon ".
Erreferentziak
- Poetisa palestina Heba Abu Nada muere por bombardeos de Israel (+Foto) - Prensa Latina. 2023-10-22.
- «Gaza: Muerte de una poeta - ContraPunto» https://www.contrapunto.com.sv/ 2023-10-21.
- «Heba Abu Nada, poetisa y novelista palestina, falleció ayer por los ataques en Gaza» ANRed.
- Español, Al Mayadeen. (2023-10-21). «Poeta de Palestina Heba Abu Nada muere tras bombardeo de "Israel"» Red El Mayadeen.